Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • 2016-05-11

    MNE Zeraingo museoetan

    Baserri artean ibilbide gidatua maiatzak 21, larunbata

    gehiago irakurri...

  • Zeraingo produktuak

    2014-02-08

    "Gazta eta sagardoaren mendia" proiektua: Zeraingo Sagardotegietara autobus zerbitzua

    Urtero bezala, Goierriko hainbat puntutatik Zeraingo Oiharte eta Otatza sagardotegietara joateko autobus zerbitzua eskeiniko da. Zerbitzu hau "Gazta eta Sagardoaren Mendia" izeneko proiektuaren barnean ulertu behar da. Aurten berrikuntza bezala, Debagoienatik ere abiatuko dira autobusak.

    gehiago irakurri...

  • IRRIEN LAGUNEN KLUBA

    2013-05-20

    Udalekuak Irrien Lagunen klubeko aterpetxean

    Zeraingo Irrien Lagunen Aterpetxeak, berriro ere, Irrien Lagunen Klubeko zein beste edozein haurrei zuzendutako UDALEKUAK antolatu ditu. Bertan, naturaz, kulturaz, osasunaz eta zientziaz gehiago jakiteko, gozatzeko eta maitatzeko, lagun berriak egiteko zein ekintza dibertigarri eta didaktikoak burutzeko aukera izango da.

    IRRIEN LAGUNEN UDALEKUAK

    gehiago irakurri...

  • Artzai txaboletan esperientziak

    2012-10-20

    Artzaien txaboletara bisitak Zeraindik

    Pasa den irailean, esperientzia berri bat jarri zuen martxan Zerain Dezagun Fundazioak, Zerain Paisaia Kulturalean: ARTZAIEN TXABOLETARA BISITAK. Esperientzia berri hau "GAZTA eta SAGARDOAREN Mendia" Proiektuaren barnean kokatzen da.

    Irailean, Zeraingo "Garoa" gaztandegiko Jon eta Martinak Aralarren duten txabolaran burutu zen bisita. Larunbat honetan, urriak 20, "Basazabal" gaztandegiko Jabier Muñoak Ooson duen artzain txabolan izango da esperientzia hau bizitzeko aukera.

    gehiago irakurri...

  • IRRIEN LAGUNEN ATERPETXEA

    2012-09-10

    Irrien Lagunen aterpetxean astebukaera pasa

    Ikasturtea hasi da IRRIZALEENTZAT!!

    Astebukaera honetan helduko diote berriro ere ZERAINGO IRRIEN LAGUNEN ATERPETXEKOEK astebukaerapasa irrizaleei. Irailaren 15 eta 16an Aterpetxean izenematen duten familiek, ume zein helduk, hainbat ekintza dibertigarri burutu ahal izango dituzte.

    Naturaz, kulturaz, osasunaz, zientziaz ondo pasatuz ikasiz eta egun batzuk elkarrekin eta IRRIEN LAGUNEN PERTSONAIEZ lagunduta igaroz.

    gehiago irakurri...

  • Sagar muztioa egiten Zerainen

    2012-09-08

    Nekazaritza ekologikoaren XVIII. azoka Zerainen

    GIPUZKOAKO NEKAZARITZA EKOLOGIKOAREN XVIII. AZOKA:

    PRODUKTU EKOLOGIKOen ekoizpenerako arauen arabera ekoizturik dauden produktuen azoka ospatuko da Zerainen irailaren 16an. Barazkiak, fruta, barazki kontserbak, ogia, eztia, ardoa ...

    Goizean zehar tolarean burutatko sagar muztio zein pintxo ekologikoak DASTATU ahal izango dira; GOIERRIKO ARTESAUTZA lan zabala ezagutu; Keramika, makilak, tailak, kandelak ...

    Aurten ere zenbait TAILER prestatu dira, umeentzako tailerrak, gozoak zein sendabelarrekin ukenduak egiteko tailerrak... Sagar muztioa egingo da aintzinako eran Tolarean eta basotan eskaini.

    ARRANTZONTZI TRADIZIONALAren eta Gu Itsasoa ERAKUSKETA ere izango dira erakusgai.

    Egun osoan zehar XAPRE trikitilaria izango da bazterrak alaituz eta arratsaldean berriz, eguna biribiltzeko, HERRI KIROLAK izango dira.

    gehiago irakurri...

  • 2010-12-14

    GOIERRIKO MEATZE GUNEA, Alde askotako etorkizun ekonomikoa: ondarea, turismoa, kultura eta natura. JARDUNALDIAK

    Zerain, Mutiloa eta Ormaiztegik historikoki harreman zuzena izan dute meatzaritzarekin: meatzaritza jarduerak garrantzi handia izan duen Goierrin eta paisaia modu berezian eratu zen gure herrietan. Gaur egun oraindik iraganeko elementu, egitura eta aztarna desberdinak ikusgai daude gure herrietako txoko desberdinetan.

