Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2019-04-17 / 2019-05-12

PEDRO ZARRABEITIA. Oroituz

Publikoa:

 
©PEDRO ZARRABEITIA ©PEDRO ZARRABEITIA ©PEDRO ZARRABEITIA ©PEDRO ZARRABEITIA

PEDRO ZARRABIETIA MIÑAUR

Bilbo, 1939-2018

Erakusketa honenekin Pedro Zarrabetia argazkilari bizkaitarrari omenalditxoa egin nahi diogu.

Bere ibilbide fotografikoa 1969 inguruan hasi zuen Vizcaya-Club de Cine-Foto delakoan. Beste argazkilari eta lagun batzuekin batera, 80ko hamarkadan euskal argazkigintza dinamizatu zuen Getxoko Irudi Taldearen sortzailea izan zen, baita bere lehendakaria hainbat urtetan zehar ere.

Ibilbide zabaleko argazkilaria izan zen. Nabarmentzekoa da 1980an Bilboko Arte Eder Museoan bere lanak aurkeztu zituen lehenengo argazkilaria izan zela. Gerora museo horren aholkularia izan zen. Sari ugari jaso zituen, bai  bertakoak, bai nazioartekoak. Hainbat lekutan erakusketak egin dizkiote eta bere lanak erakunde askotan gordetzen dira, esaterako: Bilboko Arte Ederren Museoan, Bilboko Euskal Museo Arkeologikoa, Etnografikoa eta Historikoan, Donostiako San Telmo Museoan, Photomuseumean, Lugoko Museoan eta bilduma partikularretan.

Kolorea, etnografia eta prozedura kimiko, plastiko eta digitalen tratamenduen inguruan zuen interesa dira Pedro Zarrabeitiaren lanaren bereizgarri nagusietarikoak.

Erakusketa honek Pedro Zarrabeitiaren kezka fotografikoak adierazten ditu.

BILBO

Bilduma hau 2000 eta 2005. urteen artean egin zen, XX. Mendearen erdialdeko Bilboko garapen arkitektonikoa oroitzeko. Hemen agertzen diren eraikin arrazionalistak egin zirenean, hiriko Zabalgunea forma hartuz joan zen. Argazkiak zuri-beltzekoak dira, bat etorriz garai haietako argazkigintzaren teknika eta giroarekin, eta eraikinen edertasun hotza dramatismoz eta nostalgiaz biltzen dute. Etxeak isolatuta daude, hasieran egon ziren moduan, aldez aurretik planifikatutako trazatu bateko izkinak bakardade hutsean betetzen zituztenean bezala.

 Urte haietako hormigoi eta adreiluzko etxebizitza berriak urrun zeuden Zabalguneko lehenengo eraikin estilo neo-euskaldunetik, Bilbon ohi zena baino solairu eta altuera handiagoa zuten, eta teilatu inklinatuek eta hegalek lekua utzi zieten terraza eta dorredun erremateei, kurban egindako alakei eta apaindura urriei. Ikuspuntu estetikotik begiratuta, bilbotarrek ez zituzten ondo hartu.

HERRIAREN KOLOREAK

Leku jakin batean ondo baino hobeto luzitu dute euskaldunek koloreak konbinatzeko ahalmena: arrantzarako itsasontzien koloretan, hain zuzen ere. Ezaugarri bikain horrek punturik gorena lortu du gure arrantzale-herrietan lehengo mendearen bigarren erdian, eta agerian geratu da bertako txalupa eta baxurako itsasontzietan. Ontziok egurrez egiten zituzten eta behin eta berriro pintatu, kresalaren erasoetatik babesteko.

 Zorigaiztoko globalizazioa –horrelako eta bestelako xehetasunen etsai– aurretik eramaten ari da gure arrantzale-portuetako gauza bitxi guztiak. Faktoria-itsasontzi handiak batetik eta altzairuzko, zuntzezko eta plastikozko ontziak bestetik, kolore ugariko ontzi artisanalak baztertzen ari dira. Gutxi barru, museo etnografikoetako beira-arasetan eta itsas oroigarrien dendetako erakusleihoetan baino ezin izango ditugu topatu.

 
Nere ibilbidera gehitu erakusketa
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Photomuseum Argazki Euskal Museoa Fundazioa
  • Telefonoa: Tel. 943130906
    Fax. 943831823
  • E-maila: photomuseum@photomuseum.name
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: San Ignacio, 11
    20800 - Zarautz - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Photomuseum (2010-01-02 / 2020-12-30)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 17:00-20:00
Az 10:00-14:00 17:00-20:00
Og 10:00-14:00 17:00-20:00
Or 10:00-14:00 17:00-20:00
La 10:00-14:00 17:00-20:00
Ig 10:00-14:00 17:00-20:00
Jaiegunak 10:00-14:00 17:00-20:00

SARREREN PREZIOA

Bakarkako salneurrien zerrenda:
Arrunta: 6€
Murriztua: 3€
Abonu txartela (12 Bisitaldi): 30€
Abonu txartelak, diru-aurrezte itzelaz gain, argazkilaritzan espezializaturiko estatuko liburutegi garrantzitsuena dohainik kontsultatzeko aukera ematen du.
Asteazkenetan eta ostiraletan sarrera dohakoa izango da (bisita gidatudun taldeak izan ezik).


Taldekako salneurrien zerrenda: (Aldez aurretiko zita).

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Lorategia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Atseden lekuak
  • Aterpetxea
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.