Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • Igela

    2018-06-27

    Udako "abenturak": narrasti eta anfibioak

    Uztailaren 8an, igandearekin, Malbazargo hezegunean aurki daitezkeen igel, uhandre, musker edo beste hainbat espezie ezagutu ahal izango dira. 

    gehiago irakurri...

  • listorreta 2018

    2018-05-05

    Putzutik putzura, igelen modura

    Maiatzaren 27an Aiako Harria natura parkean bizi diren narrastiak eta anfibioak ezagutzeko irteera berezia antolatu dugu Ander Izagirre adituaren eskutik.

    gehiago irakurri...

  • Adarrazpi

    2018-03-06

    Gaztagintzaren sekretuak Adarrazpin

    Adarrazpi gaztandegira bisita berezia antolatu dugu. Urnietako Goiburu auzoan, Xoxoka ondoan, kokatua dagoen Adarrazpi baserriko artzainak eta gaztagileak dira. Aukera aparta izango dugu haien eskutik latxa ardiak eta arkumeak hurbiletik ikusteko eta Idiazabal gaztaren sekretuak ezagutzeko. Arkumeak ukitzeko eta besotan hartzeko aukera ere izango du nahi duenak.

    Ez galdu aukera eta egin zure erreserba!

    gehiago irakurri...

  • Larregain

    2018-02-17

    Naturaz, kulturaz eta zaporez betetako irteera Hernanin

    Larre-Gain sagardotegia izango da gure topagunea. Aiako harria Natura Parkearen barruan, zailtasun baxuko mendi ibilaldi gidatu bat eginez hasiko dugu irteera, inguruneko paisaia kulturala ezagutzeko: saroiak eta trikuharriak dira ondare horren izarrak.

    Larre-Gain sagardotegia izango da gure topagunea. Aiako harria Natura Parkearen barruan, zailtasun baxuko mendi ibilaldi gidatu bat eginez hasiko dugu irteera, inguruneko paisaia kulturala ezagutzeko: saroiak eta trikuharriak dira ondare horren izarrak.

    Jarraian, sagardogintzaren nondik norakoak gertutik ikusteko aukera izango dugu sagardotegia bisitatuz; historia, egiteko prozesua, sagardoaren ezaugarriak… Amaitzeko, bertan, otordu paregabe baten ostean, bukaera emango diogu naturaz, kulturaz eta zaporez betetako ekintza honi.

    Sagardotegietan lekua topatzea hain zaila den garai honetan, animatu, egin zure erreserba eta ez galdu aukera paregabe hau!

    gehiago irakurri...

  • Natura-argazkigintza

    2018-02-17

    Natura eta argazkigintzaren bat-egitea

    Argazkigintza ikastaroa Aiako harria Natura Parkean

    Martxoaren 4ean argazkigintza ikastaro bat eskainiko da Arditurri Parketxean, Katiuskak Argazki Estudioko argazkilariek zuzendurik.

    gehiago irakurri...

  • trena

    2017-12-01

    Ez galdu Arditurriko trena

    Udazken honetan, Arditurri meategiak ezagutzeko tren berdearekin konbinazio eder bat dago eskura. 

    gehiago irakurri...

  • Saroiak

    2017-10-14

    Saroiak eta paisaiaren bilakaera Urumeako Zilegimendietan

    gehiago irakurri...

  • Octubre_arditurri

    2017-10-04

    Ez galdu Arditurriko trena

    Arditurri meategiak ezagutzen ez dituen orori gonbita berezia luzatu nahi diogu:  udazken honetan tren berdearekin konbinazio eder bat dauka eskura. 

    gehiago irakurri...

