Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2019-11-16 / 2020-01-06

BASERRITAR JANTZIAK

Publikoa:

 
BASERRITAR JANTZIAK

Iraultza Dantza taldeak urtero Gabon jaietan egin ohiduen baserritar jantzien erakusketak, asteburuan zabalduko ditu ateak.Duela ehun urte gure baserritarrek soinean eramaten zuten jantzia ezagutzeko aukera du Jantziaren Zentrora hurbiltzen den orok azaroaren 16 tik urtarrilaren 6 ra bitarte.Kapitain-etxearen behe solairuan kokatutako erakusketak aretoko bi paretak hartzen ditu. Orotara 15 jantzi dira, 12emakumezkoenak eta hiru gizonezkoenak. Guztiak XIXgarren mendearen amaiera eta XX. mendearen hasierakoj antzi originalen zein argazkien kopiak dira. Jatorriari dagokionez; Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa, eta Lapurdiko jantziak dira. Zehazki: Hondarribia, Legazpi, Donostia,Bilbo, Atarrabia, Beasain zein Azkoitiko jantziak ikus daitezke.Jantziekin batera erakusketan argazkiak ikus daitezke.Eulalia Abaitua (Bilbo, 1853/Bilbo 1943) argazkilari bilbotarrak duela ehun urte baino gehiago Euskal Herriko baserritarrei ateratako irudiak dira gehientsuenak.Abaituak bi milatik gora argazki atera zituen,gehientsuenak Euskal Herriko herritar, tradizio eta jaietan egindakoak dira. Bilduma Bilboko EuskalMuseoaren esku dago gaur egun.Erakusketarako sarrera doan da eta ordutegiari  dagokionez asteburu eta jai egunetan egongo da zabalik,larunbatetan 11:00-14:00/17:00-20:00etara eta igande etajai egunetan 12:00-14:00 etara.San Tomas egunean ere Jantziaren Zentroak ateak zabalik izango ditu ohiko ordutegian. Goizean 11:00-14.00 ak bitarte, eta arratsaldean 17:00-20:00 ak arte.

 
Nere ibilbidera gehitu erakusketa
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Eraikina Errenteriako Udalarena da, eta barruko bilduma Iraultza Dantza taldearena,
  • Telefonoa: Jantziaren Zentroa 943 44 96 92
    Errenteriako turismo bulegoa 943 49 45 21
  • E-maila: turismoa@oarsoaldea.eus/jantziarenzentroa@errenteria.eus
  • Helbidea: Kapitainenea Kalea 6.zenbakia 20.100 Errenteria (Gipuzkoa) - Errenteria - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Jantziaren Zentroko ordutegia (2017-05-04 / 2020-12-04)
  Goizez Arratsaldez
La 11:00-14:00 17:00-20:00
Ig 12:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 12:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

Sarrera arrunta 3 euro ( Bost urtetik beherakoek dohain).

Bisita Gidatua 5 euro 

Jantziaren Zentroaren lagunek sarrera dohain

Oharrak:Bisita gidatuak aurretik hitzartu behar dira

turismoa@oarsoaldea.eus/943-494521

jantziarenzentroa@errenteria.eus/ 943-449692

Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.