Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
Rss

Iturraran Parketxea, Pagoetako Informazio Puntua eta Agorregiko Burdinola eta Errotak

  • 2017-03-16

    Sendabelarren ikastaroa

    Clara Gutierrez-en eskutik, biologian lizentziatua eta etnobotanikan aditua

    Ekintzaren deskribapena: min arinentzako erremedioak egiten ikasiko dugu, inguruan ditugun sendabelar ezberdinak ezagutuz eta erabiliz

    Nori zuzendua?: helduei

    Hizkuntza: Gaztelera

    Ordutegia: martxoak 26, 10:00-14:00

    Prezioak: Helduek 30€

    Zenbateko taldea: Gehienez 25 pertsonakoa izango da

    Derrigorrezkoa da erreserba egitea:

     943 83 53 89 edo iturraran@gipuzkoamendizmendi.net

    gehiago irakurri...

  • 2017-03-16

    Pagoetako txorien kantuak ezagutuz

    Txori kantuak ezagutzeko ibilaldia

    Entzun, ikusi eta ikasi

    Nori Zuzendua: Publiko orokorrari

    Ordutegia: 10:00 h – 13:00 h

    Prezioa: 5€

    Eguna: apirilaren 1a, bisita euskaraz izango da.

    Ekintzaren deskribapena: zailtasunik gabeko ibilaldia eginaz Mikel Olano adituak Pagoetako Parke Naturaleko txoriak ezagutzen lagunduko digu haien kantuen bidez.

    Erreserba egiteko 943 83 53 89 telefonora dei egin dezakezue edota iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera eposta bidali.

    gehiago irakurri...

  • 2017-03-16

    Landare Berezien 15. Azoka

    2017ko apirilak 29an eta 30ean, Iturrarango Lorategi Botanikoan, Landare Berezien 15. Azoka ospatuko da.

    gehiago irakurri...

  • 2017-03-16

    Pagoetako narrastiak eta anfibioak ezagutuz

    Narrasti eta anfibioak ezagutzeko ibilaldia

    Zer ikusi, hura ikasi

    Nori Zuzendua: Publiko orokorrari

    Ordutegia: 10:00 h – 13:00 h

    Prezioa: 5€

    Eguna: apirilaren 1a, bisita euskaraz izango da.

    Ekintzaren deskribapena: zailtasunik gabeko ibilaldia eginaz Ander Izagirre adituak Pagoetako Parke Naturaleko narrasti eta anfibioak ezagutzen lagunduko digu.

    Erreserba egiteko 943 83 53 89 telefonora dei egin dezakezue edota iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera eposta bidali.

    gehiago irakurri...

  • 2016-08-26

    Erreka ondoko ekosistemak aztergai Pagoetan

    Ezagutu, sentitu, maitatu eta zaindu...

    2016ko Irailaren 4ean (10:30-12:30h)

    Nork ez du atsegin erreka ondoan, haltzadi baten itzalean egotea?

    Pagoeta Natur Parkean errekasto eta erreka ugari daude, Oria eta Urola ibaietara ixuriz bere urak.  Ibilaldi honetan horietariko batzuk ezagutuko ditugu bertako ekosistemen osagaiak eta bizidun ezberdinak izendatuz eta ezagutuz, landareak zein animaliak.

    Zenbat misterio gordetzen ote dituzte erreka ondoek!

    Foru Aldundiko teknikaria eta Arkamurka Natur taldeko kidea den Jon Zulaikak lagunduko digu ibilbidean.

    Zailtasunik gabeko ibilbidea da, adin guztientzako egokia.

    gehiago irakurri...

  • 2016-07-21

    Euskal Herriko hegaztiak - Andoni Ruizen argazki erakusketa

    Andoni Ruizen eskutik, gure inguruan bizi diren hegaztien argazki erakusketa ikusi dezakezue Iturraran baserrian eta beraiek hobeto ezagutzeko joku bat prestatu dugu: ZEIN DA ZEIN? Etorri eta jolasean parte hartu, beti ikasiko duzu zerbait.

    gehiago irakurri...

