Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Erreizabal Baserria-Artzantzaren Ecomuseoa Aitzkorri-Aratz Parke Naturalaren magalean aurkitzen da Legazpin. Baserri Artzantzaren Ecomuseoa aurkitzen da, bertan bilduma zoragarria izateaz gain, ikusentzunezko gela eta haurrentzako tailerra ere ba du, baina batez ere gune bizia da. Arantza Segurola, Idiazabal gaztaren ekoizlea da eta sarritan sariak jaso izan ditu. Gaztak egiteko erabiltzen duten esnea beraien ardiena da, Juan Joxe Aranguren, bere senarra artzaia bait da. Museo bizia da, beren baserriko ateak irekiko dizkizue eta Euskal ohiturak eta kultura ezagutzaraziko dizkizuete eta gazta ekoizteko gunea eta ikuilua ikusteko aukera izango duzue.

FAMILI PLANAK: Martxoan eta Apirilean arkumetxoak ezagutzeko aukera izango duzue, ARTZAITXO EGUNAK tailerraren bitartez. Bisita didaktika berezia eta "Artzai pintxoa" dastatzeko aukera izango duzue, baina gainera ikuilua ezagutuko duzue, non ehundaka arkumetxo jaio diren, eta biberoia eman, laztandu, etbar...dezakezue. Familian bizitzeko esperientzia bikaina!

Erreizabal baserria bizirik dagoen baserria eta lanean jarraitzen duen baserria da eta bertan artzaintzarekin zerikusi duen guztiaren berri jaso dezakegu, artzaintza sortu zenetik gaurdaino.

Lanabesak, antzinako artzaintza eta dagoeneko desagertuta dagoen bizimodu bat. Baina ez da atzera begiratzea bakarrik, hortaz gain Erreizabal baserria artisautza-zentroa da eta gazta nola egiten den eta abereak nola gobernatzen diren ikus daiteke. Museoa baserriko ganbaran dago kokatua, 160 m2 ditu eta bi gunetan dago banatuta. Lehenengo gunean "Atzoko eta gaurko Artzaintza" izeneko ikus-entzunezkoa ikus daiteke. Artzaintza iruditan ikusteko eta paisaiaren soinua entzuteko aukera paregabea; artzainaren lana eta urtaro desberdinetan abereekin egin beharreko lanak ezagutzeko bera. Bigarren gunean erakusketa iraunkorra topatuko dugu: artzaintzaren ingurune fisikoa, artzainak gizatartu duen paisaia, abereen transhumantzia, bordako artzaintza, kortak eta artzain-txabolak, latxa arraza, ardiaren bizi-zikloa, artzaintza eta Idiazabal gazta eskuz nola egiten den: tradizioa eta gaurkotasuna.

Zerbitzuak

Erreizabal Ekomuseoak halaber, aukera gehiago eskaintzen ditu; bisita gidatuak hitzartzea, gazta egiteko tailerretan parte hartzen eta Idiazabal gazta bertan erosteko aukera. Juan Jose Aranguren eta Arantxa Segurolak ekintza hau bere kalitatea galdu ez duen industria batean bilakatu dute. Honen adibide lehiaketa eta peri ezberdinetan irabazi dituzten sari anitzak dira. Industria horretan ohizkoak diren teknikak jarraitzen dituzte, bertara egin daitekeen bisitan ikusiko denez.

Kokapena

Erreizabal baserrira heltzeko, kotxez joanez gero, Legazpitik Oñatirantz doan errepidea hartuko dugu eta hiru bat kilometroetara ezkerrerantz dagoen gurutze bide bat dago, Brinkola auzora eta Barrendiolako Urtegira doana. Gutxi gora behera kilometro batetara Aterpetxea ikusiko dugu, eta bere eskuinalderantz dagoen desbiderapena hartu eta Ekomuseora iritsiko gara. Hala ere, beharrezkoa da bisita aurretik Mirandaola parkeko turismo bulegoarekin harremanetan jartzea bisita erreserbatu eta sarrerak erosteko.

ARTZANTZAREN EKOMUSEOA ARTZANTZAREN EKOMUSEOA

Inguruko argibide turistikoa

UROLA GARAIA, barnealdeko xarmaBURDIN HARANA, Legazpi

Gipuzkoaren bihotzean, euskal hiriburuetatik ordu bat baino gutxiagoko distantziara eta Aikorri-Aratz parke naturalaren magalean kokatzen da xarma berezia duen eskualde txiki hau. Ezkio-Itsaso, Legazpi, Urretxu eta Zumarraga herriek osatzen dute Urola Garaia eta lau herri hauen arteko konbinaketa orekatua da, hain zuzen ere, bisitariari jardunaldi ahaztezin batetarako proposamen erakargarria erraztuko diona.

Gure kultura eta ohiturak ezagutu eta ulertzeko museo eta interpretazio zentroek istorio eta historia kontatzen diote bisitariari. Nahiz eta egunerokoak diren elikagaiak izan, baserriko ogiak, Idiazabal gaztak, sagardoak edo eztiak badituzte beren baitan hainbat eta hainbat sekretu eta. Garai batetako olagizonen lana ikusi ahal izango duzu, errementariak, burdinolak, lantegia... Mendi ibilbide sare anitz eta zabala, oinez edo mendi bizikletaz gozatzeko aukera eta bertan duzu baita ere Urolako bide berdea. Elizak, parrokiak, arkupe, erretaulak eta ermitak erlijio ondare aberatsaren fruitu dira eta ezin genezake aipatu gabe utzi hauetariko batzuek duten kokaleku pribilegiatua eta oparitzen diguten ikuspegi liluragarria.

Hurbil zaitez Gipuzkoa barnealdeko txoko honetara, ziur aurkituko duzu proposaturiko aukera guztien artean zure gustukoa eta familia nahiz lagunekin bizi izandako esperientziaren oroigarri atsegina zurea izango duzu betirako.

Informazio gehiago: www.lenbur.com

Erlazionatutako ibilbideak

Bisiten liburua / Bidali zure iradokizuna

  • 2012-02-28

    No lo tengo claro, por eso les hago la pregunta, ¿está abierto el Ecomuseo del Pastoreo los sabados y más concretamente el sábado 14 de abril de 2012?

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Lenbur Fundazioa
  • Telefonoa: Tel.: 943 730 428

  • E-maila: mirandaola@lenbur.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Caserío Erreizabal
    Telleriarte auzoa, z/g
    20230 Legazpi (Gipuzkoa) - Legazpi - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

  • Sarrera arrunta 2,5 €
  • Taldeak 2 € (Artzai pintxoarekin 3€)
  • Famili planak: Artzaitxo Egunak 4€ (Artzai pintxoa barne)

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Gela didaktikoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Atseden lekuak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.