Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Anduetza Parketxea Zegamako Anduetza baserrian kokatzen da. Aizkorriren magalean egonik, Aizkorri-Aratz parke naturalaren aberastasun natural, kultural eta paisajistikoaz gozatzeko leku paregabea.

ZER DAGO PARKETXEAN?

Anduetza Parketxeak Aizkorri-Aratz parke naturala ikusteko, sentitzeko eta interpretatzeko beste modu bat aurkezten digu; ez digu soilik parkeko natura aberastasuna erakusten, honekin bat mendeetan zehar naturaren eta gizakiaren arteko elkarbizitzak sortu duen paisaia kulturala ere erakusten du.

Anduetza Parketxearen lehenengo solairuan bisitariak Aizkorri-Aratz parke naturala bertatik bertara ezagutzeko bidai bat egingo du. Gipuzkoako kostaldetik abiatuz, Erdi Aroko Errege-bidean barrena Gipuzkoako gailurreraino, Aizkorriraino eta bere izena hartu duen parke naturaleraino egiten den bidaia da. Zegama eta Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Nagusia ezagutuko ditu gero eta azkenik, “Basoaren Ahotsa” ikus-entzunezkoaren bitartez zentro honen muinean murgilduko da.

Bigarren solairuan Zegamako herritarrek modu berezian egingo diote ongi etorria eta urteetan zehar euren lagunik kuttunenak izan diren pagomotzen eskuetan utziko dute. Hauen eskutik gizakiaren eta basoaren arteko bizikidetza, antzinako lanbideak eta urte askotan jaso duten ezagutza jasoko du.

Ondoren “San Adrian, denboran zehar igarobidea” erakusketak Aizkorri-Aratz parke naturaleko gunerik esanguratsuenetariko batetara gerturatuko gaitu, San Adriango kobara. Erakusketak, San Adrianen egin diren indusketa arkeologikoen ondorioz topatutako piezak ditu ikusgai, eta altxor hauen eta panel batzuen bitartez historian zehar estrategikoa izan den gune honetako berezitasunak ezagutuko ditu.

Eta azkenik, eraikinaren erraietara jaitsiz, baso berezia benetan han aurkituko duena. Bertan, bisitariak mundu osoko 173 zuhaitz espezie ezberdinez osatutako enbor bildumarekin egingo du topo. Eta horren osagarri, Imanol Artolaren mundu osoko beste 1500 bat egur lagin ezberdinez osatutako xiloteka.

Anduetza etxea Aizkorri Ametz AIZKORRIKO ATARIA AIZKORRIKO ATARIA AIZKORRIKO ATARIKO "GANBARA" AIZKORRIKO ATARIA, Zedroa AIZKORRIKO ATARIA, umeen txokoa
Tokia
 Interior / Exterior
Lehentasunezko publikoa
 
Data
 2017-12-16 / 2017-12-17
Erreserba
No
Tailerra. Etorri Olentzerorekin taloak egitera!Urtero legez Olentzero etorriko da Anduetza Parketxera haur eta helduekin taloak egitera Taloak egiten hasi baino lehenago Olentzerorekin egoteko...

Inguruko argibide turistikoa

Goierriko Natura eta Senderismo ibilbideak

 

Goierriko Natura eta Senderismo ibilbideak

Goierriko Mapa Turistikoa

Zegamako Turismo BulegoaAnduetza Parketxea

Anduetza Parketxea Zegamako Anduetza baserrian kokatzen da. Aizkorriren magalean egonik, Aizkorri-Aratz parke naturalaren aberastasun natural, kultural eta paisajistikoaz gozatzeko leku paregabea.

Anduetza Parketxeak eskaintzen dizkizuen bisita edota ibilaldi gidatu hauen helburua Aizkorri-Aratz mendizerraren ondare naturala eta kulturalean murgiltzea da, eta bide batez Zegamako herriaren historia ezagutzea.

ANDUETZA PARKETXEA EZAGUTU

Anduetza Parketxeak Aizkorri-Aratz parke naturaleko natura aberastasuna erakusteaz gain, mendeetan zehar naturaren eta gizakiaren

arteko elkarbizitzak sortu duen paisaia kulturala

ere erakusten du.

Iraupena: 2 ordu

Prezioa: 2€

 

SAN ADRIAN IGAROBIDEA

San Adrian igarobidea garrantzia historiko handiko lekua da, izan ere, Europa Gaztelako erreinuarekin lotzen zuen errege-bide nagusia bertatik pasatzen zen. Bertan egin diren hainbat indusketa arkeologikoetan, Erdi Aroan ez-ezik Historiaurre garaian ere gune garrantzitsua izan zela erakutsi dute San Adrian, izan ere, duela 12.000 urteko (azken glaziazioaren amaiera) aztarna ugari topatu baita bertan (zeramika zatiak, hezurrak …). Ibilaldiaren ondoren Anduetza Parketxean dagoen “San Adrian, denboran zehar igarobidea” erakusketa ikusteko aukera izango da.

