2018-06-08 / 2018-09-30
Ricardo Ugarte de Zubiarrain. Itsasbide eskultorikoa
Publikoa:
Erakusketa honen bidez, Untzi Museoak Ricardo Ugarte Zubiarrainen ekoizpen artistikoaren zati bat biltzen du, itsasoari lotutako obraren zati bat, zehazki.
Eskultura eta obra grafikoen bidez, Pasaiako eskultoreak kontakizun bat osatzen du askotariko itsas elementuekin: mutiloiak, aingurak, brankak eta belak erabiltzen ditu, besteak beste.
Bilduma honetan, espresioaren soiltasuna gailentzen da, sintesian eta neurritasunean oinarritutako sorkuntza prozesuaren emaitza gisa. Joera hori landu izan du artistak bere ibilbidean osoan, hainbat diziplinatan.