  • 2016-07-21

    Agorregiko Burdinola eta Errotak

    Eguna: uztaileko igande eta jai egunak

    Bisita ordua: 11:30 h, bisita aurrera doan einean bai burdinola eta baita errotak ere funtzionamenduan ikusiko dira

    Iraupena: 1 h

    Tarifa: doakoa

    Deskribapena:

    Euskal Herrian Erdi Aroaz geroztik erabili izan da ura energia sortzeko. Agirietan jasota dagoenez garai hartakoa izango zen Agorregiko burdinola, Laurgaingo jaurerrikoa; aurreneko datuak XV. gizaldikoak ditugu. Burdinola nagusia zen eta bertan burdina lortzen zen, gero burdinola txikietara eraman eta lantzeko. Lanerako lehengaiak burdin harria, egur-ikatza eta erreketako ura ziren. Errotetan berriz, gari edo arto alea xehetuz irina lortzen zen.

    Agorregiren originaltasuna uraren aprobetxamendurako sisteman datza. XVIII. mendean egindako zaharberritze lanetan antepara edo ur-deposituak altuera ezberdinetan mailakatzen dituzte, ur berdina behin eta berriz erabiltzeko aukera lortuz eta ur arazoak konponduz.

    gehiago irakurri...

  • 2016-07-21

    Gure amonei lekukoa hartuz

    Uztailaren 23 eta 30ean TALO TAILERRAK

    Agorregiko errota eta burdinolen ofiziozko bisita gidatua amaitu ondoren, Parketxean elkartuko gara denok eguerdiko tripa zorriak ixildu asmoz.  (Aurrez izena eman behar da, 30 pertsona bitarteko taldeak).

    gehiago irakurri...

  • 2016-07-21

    Udan plan eta aukera ugari Pagoetan

    gehiago irakurri...

  • 2016-07-21

    Argizari laberintoak, erleen sekretuak bertatik bertara

    Ekintzaren deskribapena: Bisitariak abaraskak gertutik ikusteko aukera izango du erlategian. Arrautzak, larbak eta erle langileak ikusiko ditugu eta zorte apur batekin erlamandoen eta erregina berrien gelaxkak ere ikusiko ditugu. Iturraran Parketxetik abiatuko den ekintza honek erleen misterioak ezagutzeko aukera zoragarria eskaintzen die familiako partaide guztiei.

    Nori Zuzendua: Publiko orokorrari

    Iraupena: 1:00 h

    Ordutegia: 13:00-14:00

    Prezioa: Helduak 2,5€ eta 3-12 adin tarteko umeek 1,5€

    Zenbateko taldea: Gutxienez 8 eta gehienez 50 pertsonakoa izango da

    Egunak: uztailean eta irailean larunbat, igande eta jaiegunetan. Abuztuan ostiral, larunbat, igande eta jaiegunetan.

    gehiago irakurri...

2 orritik 1 orria (12 berri)

 

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioa - Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: Teléfono: 943 83 53 89
  • E-maila: iturraran@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Pagoetako Parke Naturala S/N
    - Aia - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Iturraran Parketxea - Pagoetako Parke Naturaleko informazio gunea (Uztaila, Abuztua eta Iraila) (2009-01-01 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 16:30-18:30
Az 10:00-14:00 16:30-18:30
Og 10:00-14:00 16:30-18:30
Or 10:00-14:00 16:30-18:30
La 10:00-14:00 Itxita
Ig 10:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 10:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

Arrunta
· Helduak: 1 €
· Haurrak (5-12 urte): 0,50 €
OHARRA: informazio eskaera doakoa, erakusketa ikusteko sarrera da ordaindu beharrekoa.
 
Sarrera + 45 minutuko bisita gidatua baserriari buruz
· Helduak: 2 €
· Haurrak (5-12 urte): 1,50 €

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Liburutegia
  • Kanpoko ibilbideak
  • Lorategia
  • Denda
  • Kafetegia
  • Atseden lekuak
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.