Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Txotxongilo Museoak txotxongiloen Europako bilduma garrantzizkoenetakoa bildu du, munduko txoko guztietako 1.500 pieza baino gehiagok osatua. Asiako herrialdeetakoen saila da guztietan ugariena, baina Amerikako, Afrikako eta Europako erakusgarri bikain asko ere badaude.

TOPIC museoaren funtsetan XX. mendearen bigarren erdiko sorkuntza lan interesgarriak aurki daitezke, baina bereziki nabarmentzekoa da txinatar itzalen bilduma, XVIII eta XIX. mendeetakoa. Badira, halaber, harizko txotxongiloak, txinatarrak horiek ere, XIX. mendekoak. Iraganaren ikuspegi hori laguntza ezin hobea da oraina ulertzeko eta etorkizuna asmatzeko.

Museoak sentipenen nahasmen harrigarria eskaintzen du, teknologiarik modernoena eta txotxongiloen soiltasun betierekoa uztartuta. Ibilbide magiko batean barrenako bidaia honetan, bisitariek, txiki nahiz handi, aukera izango dute nonahiko, noiznahiko eta orotariko tekniken bidez sortu eta erabiltzen diren txotxongiloei buruzko xehetasun guztiak ezagutu eta ikasteko.

Erakusketa iraunkorraz gainera, aldi baterako erakusketen gune bat dauka Topic zentroak; gune horretan, txotxongiloen mundu harrigarriko alderdi jakinei behatzeko leihoak irekitzen ditu, monografikoen bidez. Urtean bi erakusketa antolatzen ditu zentroak, batez beste. Urriarearen 16ean otsailaren 28ra arte egongo da ikusgai 'Jolasa eta txotxongiloak', Topic eta Binefarreko Txotxongilolarien arteko elkarlana da.

'Jolasa eta txotxongiloak', 2015eko bigarren aldizkako erakusketa, Topic eta  Binefarreko Txotxongilolarien bigarren elkarlanaren emaitza da. Hasiera batean txotxongilolariek euren Abizandako Txotxongieloen Etxean (Huesca) gordetzen dituzten  papel txotxongiloen bildumari eskainia izan behar zuen, baina erakusketa  ebuluzionantzen joan zen jostailua eta txotxongiloek duten erlazio estua erakustera iritsi arte.

TOPIC antzokia Mariona Museoa Museoa Dokumentazio zentroa Tailerrak

2017-03-18 / 2017-10-08

Erakusketa hori TOPIC-en antolatzen den hemezortzigarrena Galiziako txotxongilo-tradizioari omenaldi xume bat egiteko modua da eta mugarribat...

Inguruko argibide turistikoa

Ongi etorri TOLOSALDEA eskualdera

Tolosaldea eskualdea, 29 udalerriz osatua dago (Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Villabona-Amasa, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain, Bedaio, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidegoian, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa eta Zizurkil), Gipuzkoako ekialdean kokatua dago, eta mugakideak hauek: ekialdean Nafarroa, iparraldean Beterri edo Donostialdea, hegoaldean Goierri eta mendebaldean Urola Kosta. Oria ibaiak zeharkatzen du eskualdearen zatirik handiena.

Gipuzkoaren bihotzean kokatzen da eta Donostiara iristeko hamabost minutu besterik ez dira behar. Aralarreko Parke Naturalaren eta Enioko mendigunearen artean kokatua, egoera estrategiko ezin hobea eta komunikazio sare bikaina du Tolosaldeak.

Baserri giroko herri txikiekin gozatzeko aukera alde batetik, eta Tolosaren maila duen hiriburu batek eskaintzen dituen zerbitzu, merkataritza gune eta kultur jarduerak ezagutzeko aukera bestetik. Hori guztia primeran bateratzen da Tolosaldean.

Tolosaldeako eskuliburua (PDF)

Tolosa Gourmet (PDF)

Gipuzkoa %100 eskuliburua (PDF)

GureGipuzkoa argazkiak partekatzeko dohaineko webgune bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzak sortu eta bultzaturikoa. Bertan dauden Tolosaldeako argazkiak ezagutu nahi badituzu, Gure Gipuzkoa.

"XIX. mendeko albuma" Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgune bat da. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude kokatuta. Tolosaldeko zenbait herrik XIX.mendean zuten itxura ezagutu nahi baduzu: Alegia, Villabona, Amezketa, Berastegi, Leaburu, eta Tolosa.

Tolosaldea Flickr-en.

Erlazionatutako ibilbideak

Berriak

Bisiten liburua / Bidali zure iradokizuna

  • 2012-07-12

    Pinotxoren erakusketa irailaren 23rarte irekita egongo da, bainan ostiral eta larunbateko bisita dramatizatuak irailaren 22an amaituko dira. Hala eta guztiz ere, aldez aurretik gurekin kontaktuan jartzea gomendatzen da. Mila esker

  • 2012-07-11

    Pinotxoren erakusketa berria ezagutzeko irrikaz nago. Noiz arte izango dituzue ostiral eta larunbatetako bisita gidatu bereziak?

  • 2012-01-24

    ¡Felicidades amigos/as! Me acabo de enterar de vuestra nominación a Museo Europeo 2012, y me alegro muchísimo. La verdad es que el trabajo que realizáis es impresionante, y el TOPIC en sí es un sitio del que una vez conocido es dificil de olvidar...

HARREMANAK

  • Jabetasuna:
  • Telefonoa: +34 943 65 04 14    
       
  • E-maila: cit@cittolosa.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Euskal Herria Plaza 1, 20400 Tolosa - Tolosa - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Udako ordutegia (2017-06-20 / 2017-09-15)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 15:00-19:00
Az 10:00-14:00 15:00-19:00
Og 10:00-14:00 15:00-19:00
Or 10:00-14:00 15:00-19:00
La 10:00-14:00 15:00-19:00
Ig 10:00-14:00 15:00-19:00
Jaiegunak 10:00-14:00 15:00-19:00

SARREREN PREZIOA

2 urtetik beherakoak: doan.

Haurrak (2 eta 12 urte bitarte): 3 €. Helduak: 4 €.

Tarifa murriztua: Haurrek: 2 €. Helduak: 3 €.

Prezio murriztua taldeei egingo zaie (15 pertsona baino gehiagoko taldeentzat, TOPICen lagunak, familia ugariak eta egiaztatu dezaketen jubilatu eta langabetuak). Museorako txartela ordainduta, aldi baterako erakusketa ere bisita daiteke.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.