Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Albaola Itsas Kultur Faktoria, museo bizia

Albaolan historia egiten ari dira eta zuk zure begiekin ikus dezakezu. Pasai San Pedroko ingurune ikusgarrian kokatua, Donostiatik 3 Km-ra, ALBAOLA ITSAS KULTUR FAKTORIA museo-ontziola bat da eta bertan 16. mendeko San Juan baleontziaren erreplika zientifikoa eraikitzen ari dira, jendearen aurrean eta zuzenean. Baleontzi hau Pasaiako portuan bertan eraikia izan zen eta Kanadako kostaldean hondoratu zen 1565ean. 1978an aurkitu zuten eta Kanadako Gobernuak hiru hamarkada iraun zituen ikerketa lana burutu zuen. Lortutako informazio horri jarraiki, 30 metroko luzera duen ontzi honen eraikuntzak ez du parekorik munduan. 16. mendeko teknikekin burutzen ari da eta eraikuntza prozesua munduan UNESCOren patrozinioa duen bakarra da.

Faktorian bisitariak ibilbide bat egin ahal izango du 3 espaziotan zehar:

Bisita

Museoa: Bertako erakusketa iraunkorrean San Juan baleontziaren historiaren testuingurua azaltzen da. Arotzen tailerra: Albaolako arotzek San Juanaren piezak jendaurrean eta 16. mendeko tekniken bidez lantzen dituzten lekua. Estalpea: San Juan baleontzia ikus daitekeen lekua. Museoa publiko guztietara egokituta dago eta bisita 4 hizkuntzatan egin daiteke: Eu-Es-Fr-En.

Albaola Itsas Kultur Faktoria euskal itsas ondarearen nazioarteko erreferentziazko gunea da. Museo-ontziola bizia eta dinamiko honetan, bisitak inoiz ez dira berdinak. Informazio gehiago: www.albaola.com

Albaola Kulansky Ontzigintza Ontzigintza Gilla Albaola Mapa Red bay Inagurazioa Aprendiztegi Nazioarteko Ontzigintza Eskola

Inguruko argibide turistikoa

Pagotxa turistikoa: Sagardoa ta itsasoa

Astigarragako Sagardoetxea Museoa gure elkargunea izango da eta Euskal Herriko sagardoaren kultura ezagutzeko gune egokia. Gisa honetako esperientziak ezin lezake sagardotegiko ohiko menua alde batera utzi: bakailaoa, bakailao tortilla, txuleta eta gazta intxaurrekin, eta nola ez, sagardoa. Hau guztia giro dibertigarrian dastatuko duzue. Izan ere, sagardotegiko bazkarian, sagardotegien munduko istorio eta bitxikeria guztiak umorez kontatuko dizkizuen pertsonaia izango duzue.

Arratsaldean, itsasoa zain izango duzue. Bi proposamen dituzue, gida bat lagun, sagardoa eta euskal kostaren arteko lotura historikoa ezagutzeko: Donostia eta Pasaia.

Donostian Kontxako Badia zoragarrian zehar nabigatuko duzue eta amaitzeko, Aquarium-go bisita gidatuaz gozatzeko eta akuarioko tuneleko emozioak bizitzeko aukera izango duzue.

Pasaia aukeratzen baduzue, Gipuzkoako porturik garrantzitsuena eta aurreratuena dena, badian zehar ontzi tradizional batean nabigatuko duzue eta jarraian Ondartxo Itsas Kulturaren Zentroa bisitatuko duzue, garai batean sagardo kupelak eramanaz itsasoak zeharkatu zituzten ontzien prototipoak ikusiaz.

Jarduerak:

1. aukera: Astigarraga - Donostia
12:00 Sagardoetxean elkargunea.
12:15 - 13:15 Sagardoetxeako bisita gidatua.
13:45 - 16:00 Sagardotegiko bazkaria bakarrizketekin.
17:00 - 18:00 Donostiako badian zeharko ibilaldi gidatua.
18:15 - 18:45 Aquarium-go bisita gidatua.

2. aukera: Astigarraga - Pasaia
12:00 Sagardoetxean elkargunea.
12:15 - 13:15 Sagardoetxeako bisita gidatua.
13:45 - 16:00 Sagardotegiko bazkaria bakarrizketekin.
17:00 - 18:00 Pasaiako badian zeharko ibilaldi gidatua.
18:15 - 18:45 Ondartxo-ko bisita gidatua

 


Sardina erreakPasaia, itsas herria.

Pasaian historia arnastu daiteke bere kaleetan. Portua, itsasoa... Pasaia historia bizia da. Euskaldunentzat Mundu Berrirako ate nagusia izan zen. Ondare hori gaur egun ALBAOLA Itsas Kultur Faktoriam ezagutu daiteke.

Itsasoaren aztarnak

Euskal Herriko itsas ondarea ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen dugu, Albaola Itsas Kultur Faktoria eta Donostiako Untzi Museoa bisitatzeko bono bateratuarekin

Erlazionatutako ibilbideak

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Albaola Itsas Kultur Erakundea/Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: (0034) 943 39 24 26
  • E-maila: bisitak@albaola.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Ondartxo pasealekua 1, PASAI SAN PEDRO - Pasai San Pedro - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Prezioak (BEZ barne)

Normalean:

  • 7,00 €    Sarrera arrunta.
  • 5,00 €    Ikasleak, kide ugariko familiak, erromesak, langabetuak eta 65 urte baino gehiagokoak.
  • 6,00 €    pertsonako, 10 heldu baino gehiagoko taldeetan.
  • 4,50 €    pertsonako, 10 ikasle baino gehiagoko taldeetan.
  • 25,00 €  10 eta 25 pertsona biarteko taldeentzat gida bat kontratatzea.
  • 0,00 €    6 urte baino gutxiagokoak gurasoez lagundurik.

Irekiera prezio bereziak:

  • 5.00 €    Sarrera arrunta.
  • 3.50 €    Ikasleak, kide ugariko familiak, erromesak, langabetuak eta 65 urte baino gehiagokoak.
  • 3.50 €    pertsonako, 10 heldu baino gehiagoko taldeetan.
  • 3.00 €    pertsonako, 10 ikasle baino gehiagoko taldeetan.
  • 25.00 €  10 eta 25 pertsona biarteko taldeentzat gida bat kontratatzea.
  • 0.00 €    6 urte baino gutxiagokoak gurasoez lagundurik.

%10eko deskontua ondorengo txartelen jabeei: San Sebastián Card, Euskal Kostaldeko Museoak, Irrien Lagunak Kluba.

Edozein deskontu izateko beharrezkoa da berau egiaztatzen duen txartela erakustea.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Informazio puntua
  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Kanpoko ibilbideak
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.