  • 2017-08-03

    Aizpitarteko lehen gizakien bizimodua ezagutzeko erakustaldia eta tailerra

    Abuztuaren 12an, larunbatarekin, Aizpitarteko Lagunak elkarteko kideen eskutik egingo dugu saio berezi hau. Helburua leizezulo hauetako historiaurreko gizakiaren bizimodua ezagutzea da. Horretarako, tailer ezberdinak burutuko dira: jaurtiketa historiaurreko arkuekin, sua pizten ikasi, historiaurreko margoak…

    Elkargune-puntua: Listorretako etxola (taberna) Errenterian.

    Prezioa: Doako jarduera da.

    Ordutegia: 16:00-19:00.

    gehiago irakurri...

  • VI. Arditurri eguna

    2017-07-05

    VI. ARDITURRI EGUNA

    Uztailaren 16ean, igandearekin, 6.Arditurri Eguna ospatuko da Oiartzungo Arditurriko meatzaritza gunean, Aiako harria Natura parkean,

    gehiago irakurri...

7 orritik 1 orria (61 berri)

 

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Oiartzungo Udala
  • Telefonoa: 943 494 521 / 943 495 069
  • E-maila: arditurri@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Arditurri bidea, 3
    Aiako Harria Parke Naturala - Oiartzun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Arditurri Parketxea (2017-03-01 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 Itxita
Az 10:00-14:00 Itxita
Og 10:00-14:00 Itxita
Or 10:00-14:00 Itxita
La 10:00-14:00 Itxita
Ig 10:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 10:00-14:00 Itxita
INTERPRETAZIO ZENTRO-PARKETXEAREN ORDUTEGIA (Uztailak 1- Abuztuak 31) (2018-07-17 / 2018-08-31)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 16:00-18:00
Az 10:00-14:00 16:00-18:00
La 10:00-14:00 16:00-18:00
Ig 10:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 10:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

-INTERPRETAZIO ZENTROA-PARKETXEA:

- Sarrera doakoa.

BISITA GIDATUAK:

  • Oinarrizko bisita:

- Banakako sarrera arrunta 5,50 €

- 5 urtetik behera dohan

- 5-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora / SS-Card txartelarekin 3,25 €

  • Meategia sakonean:

- Banakako sarrera arrunta 7,65€ 

-10-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora 6,60€

  • Bisita Tren Berdea +  Arditurri (Oinarrizko bisita):

- Banakako sarrera arrunta 12,00€

- 5 urtetik behera dohan

- 5-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora 8,65 €

  • Bisita Tren Berdea + Arditurri (Sakoneko bisita):

- Banakako sarrera arrunta 14,00 €

- 5-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora 9,80 €

  • Bisita Tren Berdea + Luberri Geologia Museoa edo Soinuenea+ Arditurri (Oinarrizko bisita):

- Banakako sarrera arrunta 14,00 €

- 5 urtetik behera dohan

- 5-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora 9,80 €

  • Bisita Tren Berdea + Luberri edo Soinuenea + Arditurri (Sakoneko bisita):

- Banakako sarrera arrunta 15,00 €

- 5-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora 10,90€

Oharrak:

-Kopuru minimoa bisita egiteko: asteartetik ostiralera 5 lagun aukeratutako txanda hutsa dagoenean eta larunbat eta igandeetan ez da gutxieneko lagun kopururik eskatzen.

- Oinarrizko Bisita eta Meategia Sakonean bisitarako erreserbak 48 ordu lehenago egin behar dira gutxienez. Tren Berdearekin diren gainontzekoak 48 ordu lehenago gutxienez egitea gomendatzen da.- Deskontua izateko taldearen gutxieneko kopurua: 10 pertsona- 0-12 urte bitarte, jubilatu eta 65 urtetik gorakoei aplikatzen zaien deskontua edukitzeko, bisita egunean Nortasun Agiria (edo adina islatzen duen beste dokumentu ofiziala) aurkeztea beharrezkoa da.

Gabonetan bisita gidatuak eskaintzen dira, 10 lagun edo gehiagoko taldeentzat gutxienez 48 ordu lehenago erreserbatuz gero.

 

Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.