Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

TAG_Ttit_eu_VALUE

Aste Santua 2018

  • Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroko bisita:
  1. Bisita gidatu sinplea: 2,30 €/pertsonako. 35 min.
  2. Bisita gidatua + gazta + ura: 3,40 €/pertsonako. 45 min.
  3. Bisita gidatua + gazta + txakolina/ardoa: 4,50 €/pertsonako. 45 min.

          *6 urtetik behera doan.

          *Txandak:

           · Goizean 11:30 / 12:15 / 13:00

           · Arratsaldean 16:30 / 17:15 / 18:00

  • Ezagutu Gaztainaditxulo gaztandegiaren eguneroko bizimodua eta gozatu ardiak ikusten:

​Martxoak 29 eta 30 (osteguna eta ostirala) 11:30etatik 13:00etara, Gaztainaditxulo gaztandegiaren bisita.

Bertan Ander Barandiaran artzainak bere ardi latxen artaldea erakutsiko digu eta nola maneiatzen duen, zer jaten duen azalduko digu.

Ukuiluaren gain, bisitan gaztandegiko beste gune batzuk ezagutuko ditugu: ekoizpen gelak, kamarak... Bisita, ekoizten dituzten gazten dastaketa batekin bukatuko da.

          *Pertsonako prezioa:

           · Helduak 12 €

           · 6-12 urte bitarteko umeak 5 €

          *6 urtetik behera doan.

  • World Cheese Awards 2015 Txapelketan Super Gold Saria jaso duen J. Aranburu Gaztaren ekoizpen prozesua ezagutu:

Martxoak 31 eta apirila 7 (larunbatak):

2 orduko bisita 11:00etatik 13:00etara Idiazabalgo Ondramuño Gaztandegian Jesus Aranburu artzain-gaztagilearen eskutik:

Ustiategira bisita, gaztaren ekoizpen prozesua ikusi, eta etxeko Idiazabal Gazta desberdinen dastaketa bukaeran: zuria, ketua, berria eta zaharra.

          *Pertsonako prezioa:

           · Helduak 12 €

           · 6-12 urte bitarteko umeak 5 €

          *6 urtetik behera doan.

 

Goierriko Natura eta Senderismo ibilbideak

 

Goierriko Natura eta Senderismo ibilbideak

Goierriko Mapa Turistikoa

 

Ongi etorri GOIERRIKO eskualdera

Goierriko eskualdea, 18 udalerriz osatua (Altzaga, Ataun, Gabiria, Idiazabal, Lazkao, Mutiloa, Ordizia, Segura, Zegama, Arama, Beasain, Gaintza, Itsasondo, Legorreta, Olaberria, Ormaiztegi, Zaldibia eta Zerain), Euskadiko bihotzean kokatzen da, Gipuzkoa hegoekialdean, Araba eta Nafarroarekin muga eginaz.

Trikuharrien artetik paseatu, Aralar eta Aizkorri-Aratz Parke Naturaletan ibili, perretxikoak bildu, baserri bat bertatik bertara ezagutu, euskaraz hitz egiten entzun, Idiazabal gazta dastatu eta familia-upategi batean sagardoa dastatu, mendi-bizikletaz ibili edo zaldian ibili... Goierriko eskualdeak atsegin handiz eskaintzen dizkizun aukera paregabeen artetik batzuk dira.

Goierrin ere, historiaz eta arteari buruz zerbait ikas dezakegu; giza aztarnik zaharrenak mendialdean aurkitu dira: bai Aralarren, bai Aizkorrin, milaka urte dituzten tumulo eta menhirrak ikus ditzakegu.

Goierriko eskuliburua 2015 (PDF)

Gipuzkoa %100 eskuliburua (PDF)

GureGipuzkoa argazkiak partekatzeko dohaineko webgune bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzak sortu eta bultzaturikoa. Bertan dauden Goierriko argazkiak ezagutu nahi badituzu, Gure Gipuzkoa.

"XIX. mendeko albuma" Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgune bat da. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude kokatuta. Goierriko zenbait herrik XIX.mendean zuten itxura ezagutu nahi baduzu: Zerain, Zegama, Ataun, Ordizia, Beasain, Idiazabal, Ormaiztegi eta Segura.

Goierri Flickr-en.

 

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Idiazabalgo Udala
  • Telefonoa: 943 18 82 03
  • E-maila: info@idiazabalturismo.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Kale Nagusia 37 20213 - Idiazabal - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Zentroak eskaintzen dituen zerbitzuak:

* Zentroko bisita gidatua: 2,30€/pertsona/ Taldeak (10 pertsonatik gora): 1,75€/pertsona

* Zentroko bisita gidatua + gazta dastaketa: 3,40€/pertsona/ Taldeak (10 pertsonatik gora): 2,85€/pertsona

* Zentroko bisita gidatua + gazta dastaketa + edaria: 4,50€/pertsona/ Taldeak (10 pertsonatik gora): 3,95€/pertsona

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: katalana
  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Turismo informazio bulegoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Kafetegia
  • Atseden lekuak
  • Ikusmen urria dutenentzako egokitutako edukiak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.