Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2019-03-23 / 2019-09-15

ESZENAK ETA ISTORIOAK

Publikoa:

 

2019ko martxoaren 23tik irailaren 15era 'Eszenak eta Istorioak' erakusketa zabalik egongo da

Speeltheater Holland, Onny Huisink eta Saskia Jansek 1976an sortu zuten txotxongilo konpainia holandarra izan zen. Konpainia hau, 40 urte baino gehiagoz mundu guztian zehar biran ibili zen, gazte zein helduentzat antzeztuz. Txotxongiloak aktore antzerkia, dantza eta musika bezalako arteekin uztartzeak dakarren berrikuntzarengatik nabarmendu ziren. Taldearen ezaugarririk nabarmenenetarikoa txotxongilo eta estilo aniztasuna izan zen, nagusiki antzezlanetako edukietan oinarritzen zirelarik, zenbaitetan beraiek asmatu eta idazten zituztenak. Tamaina naturaleko txotxongilo handietatik txikienetara, errealistenetatik abstraktuagoetara, hori bai, beti historia bat kontatzeko modu berriak bilatuz.Erakusketa honetan, Speeltheater Holland-ek txotxongilo lan baten ikuspuntu orokor bat erakutsi nahi du, aretoan planteaturiko eszena eta egoerekin, baita txotxongiloekin bakarrik ere. Honen bidez gazte, heldu, zien haurrek eta edozein bisitarik modu irudimentsu batean parte-hartzera  gustatuko litzaiguke, eszena eta egoera ezberdinak aurkeztuz, dena posible den esparru batean.Topic harro dago publikoari maila honetako artista bikote baten erakusketa bat aurkezteaz, hauek oso moldakorrak, bidaiatuak eta landuak direlarik arte esparru honetan. Pertsona geldiezinak eta oso aktiboak dira eta gainera Topic-eko txotxongiloen etxean aurkitu zuten beren txotxongilo esanguratsuenentzako  bizilekua, gaur egun museoan ikusgai. Baita proiektu artistiko ezberdinen bitartez sortzen jarraitzeko plataforma bat edota iritzi ezberdinak eta  eztabaidak sortu zituen  instalazio artistiko batekin ere topo egin zuten bertan, orain aurkezten dizuegun erakusketara eraman dituztena. Espero dugu zuen gustokoa izatea! Bisitatzeko ordutegia

Negua: 10:00-13:00 eta 16:00-19:00 (astear,asteaz,oste,osti)

10:00-14:00 eta 15:00-19:00 (larunbata, igandea eta jai egunetan)Astelehenak itxita

Uda:

10:00-14:00 eta 15:00-19:00 (astear,asteaz,oste,osti)10:00-14:00 eta 15:00-19:00 (larunbata, igandea eta jai egunetan)Astelehenak itxita

 
Nere ibilbidera gehitu erakusketa
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna:
  • Telefonoa: +34 943 65 04 14    
       
  • E-maila: cit@cittolosa.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Euskal Herria Plaza 1, 20400 Tolosa - Tolosa - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

2 urtetik beherakoak: doan.

Haurrak (2 eta 12 urte bitarte): 3 €. Helduak: 4 €.

Tarifa murriztua: Haurrek: 2 €. Helduak: 3 €.

Prezio murriztua taldeei egingo zaie (15 pertsona baino gehiagoko taldeentzat, TOPICen lagunak, familia ugariak eta egiaztatu dezaketen jubilatu eta langabetuak). Museorako txartela ordainduta, aldi baterako erakusketa ere bisita daiteke.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.