Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2019-07-06 / 2019-09-01

KUTXA KULTUR MODA

Publikoa:

 
KUTXA KULTUR MODA

Uda osoan hamaika diseinatzaile gipuzkoarren lanak ikusteko aukera izango da Jantziaren Zentroan. “Kutxa Kultur Moda” programako aurtengo talentu gazteak dira. Hamar marka, hamaika diseinatzaile, bakoitzak sortutako look bat ikusteko aukera doan, Kapitain-etxeko sarrerako aretoan.

Elixabet Perdiguero, Fanny Alonso, Ione Iruretagoiena, Laza Clothing, Maialen Porroy, Maixala, Amarenak, Amagoia Etxeberria, Akukuna eta Lette. Hamar marka, hamaika diseinatzaile (hamar emakume eta gizonezko bat). Guztiek amankomunean helburu bera, moda jasangarria sortzea. Petrolio ustiaketaren atzetik arroparen industria munduko bigarren kutsagarriena da. Diseinatzaileak bat datoz esaterakoan, gutxiago kontsumitu behar dugula, horregatik look pertsonalizatuak, bakarrak, denboran irauten dutenak modaz gaindi, modu ekologiko edo organikoan ereindako oihalak…garestiak bai, baina jasangarriak ere sortzen dituzte, hori da euren esanetan, textilak halabeharrez hartu behar duen bidea.

Apirilean hasi zuten egonaldia “Kutxa Kultur Moda” programa barruan. Urriaren 18an lehen desfilea aurkeztuko dute, egun horretarako marka bakoitzak 8 look sortu beharko ditu, uneotan buru belarri lanean topatu ditugu. 

 

“Kutxa Kultur Modak” 2010etik bultzatzen du Gipuzkoan sortzen ari diren, amateur diren eta finkatze-fasean dauden diseinatzaileen profesionalizatzea.

Programak ekonomia zirkularra sustatzen du, eta arreta berezia eskaintzen dio moda iraunkorrari eta kontsumo arduratsu eta bertakoari.

Kutxa Fundazioak Donostiako Tabakaleran du gune-lantegia, horretan prestakuntza tekniko eta ekonomikorako planak, networkinga eta zabalkunde ekintzak sustatzen dira. 

Gipuzkoako hamaika diseinatzaile gazteen lanak ikusi nahi dituen edonork Errenteriako Jantziaren Zentroan du aukera larunbat honetatik irailaren lehenera bitarte. Kapitain-etxeak larunbatetan goizeko 11:00-14:00 etara eta arratsaldean 17:00-20:00 etara, igande eta jai-egunetan 12:00-14:00 etara zabaltzen ditu ateak.

 

 

 
 
Nere ibilbidera gehitu erakusketa
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Eraikina Errenteriako Udalarena da, eta barruko bilduma Iraultza Dantza taldearena,
  • Telefonoa: Jantziaren Zentroa 943 44 96 92
    Errenteriako turismo bulegoa 943 49 45 21
  • E-maila: turismoa@oarsoaldea.eus/jantziarenzentroa@errenteria.eus
  • Helbidea: Kapitainenea Kalea 6.zenbakia 20.100 Errenteria (Gipuzkoa) - Errenteria - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Jantziaren Zentroko ordutegia (2017-05-04 / 2020-12-04)
  Goizez Arratsaldez
La 11:00-14:00 17:00-20:00
Ig 12:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 12:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

Sarrera arrunta 3 euro ( Bost urtetik beherakoek dohain).

Bisita Gidatua 5 euro 

Jantziaren Zentroaren lagunek sarrera dohain

Oharrak:Bisita gidatuak aurretik hitzartu behar dira

turismoa@oarsoaldea.eus/943-494521

jantziarenzentroa@errenteria.eus/ 943-449692

Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.