    Azken urteetan, hiru udalek lan ugari egin dute bertako ondarea, natura, kultura,... zaindu eta zaharberritzen, bakoitzak bere proiektu propioak garatuz. Baina aldi berean, hiru herriak elkarrekin lan egin behar dute hiru herrietako baliabideak optimizatzeko eta etekin handiagoa ateratzeko.

    Proiektua ezagutzera eman nahirik, Abenduaren 22an jardunaldi batzuk antolatu dituzte. Goizeko 9etan hasi, eta partaideek garai batean burdinak egiten zuen bidai bera egiteko aukera eskainiko da. Zerainen hasi eta Mutiloan barrena Ormaiztegira iritsi artekoa. Bidaia honetan, ikuspuntu historikoa, paisajistikoa, arkitektoniko, turistiko,... azalduko dira.

    IZENA EMAN

    gehiago irakurri...

  • 2010-12-10

    Zeraingo udala Aizkorri-Aratz parke naturalean burutzen ari den bertako ekosistema berrekuratzeko egitasmoa Udalsarea 21 sarietako 2010 deialdian finalista

    Sari banaketa abenduaren 1an izan zen, "IRAUNKORTASUNERAKO HIRIGINTZA EREDUAK", EAEko Udalerrietako tokiko Agenda21en 8. jardunaldiaren barruan. Garailea Biodibertsitatea atalari dagokionean Amurrioko Udala izan zen.

    gehiago irakurri...

  • 2010-11-27

    IRISGARRITASUN ZIGILUAK

    IRISGARRITASUN ZIGILUAK

    gehiago irakurri...

  • 2010-09-27

    EGUR IKATZA, GARAI BATEKO PETROLIOA

    Burdinaren mendian, mendeetan zehar oso erabilia izan da egur ikatza erregai moduan. Gaur egun galtzea dagoen lanbide hau berreskuratu nahirik, berez ere lanean jarri ditugu ikazkinak herriko gazte talde batekin. Irailaren 22an piztuko da goizeko lehen orduetan. 10 egun inguru beharko ditu txondorrak kalitatezko garai bateko egur ikatza lortzeko. bitartean erakusgai egongo da txondorra ikusi nahi duen guztientzat.

    gehiago irakurri...

2 orritik 1 orria (12 berri)

 

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Zeraingo Udala
  • Telefonoa: 943 801 505
  • E-maila: turismobulegoa@zerain.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Herriko plaza, s/n. 20214 - Zerain - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Herri Museoa (2009-01-01 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
As 10:30-13:30 15:30-18:30
Ar 10:30-13:30 15:30-18:30
Az 10:30-13:30 15:30-18:30
Og 10:30-13:30 15:30-18:30
Or 10:30-13:30 15:30-18:30
La 11:00-14:00 16:00-19:00
Ig 11:00-14:00 16:00-19:00
Jaiegunak 11:00-14:00 16:00-19:00
Larraondoko Zerrategia (2012-01-01 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
La 12:00-13:00 Itxita
Ig 12:00-13:00 Itxita
Jaiegunak 12:00-13:00 Itxita
Burdinaren Mendia (2012-07-01 / 2020-08-31)
  Goizez Arratsaldez
La 12:00-14:00 Itxita
Ig 12:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 12:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

Sarrera doan: 0 eta 5 urte bitarteko umeak eta BETIZU Murriztua: NEKATUR, HIRUKIDE eta ELHUYAR BAZKIDEAK

Herri Museoa Helduak: 3 € Haurrak (5-14): 1,50 €

Ikastetxeak: 1.50 € Taldeak (15 lagunetik gora): 2 €

Larraondo zerrategi hidraulikoa Helduak: 2 € Haurrak (5-14): 1.50 € Taldeak (15 lagunetik gora): 1.50 €

Burdinaren mendia (adieraztegia + labeetako bira + galeria) Helduak: 6.50 € Haurrak (5-14): 4 € Taldeak (15 lagunetik gora): 4 € 1711ko kartzela Orokorra: 1 €

Asteburu eta jai egunetako bisita berezia: zerrategia + burdinaren mendia: Helduak: 7 euro. Haurrak: 4 euro. Taldeak (15 lagunetik gora): 5 euro. Ikastetxeak: 4 euro

ERRESERBAK ONLINE

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: katalana
  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Turismo informazio bulegoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Jatetxea
  • Kafetegia
  • Atseden lekuak
  • Ikusmen urria dutenentzako egokitutako edukiak
  • Aterpetxea
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.