Inguruko argibide turistikoa
Ongietorri EUKAL KOSTALDEKO GEOPARKERAEuskal Kostaldeko Geoparkean planetaren eta gizakiaren historiako hainbat kapitulu biltzen dira, baita bestelako ezaugarri natural eta kulturalak ere. Bertan, gure historian eta denbora geologikoan barna ibilbide liluragarri batean murgiltzeko. Euskal Kostaldeko Geoparkeak mundu berriak ditu deskubritzeko, flyschetik eta karstetik abiatuta, kultura eta tradizioekin jarraitzeko. Hauxe da bidaia erakargarri horretarako gonbita. (www.geoparkea.com)
Nautilus Ikasgune Geologikoa Debabarrenieko eskualdean dago. Debabarrenako eskualdea 8 udalerriz osatua dago: Deba, Eibar, Elgoibar, Ermua, Mallabia, Mendaro, Mutriku eta Soraluze. Gipuzkoa eta Bizkaiko lurralde historikoaren artean geografikoki kokapen pribilegiatua duen bailara da Debabarrena. Euskal Herriko hiru hiruburuarekin distantzia bera izanik, euskal geografiaren aurkikuntzarako abiapuntu ezinhobea da.. Errepide edo trenbide garraiobideak aukera paregabeak dira bailaran zehar edo eta bailaratik kanpo mugitzeko.
Garraio publiko eraginkor batek bailara osatzen duten herriak lotzeaz gain nekazal auzoetan barneratzeko aukera eskeintzen dizkizu. Norberaren oporraldi eta aisialdia era atseginez gozatzeko Debabarrenak Nekazalturismoko eskeintza zabala eskeintzen dizu.
Debabarreneko Mapa Turistikoa (PDF)
Gipuzkoa %100 eskuliburua (PDF)
GureGipuzkoa argazkiak partekatzeko dohaineko webgune bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzak sortu eta bultzaturikoa. Bertan dauden Debabarrenako argazkiak ezagutu nahi badituzu, Gure Gipuzkoa.
"XIX. mendeko albuma" Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgune bat da. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude kokatuta. Debabarrenako zenbait herrik XIX.mendean zuten itxura ezagutu nahi baduzu: Deba, Eibar, Elgoibar, Ermua, Mendaro, Mutriku eta Soraluze.
Debabarrena Flickr-en.
Erlazionatutako ibilbideak
- Gipuzkoako Baliabide Turistikoen Gida 2011-2012
- Flyscharen Ibilbidea
- Natura Gipuzkoan
- Gipuzkoa eta itsasoa
Berriak
-
2017-05-19
-
2012-09-20
-
2012-04-14
-
2011-10-03
-
2011-09-29
-
2011-04-01
-
2010-12-16
Euskal Kostaldeko Geoparkeak Europear Sarean sartzea aitortzen dion Ziurtagiria jaso du
-
2010-11-25
-
2010-11-11
-
2010-10-09
Bisiten liburua / Bidali zure iradokizuna
-
2010-04-04
Ni izanda nago Nautilus-ean, eta txikia izan arren, benetan polita eta interesgarria da. Bertan dauden fosilak izugarriak dira!! Gezurra dirudi guzti horiek Mutrikun bertan hartuak izana! Bisita gidatuei dagokionean, nik Nautilus eta irteera txalupan flysch beltza ezagutzera egin nuen eta asko disfrutatu genuen joan ginen guztiok. Bikain!!!