Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2017-03-18 / 2017-10-08

2017eko martxoaren 18etik urriaren 10era, Topic-en ikusgai izango da 'Barriga verde. Feriaz feria' erakusketa.

Publikoa:

 

Erakusketa hori, TOPIC-en antolatzen den hemezortzigarrena, Galiziako txotxongilo-tradizioari omenaldi xume bat egiteko modua da, eta mugarribat markatzen du Morreu edo Demo Kultur Elkarteak, Viravolta Txotxongilo konpainiaren eskutik, 2013. urteaz geroztik egin duen bidean. Erakusketa horren sorrera estu-estu lotuta dago “Sabel Berde” ikuskizunaren inguruan Kultur Elkarte horrek, beste eragile batzuekin batera, egin zituen ikerketekin, bai eta obra eder hori berreskuratzeko, balioan jartzeko eta zabaltzeko egin zituen saioekin ere. Honaino heltzeko, bi kate-maila uztartu behar izan zituzten: “Sabel Berde” ikuskizuna bizitzeko zoria izan zuten belaunaldiena eta hura ezagutu ez zutenena. Horretarako, gogora ekarri behar izan zituzten oroitzapen zaharrak; hautsa kendu behar izan zieten aspaldi gordetako gauza eta objektu askori, eta horien balioaz jabetu behar izan zuten.

Erakusketak 10.000 bisitari izan ditu eta Galiziako herri askotan jarri dute, Tolosara etorri aurretik. TOPIC-en bidez, Galiziako txotxongilo tradizionalaren panoramaren parte bat erakutsi nahi diegu Tolosara hurbiltzen direnei, eta Sabel Berde pertsonaiaren berri eman nahi diogu bai hemengo jendeari bai nazioarteko publikoari; horretarako, lehen aldiz eskainiko dugu erakusketaren katalogoko bertsio anglofonoa. Hala, TOPIC-ek modu aktiboan parte hartu nahi izan du erakusketa honetan, eta hainbat txotxongilo utzi ditu maileguan, Sabel Berderen parekoak direnak beste herrialde batzuetan. Guztira, TOPIC-eko Txotxongilo Museoak Europako 10 esku-txotxongilo tradizional utzi ditu maileguan Galizian –Lugon, Santiago de Compostelan, Pontevedran, Lalinen eta Ribadavian,– egin diren Sabel Berderen erakusketetarako.

Horrela bada, hemen dago froga Sabel Berde ez zela hil, oraindik ere sentimendu bereziak pizten baititu haurrengan eta helduengan emanaldietan; sentimendu eta emozio horiek antzezpeneko unean baino ezin dira esplikatu, Sabel Berdek bere makila eskuan hartzen duenean agertzen dira eta. Sabel Berde, katxiporra tradizionaleko panpina kutun hori, berreskuratzeko apostua eragin eta bultzatu dutenak, funtsean, txotxongilo horrek irudikatzen dituen balioak dira, gure ustetan.

 
Nere ibilbidera gehitu erakusketa
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna:
  • Telefonoa: +34 943 65 04 14    
       
  • E-maila: cit@cittolosa.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Euskal Herria Plaza 1, 20400 Tolosa - Tolosa - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Ordutegia (2017-09-16 / 2018-06-14)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-13:00 16:00-19:00
Az 10:00-13:00 16:00-19:00
Og 10:00-13:00 16:00-19:00
Or 10:00-13:00 16:00-19:00
La 10:00-14:00 15:00-19:00
Ig 10:00-14:00 15:00-19:00
Jaiegunak 10:00-14:00 15:00-19:00

SARREREN PREZIOA

2 urtetik beherakoak: doan.

Haurrak (2 eta 12 urte bitarte): 3 €. Helduak: 4 €.

Tarifa murriztua: Haurrek: 2 €. Helduak: 3 €.

Prezio murriztua taldeei egingo zaie (15 pertsona baino gehiagoko taldeentzat, TOPICen lagunak, familia ugariak eta egiaztatu dezaketen jubilatu eta langabetuak). Museorako txartela ordainduta, aldi baterako erakusketa ere bisita daiteke.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.