Iraupena: 3 ordu (Aldaola aparkalekutik)

Zailtasun-maila: Erraza

Prezioa: 3€

Eraman beharrekoa: Mendiko arropa

Anduetzan erakusketa ikusi: 1€ gehitu eta 30 minutu iraupenean

ZEGAMAKO PAISAIA KULTURALA

Zegamako herriak Aizkorriko mendizerraren panoramika bikaina eskaintzen du eta honetan oinarriturik gaurko paisai kulturala ezagutzera emango da. Paisai honetaz gozatzeko Murgizelai parkera igoko gara, ibilbidean zehar ere autoktonoa den bisoia ezagutuko dugularik. Paisai kulturala ulertzeko ezinbestekoa den Anduetza Parketxea ere bisitatuko da.

Iraupena: 3 ordu

Zailtasun-maila: Erraza

Prezioa: 4€

Eraman beharrekoa: Zapatilak

ZEGAMA retocado.JPG

ORIA IBAIAN ZEHAR ERROMESEN BIDEARI JARRAITUZ

Gaur bere natur balioengatik babestuta dagoen Oria ibaiaren goi ibilgua, erdi aroan errege bidea izan zen. Errege erreginak, merkatariak eta zaldunak erabiltzen zuten bide berberetik joango gara Zegama eta Euskal Herriko historia ezagutzen. Nola ez, ingurune hau babestu izanaren arrazoiak bertatik bertara ikusiz gozatuko dugu ere.

Iraupena: 3 ordu

Zailtasun-maila: Erraza

Prezioa: 4€

Eraman beharrekoa: Zapatilak

Zegamako herria

Ezagutu ezazu Zegama: www.zegamaturismo.net

 

 

 

 

KanalaMurgil zaitez Aizkorpeko ibilbideetan

Murgil zaitez Aizkorpeko 6 ibilbideentan.

Hemen , Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko paisaia-, natura- eta etnografia-balioa azpimarratzen duten ibilbideak aurkezten dizkizugu.

Zegamako Udalak eta herritarrok, gure paisaia natural eta kulturalaren jasangarritasunaren aldeko apustu berezi bat eginez, hainbat ibilbide jarri ditugu gugana gerturatzen ditugunen eskura, eta horien irudiz eta adierazpenez jantzitako gaikako taulak jarri ditugu, gure inguruko paisaia interpretatzeko. Ziur gaude gure basoenbiodibertsitatea eta giza jarduerak mendeetan utzi digun aztarna aberatsa ezagutzea eta hedatzea abiapuntu ezin hobea dela paisaia kultural oparo hau hobeto kudeatzeko, haren zaintza zuzentzeko eta duen balioa aitortzeko.

Planoan, sei ibilbide proposatzen dira, eta oinarrian ageri dira haien profilak, distantzia eta gutxigorabeherako iraupenak. Bide bakoitzak kolore bat izango du, eta balizak egongo dira (behar bezala zenbakituta) bideak ezagutzeko. Iradokizun gisa, jakin dezazuen ibilbide luzeenetako batzuk egiteko mapan seinalatu diren hiru sarreretatik abia zaitezketela. Sarrera horietako bakoitzak, ibilgailua doan uzteko gune bat dago; hainbat ibilbide konbina daitezke, denak hasieratik bukaerara egin beharrik gabe.

Zalantzarik izanez gero edo informazio gehiago nahi izanez gero, jo Zegamako Turismo bulegora.

Erlazionatutako ibilbideak

Berriak

Bisiten liburua / Bidali zure iradokizuna

  • 2012-07-26

    Eskerrik asko Aizkorriko Ataria interpretazio zentrotik! Argazkilaria elgoibartarra da eta argazkiak Euskal Herriko mendietan aterarakoak dira: Urkiola, Azkoiti inguruetan, Artikutza ... Orain Aizkorri inguruetan dabil irudi berrien bila...

  • 2012-07-11

    kaixo! benetan ona Animarbolak erakusketako lana. Argazkiak atera dizkien enborrak nongoak dira? Goierri bertakoak? Zorionak argazkilariari!

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Zegamako Udala eta Gipuzkoako Parketxe Sarea
  • Telefonoa: 943 80 21 87
  • E-maila: anduetza@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Andueza etxea, s/n. 20215 - - Zegama - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Sarrera arrunta

Helduak: 1,00€

Haurrak (7-12 urte): 0,50€

Sarrera bisita gidatuarekin:

Helduak: 2,00€

Haurrak (7-12 urte): 1,00€

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Informazio puntua
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Turismo informazio bulegoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Atseden lekuak
  • Ikusmen urria dutenentzako egokitutako edukiak
  • Aterpetxea
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.