Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Cristóbal Balenciaga Museoa 2011ko ekainaren 7an inauguratu zen Getarian, Gipuzkoan. Jostun bati eskainitako ezaugarri horietako lehen museoa da munduan. Museoa Cristóbal Balenciaga Fundazioaren babespean jaio da, eta bere egiten du Fundazio horren xedea: jeinuzko diseinatzaileak nahiz beraren lanak arte-sorkuntzan oro har, eta moda-munduan eta goi mailako joskintzan bereziki, izan duen garrantzia eta gailentasuna sustatu, hedatu eta bultzatzea.

Hiru esparru handi, lau solairu, sei areto eta pieza paregabez osatutako ageriko bilduma ditu: bilduma hautaketa zorrotz baten emaitza da. Horra hor, gaingiroki, Cristóbal Balenciagaren, moda unibertsaleko jenio handienetako baten, omenez pentsatu eta hari eskainitako lehen museoaren ezaugarriak. Fundazioaren babespean, Museoak 2.000 piezatik gora jaso ditu orain arte, lagapenen bidez, dohaintzen bidez, eta gordailatze instituzional edo pribatuen bidez. Pieza horiek guztiak txandaka erakusteaz gain, aldi baterako erakusketak, eta jarduera didaktikoak eta aisialdikoak proposatzen ditu.

 

Balenciaga Museoaren espazio banaketa:

  • 2000 m2 Erakusketa iraunkorra
  • 250 m2 Behin behineko erakusketak
  • 500 m2 Eskolako guneak
  • 2000 m2-ko Atrioa erabilera anitzetarako
  • 350 m2 Administraziorako
  • 500 m2 Almazenerako eta instalazioetarako
  • 250 m2 Auditorioa
  • 120 m2- Dokumentazio zentrua-liburutegia
Cristóbal Balenciaga Museoa kanpotik Cristóbal Balenciaga Museoa kanpotik Cristóbal Balenciaga Museoa Cristóbal Balenciaga Museoa Cristóbal Balenciaga Museoa Cristóbal Balenciaga Museoa Cristóbal Balenciaga Museoa

Inguruko argibide turistikoa

Ongietorri UROLA KOSTAko eskualdera

Getaria, Orio, Zarautz, Aiaeta Zumaiako udalerriekosatzen duten Euskal Kostaldeko eskualdea duzu Urola Kosta. Patxadaz hartu. Presarik gabe. Aztertu herri bakoitza, aukeratu natura, ondarea, kirola, museoak, itsasoa, Santiago Bidea...edo bakoitzarekin disfrutatu, etekina atera bertako gastronomiari, bertako txakolinari, hau da, itsaso-aren haize leunak ferekatuta hazten den eta jatorrizko deitura duen ardo zuriari.

Ibaiak, itsasoak eta mendiek inguru ezin hobea eskaintzen dute paseatzeko, bizikletan ibiltzeko eta era askotako kirolak egiteko: arrantza, arrauna, igeriketa, parapentea, piraguismoa, surfa, windsurfa...Sentitu eskualde honetako biztanleen bizimodua etaegunerokotasuna, imajina ditzakezun baino plan gehiago eskainiko dizkizute.

Urola Kostako eskuliburua (PDF)

Gipuzkoa %100 eskuliburua (PDF)

GureGipuzkoa argazkiak partekatzeko dohaineko webgune bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzak sortu eta bultzaturikoa. Bertan dauden Urola Kostako argazkiak ezagutu nahi badituzu, Gure Gipuzkoa.

"XIX. mendeko albuma" Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgune bat da. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude kokatuta. Urola Kostako zenbait herrik XIX.mendean zuten itxura ezagutu nahi baduzu: Getaria, Zarautz eta Aia.

Urola Kosta Flickr-n.

Erlazionatutako ibilbideak

Berriak

Bisiten liburua / Bidali zure iradokizuna

  • 2011-09-23

    Gracias por vuestros comentarios, lo apuntamos todo y lo tendremos muy en cuenta. Sentimos mucho leer que después de 5 horas de viaje alguien tuviese que dar la vuelta sin visitar el Museo, esperamos que sea algo que no vuelva a ocurrir.

  • 2011-09-22

    He visitado el museo en el día de hoy y no se si es porque me gusta la costura per he disfrutado mucho, sobre todo en la sala en la que se despiezan y patronean los modelos. El edificio, por fuera resulta un poco estraño, pero por dentro resula moderno, elegante y maravilloso. He disfrutado mucho, gracias.

  • 2011-08-21

    Suscribo la enhorabuena por lo que se ha hecho, magnífico, merece la pena; pero también las críticas a la organización: aparcamiento no previsto, falta de carteles indicativos de acceso, puerta de entrada sin rotular, etc. La gente deambulaba de un lado para otro preguntándose por dónde se entraba y lamentándose de tener que andar y desandar vericuetos en pronunciadas cuestas hasta acertar con la puerta. Una vez dentro, sería conveniente que la buena informacion interior del "Recorrido aconsejado" estuviera o se repitiera al lado del mostrador de entrada. Fuera debieran existir carteles informativos de acceso a través de las escaleras mecánicas exteriores, con indicación del rellano de acceso al Museo, cómodas pero si su existencia se conoce antes de llegar cansados arriba a la puerta de entrada. En cualquier caso, nuestra felicitación por el esfuerzo y buen gusto.

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Balenciaga Fundazioa
  • Telefonoa: +34 943 008840
  • E-maila: info@cristobalbalenciagamuseoa.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Parque Aldamar 6. 20208 - Getaria - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Azaroa-Otsaila (2016-10-01 / 2017-12-31)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-15:00 Itxita
Az 10:00-15:00 Itxita
Og 10:00-15:00 Itxita
Or 10:00-15:00 Itxita
La 10:00-15:00 Itxita
Ig 10:00-15:00 Itxita
Jaiegunak 10:00-15:00 Itxita
Uztaila-Abuztua (2017-08-01 / 2017-09-30)
  Goizez Arratsaldez
As 10:00-14:00 Itxita
Ar 10:00-14:00 14:00-20:00
Az 10:00-14:00 14:00-20:00
Og 10:00-14:00 14:00-20:00
Or 10:00-14:00 14:00-20:00
La 10:00-14:00 14:00-20:00
Ig 10:00-14:00 14:00-20:00
Jaiegunak 10:00-14:00 14:00-20:00

SARREREN PREZIOA

Arrunta: 10 €

Murriztua: 7 €

Jubilatuak

Ikasleak

Gazte-Txartela

Ikasleak (18años)

Doan:

ICOMeko partaideak

Euskal Eskola Publikoko irakasleak

Haurrek (9urtetik behera)

Taldeentzako tarifa berezia: -10%

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Gida didaktikoak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Gela didaktikoa
  • Lorategia
  • Denda
  • Kafetegia
  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Entzunezko gidak
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.