Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2019-04-17 / 2019-12-31

Eduardo Chillida. Oyarak

Publikoa:

 

Eduardo Chillida, Oyarak Zabalaga baserriak hartuko duen atzera begirako erakustaldiaren izena da, Chillida Leku berriz irekiko dela ospatzeko. Ignacio Chillida eta museoaren ikerketa-taldea izango dira erakusketaren komisarioak; laurogeita hamar pieza baino gehiago bilduko ditu, eta eskultorearen ibilbide artistiko osoa berrikusiko du: 40ko hamarkada –figurazioa gauzatu zueneko garaia–; burdina ezagutu zueneko garaia, bere lanaren objektu gisa; bere lengoaia pertsonal-pertsonalaren garapena; eta azkenik, 2000. urtea.

Eduardo Chillida, Oyarak erakusketak burdinaz, granitoz, alabastroz, igeltsuz eta paperez egindako obrak bilduko ditu, baita multzo garrantzitsu batzuk ere, hala nola Grabitazioak –paperez egindako eskulturak, non erliebeak eta hutsuneak garrantzi berezia hartzen baitute–, Lurrak eta Óxidos (Oxidoak), txamota-lurrez landutako piezak.

Eduardo Chillida, Oyarak erakusketak Eduardo Chillida ondorengotzaren obrak izango ditu baina, horrez gainera, museo, erakunde eta bilduma pribatuen maileguetatik datozen piezak –ia inoiz erakutsi ez diren lanak– ere bilduko dira. Burdinazko eskultura nabarmenei dagokienez, Deseoso (Gogotsu) (1954, la Caixa Fundazioa) eta Del plano oscuro (Plano ilunari buruz) (1956, ICO Fundazioa, Reina Sofía Museoaren gordailua), bai eta beste zenbait pieza nabarmen ere, hala nola Hierros de temblor III (Ikara-burdinak III) (1957), Yunque de sueños VII (Amets-ingudea VII) (1959) eta Buscando la luz (Argiaren bila) (1997).

Lanen testuingurura hurbiltzeko, erakusketan artxiboko material nabarmena egongo da ikusgai, hala nola argazkiak, eskuizkribu originalak, gutunak eta eskultorearen ibilbide artistikoaren lehen urteetako erakusketen katalogoak. Horiek guztiak Eduardo Chillidaren artxibokoak dira, zeina museoan kontserbatzen baita modu iraunkorrean.

 
Nere ibilbidera gehitu erakusketa
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Pribatua
  • Telefonoa: Tel: 943 335963
  • E-maila: info@museochillidaleku.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Bº Jauregui, 66
    E-20120 Hernani. Gipuzkoa - Hernani - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Ordutegia (2019-04-17 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
As Itxita Itxita
Az Itxita Itxita
Og Itxita Itxita
Or Itxita Itxita
La Itxita Itxita
Ig Itxita Itxita
Jaiegunak Itxita Itxita

SARREREN PREZIOA

Sarrera Orokorra:

12 € Helduentzat
10 € Gutxienez 10 laguneko taldeak, ikasleak, 65 urtetik gorakoak
6 € 18 urtetik beherakoak, desgaituak, langabetuak
0 € 8 urtetik beherakoak

Urte osorako abonamendua:

30 € Helduentzat
25 € Gutxienez 10 laguneko taldeak, ikasleak, 65 urtetik gorakoak
15 € 18 urtetik beherakoak, desgaituak, langabetuak


Bisita gidatuak:

6 € Helduentzat
5 € Gutxienez 10 laguneko taldeak, ikasleak, 65 urtetik gorakoak
3 € urtetik beherakoak, desgaituak, langabetuak

 

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Entzunezko gidak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Lorategia
  • Denda
  • Salmenta makinak
  • Atseden lekuak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.