Inguruko argibide turistikoa
Ongietorri UROLA KOSTAko eskualderaGetaria, Orio, Zarautz, Aiaeta Zumaiako udalerriekosatzen duten Euskal Kostaldeko eskualdea duzu Urola Kosta. Patxadaz hartu. Presarik gabe. Aztertu herri bakoitza, aukeratu natura, ondarea, kirola, museoak, itsasoa, Santiago Bidea...edo bakoitzarekin disfrutatu, etekina atera bertako gastronomiari, bertako txakolinari, hau da, itsaso-aren haize leunak ferekatuta hazten den eta jatorrizko deitura duen ardo zuriari.
Ibaiak, itsasoak eta mendiek inguru ezin hobea eskaintzen dute paseatzeko, bizikletan ibiltzeko eta era askotako kirolak egiteko: arrantza, arrauna, igeriketa, parapentea, piraguismoa, surfa, windsurfa...Sentitu eskualde honetako biztanleen bizimodua etaegunerokotasuna, imajina ditzakezun baino plan gehiago eskainiko dizkizute.
Urola Kostako eskuliburua (PDF)
Gipuzkoa %100 eskuliburua (PDF)
GureGipuzkoa argazkiak partekatzeko dohaineko webgune bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzak sortu eta bultzaturikoa. Bertan dauden Urola Kostako argazkiak ezagutu nahi badituzu, Gure Gipuzkoa.
"XIX. mendeko albuma" Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgune bat da. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude kokatuta. Urola Kostako zenbait herrik XIX.mendean zuten itxura ezagutu nahi baduzu: Getaria, Zarautz eta Aia.
Urola Kosta Flickr-n.