Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

TAG_Ttit_eu_VALUE

Irugurutzeta meatze ingurua

Abentura Oiasson
Irugurutzeta meatze ingururako tren ibilbidea. Han meatzea, siloak eta labeak bisitatzen dira, erromatar garaikoa den ustipaen bat zuzenean ezagutzeko.
Irteera ingadero, goizeko 11:00etan. Aurretik erreserbatu behar da.

 

Xantalen Ermita

Irungo Erdi Aroko ermita honen lur azpian aurkitu zen Oiasso hiriko erromatar hilerriaren zati bat. Barruan, lekuaren eboluzioaren etapa desberdinak gordetzen dira. Ermita bisitatzeko erreserva Oiasso museoan egin behar da.

Urtean zehar, larunbatero, goizeko 11:00etan Xantalen ermitako aztarnategi arkeologikora ikustaldi gidatuak eskaintzen dira partikularrei zuzenduak.

 

Ongi etorri BIDASOA-TXINGUDI eskualdera

Txingudiko Badia Jaizkibelgo ikuspegia

Pirinioetako mendikatearen mendebaldeko muturrean dago Bidasoa-Txingudi badia, bi Estaturen artean, eta Gipuzkoa eta Lapurdi euskal probintziak elkartzen ditu. Hendaia, Hondarribia eta Irungo hiriak ditu inguruan, eta horiek, era berean, Larun, Jaizkibel eta Aiako Harria mendiak dituzte alboetan. Bidasoa ibaiak, urrundu ez baizik eta elkartu egin ditu hiru hiri horiek gizarte nahiz kultura mailetan.

Eremu berdingabea da Bidasoa-Txingudi, itsasoa, mendiak eta ibaiak elkartzen dira bertan, hiru kultura eta hiru hizkuntza daude aldi berean, euskal kultura eta euskara nahiz kultura eta hizkuntza frantsesa eta espainiarra, eta handia eta bikaina da turismo alorreko eskaintza.

Mugaz gaindiko eskualde babestu honek jakin izan du bere natur eta historia ondare handia zaintzen, erromatarren hondakinak eta Erdi Aroko aztarnak nahiz mende hasierako eta neo-euskal moldeko arkitektura ageri dira kaleen apaingarri.

Bidasoa-Txingudiko eskuliburua (PDF)

Gipuzkoa %100 eskuliburua (PDF)

GureGipuzkoa argazkiak partekatzeko dohaineko webgune bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzak sortu eta bultzaturikoa. Bertan dauden Bidasoa-Txingudiko argazkiak ezagutu nahi badituzu, Gure Gipuzkoa.

"XIX. mendeko albuma" Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgune bat da. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude kokatuta. Bidasoa-Txingudiko herriek XIX.mendean zuten itxura ezagutu nahi baduzu: Hondarribia, Irun eta Hendaia.

Bidasoa-Txingudi Flickr-en.

 

Badiako Bidea

Badiako bideak 14 km ditu Hendaiako Abbadie Jauregitik hasi eta Hondarribian Higer Itsasargiraino, hondartza, badia eta ibaia inguratuz, Irun erromatarra, padurak, Hondarribiko Erdi Aroko herrigunea eta portua zeharkatu ondoren berriro hondartzara itzulirik.

 

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Irungo Udala
  • Telefonoa: Tel.: +34 943 63 93 53
  • E-maila: info-oiassomuseo@irun.org
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Eskoleta, 1 - 20302 IRUN - Irun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Apirila-Abuztua Museoaren Ordutegia (2012-04-01 / 2020-08-31)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 14:00-20:00
Az 10:00-14:00 14:00-20:00
Og 10:00-14:00 14:00-20:00
Or 10:00-14:00 14:00-20:00
La 10:00-14:00 14:00-20:00
Ig 10:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 10:00-14:00 14:00-20:00
Iraila-Martxoa Museoko ordutegia (2012-09-01 / 2020-03-31)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 Itxita
Az 10:00-14:00 Itxita
Og 10:00-14:00 Itxita
Or 10:00-14:00 16:00-19:00
La 10:00-14:00 16:00-19:00
Ig 10:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 10:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

Tarifak 2012

Museoa: 6,00 € (tarifa murriztua 3,70 €)

Bisita gidatua museora: 7,50 € (tarifa murriztua 4,90 €)

Bisita gidatua Museoa + Xantalen: 10,70 € (tarifa murriztua 5,40 €)

Prezio bereziak taldeentzat

Igandetan
%50 murrizketa

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Informazio puntua
  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Denda
  • Jatetxea
  • Kafetegia
  • Barne ibilbide egokitua
  • Braillaea
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.