Inguruko argibide turistikoa
Ongi etorri UROLA ERDIA eskualderaUrola Erdia Gipuzkoako erdialdean dagoen eskualdea da. Gaur egun ia 30.000 biztanle biltzen ditu, Azpeitia (herri nagusia), Azkoitia, Zestoa, Errezil eta Beizamako udalerriek osatzen dute eskualdea. Azpeitia eta Azkoitia, Loiolako Santutegia, Euskal Trenbidearen Museoa, Zestoako bainuetxea...bezalako guneek sorpresaz betetzen dute Urola ibaiak zehartzen duen eskualdea.
Ezagutu ezazu Urola Erdia. Euskadiren bihotzean dagoen lurralde honetan euskal nortasunaren muinera eramango zaitugu aparteko esperientzien bidez. Urolara etor zaitezen proposamen batzuk ditugu. Horiei esker hemengo ondare historiko-monumental aberatsa, natur ingurunea, euskara eta bertako kultura ezagutuko dituzu eta biztanleen abegikortasunaz gozatu.
Urola Erdira etorriz gero ezin bertako bide berdeak ezagutu gabe utzi: Izarraitz, Errezilgo harana...
Esperientzia berdingabea izango da Euskal Herriaren kutsua duen eskualde bat ezagutu nahi dutenentzat, aldi berean denek ongi pasatzeko eskaintzak ere ezagutuko dituzte. Parte hartu esperientzia berdingabe honetan eta bizi Urola.
Urola Erdiko eskuliburua (PDF)
Gipuzkoa %100 eskuliburua (PDF)
GureGipuzkoa argazkiak partekatzeko dohaineko webgune bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzak sortu eta bultzaturikoa. Bertan dauden Urola Erdiko argazkiak ezagutu nahi badituzu, Gure Gipuzkoa.
"XIX. mendeko albuma" Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgune bat da. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude kokatuta. Urola Erdiko zenbait herrik XIX.mendean zuten itxura ezagutu nahi baduzu: Azpeitia, Azkoitia, Zestoa, Errezil eta Beizama.
Urola Erdia Flickr-en.