Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

TAG_Ttit_eu_VALUE

Ongi etorri OARSOALDEA eskualdera

oarsoaldea by karrikas oarsoaldea by asier sarasua

Pasaiako, Errenteriako, Lezoko eta Oiartzungo udalerriek eskualdea osatzen dute. Gune estrategikoan kokatua dago Oarsoaldea, Frantziako mugatik oso kilometro gutxitara dagoen Bidasoa-Txingudiko eskualdearen eta Gipuzkoako hiriburuaren, Donostiaren, artean.

Oarsoaldeako eskuliburua (PDF)

Gipuzkoa %100 eskuliburua (PDF)

GureGipuzkoa argazkiak partekatzeko dohaineko webgune bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzak sortu eta bultzaturikoa. Bertan dauden Oarsoaldeako argazkiak ezagutu nahi badituzu, Gure Gipuzkoa.

"XIX. mendeko albuma" Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgune bat da. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude kokatuta. Oarsoaldeako zenbait herrik XIX.mendean zuten itxura ezagutu nahi baduzu: Pasaia, Errenteria, Lezo eta Oiartzun.

Oarsoaldea Flickr-en.

 

Oiartzun eta inguruak

Bailara berde zabalak gordetzen du Oiartzun zaharraren bihotza. Aiako Harria granitozko mendilerroa bezain zaharra da. Izan ere, Aiako Harriak mendi-mazela uzten dio Oiartzungo udalerriari. Herri tradizionala dugu, euskal aztarnez betea. Ildo horri jarraiki, nortasunak, hizkuntzak, antzinako ohiturek eta landa-ingurunearekiko sustraiak mendez mende mantendu dira.

Aiako Harria Parke Naturalean Aiako Harria granitozko mendilerroa da nagusi eta zati bat Oiartzungo udal-mugen artean dago. Zalantzarik gabe, eskualdearen tokirik nabarmenena da. Oiartzun inguratzen duten mendiek aberastasun megalitiko paregabea dute eta bailaran zehar banatuta daude. Horietatik paisaia parekaezinez goza daiteke. Gure arbasoek utzi ziguten ondarea naturarekin zuten lotura estuaren lekuko da. Ibilbide desberdinetan ikus daitezke guztiak.


Informazio gehiago:

www.oarsoaldea-turismo.net


 

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Oiartzungo Udala
  • Telefonoa: 943 494 521 / 943 495 069
  • E-maila: arditurri@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Arditurri bidea, 3
    Aiako Harria Parke Naturala - Oiartzun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Arditurri Parketxea (2017-03-01 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 Itxita
Az 10:00-14:00 Itxita
Og 10:00-14:00 Itxita
Or 10:00-14:00 Itxita
La 10:00-14:00 Itxita
Ig 10:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 10:00-14:00 Itxita
INTERPRETAZIO ZENTRO-PARKETXEAREN ORDUTEGIA (Uztailak 1- Abuztuak 31) (2018-07-17 / 2018-08-31)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 16:00-18:00
Az 10:00-14:00 16:00-18:00
La 10:00-14:00 16:00-18:00
Ig 10:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 10:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

-INTERPRETAZIO ZENTROA-PARKETXEA:

- Sarrera doakoa.

BISITA GIDATUAK:

  • Oinarrizko bisita:

- Banakako sarrera arrunta 5,50 €

- 5 urtetik behera dohan

- 5-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora / SS-Card txartelarekin 3,25 €

  • Meategia sakonean:

- Banakako sarrera arrunta 7,65€ 

-10-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora 6,60€

  • Bisita Tren Berdea +  Arditurri (Oinarrizko bisita):

- Banakako sarrera arrunta 12,00€

- 5 urtetik behera dohan

- 5-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora 8,65 €

  • Bisita Tren Berdea + Arditurri (Sakoneko bisita):

- Banakako sarrera arrunta 14,00 €

- 5-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora 9,80 €

  • Bisita Tren Berdea + Luberri Geologia Museoa edo Soinuenea+ Arditurri (Oinarrizko bisita):

- Banakako sarrera arrunta 14,00 €

- 5 urtetik behera dohan

- 5-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora 9,80 €

  • Bisita Tren Berdea + Luberri edo Soinuenea + Arditurri (Sakoneko bisita):

- Banakako sarrera arrunta 15,00 €

- 5-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora 10,90€

Oharrak:

-Kopuru minimoa bisita egiteko: asteartetik ostiralera 5 lagun aukeratutako txanda hutsa dagoenean eta larunbat eta igandeetan ez da gutxieneko lagun kopururik eskatzen.

- Oinarrizko Bisita eta Meategia Sakonean bisitarako erreserbak 48 ordu lehenago egin behar dira gutxienez. Tren Berdearekin diren gainontzekoak 48 ordu lehenago gutxienez egitea gomendatzen da.- Deskontua izateko taldearen gutxieneko kopurua: 10 pertsona- 0-12 urte bitarte, jubilatu eta 65 urtetik gorakoei aplikatzen zaien deskontua edukitzeko, bisita egunean Nortasun Agiria (edo adina islatzen duen beste dokumentu ofiziala) aurkeztea beharrezkoa da.

Gabonetan bisita gidatuak eskaintzen dira, 10 lagun edo gehiagoko taldeentzat gutxienez 48 ordu lehenago erreserbatuz gero.

 

Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.