Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroa.

Idiazabal gaztak ez du aurkezpen beharrik, zaporean du muina, eta autentikotasunean arrakasta. Hori medio dela, Idiazabalera gerturatzea gaztaren hiribururako bidaia da. Gure mugetatik haratagoko merkatuak bereganatu dituen zaporearen nondik norakoak ezagutzeko Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroa ezagutu beharra dago.Museoko bisitak Idiazabal gazta dastatzeko aukera eskeintzen du.

Idiazabal Gaztaren Zentrotik metro gutxitara dago J. Aranburu gaztandegia, gazta egiteko zentro moderno eta ongi hornitua. Ardiak jeitzi eta gazta egiteko sasoian, fabrikazio eta gorderze prozesuak ikusteko aukera eskeintzen du.

gazta museoa Museoko sarrera Proiekzio gela Txabolako txokoa Usaimena eta dastamena

Inguruko argibide turistikoa

Goierriko Natura eta Senderismo ibilbideak

 

Goierriko Natura eta Senderismo ibilbideak

Goierriko Mapa Turistikoa

Ongi etorri GOIERRIKO eskualdera

Goierriko eskualdea, 18 udalerriz osatua (Altzaga, Ataun, Gabiria, Idiazabal, Lazkao, Mutiloa, Ordizia, Segura, Zegama, Arama, Beasain, Gaintza, Itsasondo, Legorreta, Olaberria, Ormaiztegi, Zaldibia eta Zerain), Euskadiko bihotzean kokatzen da, Gipuzkoa hegoekialdean, Araba eta Nafarroarekin muga eginaz.

Trikuharrien artetik paseatu, Aralar eta Aizkorri-Aratz Parke Naturaletan ibili, perretxikoak bildu, baserri bat bertatik bertara ezagutu, euskaraz hitz egiten entzun, Idiazabal gazta dastatu eta familia-upategi batean sagardoa dastatu, mendi-bizikletaz ibili edo zaldian ibili... Goierriko eskualdeak atsegin handiz eskaintzen dizkizun aukera paregabeen artetik batzuk dira.

Goierrin ere, historiaz eta arteari buruz zerbait ikas dezakegu; giza aztarnik zaharrenak mendialdean aurkitu dira: bai Aralarren, bai Aizkorrin, milaka urte dituzten tumulo eta menhirrak ikus ditzakegu.

Goierriko eskuliburua 2015 (PDF)

Gipuzkoa %100 eskuliburua (PDF)

GureGipuzkoa argazkiak partekatzeko dohaineko webgune bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzak sortu eta bultzaturikoa. Bertan dauden Goierriko argazkiak ezagutu nahi badituzu, Gure Gipuzkoa.

"XIX. mendeko albuma" Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgune bat da. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude kokatuta. Goierriko zenbait herrik XIX.mendean zuten itxura ezagutu nahi baduzu: Zerain, Zegama, Ataun, Ordizia, Beasain, Idiazabal, Ormaiztegi eta Segura.

Goierri Flickr-en.

Erlazionatutako ibilbideak

Berriak

Bisiten liburua / Bidali zure iradokizuna

  • 2012-02-24

    paso unos dias en guipuzcoa para semana santa y me gustaria saber si podria apuntarme para ver en centro de interpretacion del queso idiazabal. saber los horario

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Idiazabalgo Udala
  • Telefonoa: 943 18 82 03
  • E-maila: info@idiazabalturismo.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Kale Nagusia 37 20213 - Idiazabal - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Zentroak eskaintzen dituen zerbitzuak:

* Zentroko bisita gidatua: 2,30€/pertsona/ Taldeak (10 pertsonatik gora): 1,75€/pertsona

* Zentroko bisita gidatua + gazta dastaketa: 3,40€/pertsona/ Taldeak (10 pertsonatik gora): 2,85€/pertsona

* Zentroko bisita gidatua + gazta dastaketa + edaria: 4,50€/pertsona/ Taldeak (10 pertsonatik gora): 3,95€/pertsona

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: katalana
  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Turismo informazio bulegoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Kafetegia
  • Atseden lekuak
  • Ikusmen urria dutenentzako egokitutako edukiak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.