Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • 2016-05-11

    Museoen Nazioarteko Eguna - Cristóbal Balenciaga Museoa

    Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko du Cristóbal Balenciaga Museoak Museoen Nazioarteko Egunak gai hauxe izango du aurtengoan: «Museoak eta paisaia kulturalak». Hain zuzen ere, museo-erakundeek inguruan daukaten paisaiaren gainean daukaten erantzukizuna nabarmentzen du gai horrek, museoak protagonista aktiboak baitira inguru hori zaindu, aztertu eta zabaltzeko orduan. Balenciaga Museoak, kontzeptu hori bere edukira eta ingurura egokituz, jardueren programazio berezia eskainiko du, ondare kulturalaren aldeko sentsibilizazioa areagotzeko. Maiatzaren 18an (asteazkena), gainera, ate irekien eguna izango da museoan.

    BISITALDI PROGRAMATUAK Museoak ordubeteko bisita gidatuak eskaintzen ditu, doan, Museoen nazioarteko eguna dela eta. Bisita horiek egiteko, izena eman beharra dago museoko harreralekuan, bisita hasi baino lehen, eta plaza guztiak bete arte (gehienez 20 lagun).

    Data: Maiatzaren 18a.

    Ordua: 12.30 (gaztelaniaz) eta 15:30 (euskaraz)

    Prezioa: Doan 

    Leku mugatuak. Beharrezkoa da izena ematea.Informazio gehiago jasotzeko eta erreserbak egiteko:

    T. 943 00 88 40

    @. info@cristobalbalenciagamuseoa.com

    BISITALDIA. Getariako semeen legatua: Balenciaga eta Elkano

    Museoak, Getariako Udalarekin elkarlanean, Cristóbal Balenciagaren eta Juan Sebastian Elkanoren figura eta legatu kulturala ezagutarazteko esperientzia aurkeztu du. Moda-sortzailearen omenezko museora eta alde zaharrera bisitaldi gidatua eginez, Getarian bertan jaiotako bi gizon ospetsuak eta paisaia kulturala hurbilagotik ezagutzeko aukera izango dute bisitariek.

    Data: Maiatzaren 21a.

    Ordua: 12:00 (euskaraz) eta 16:30 (gaztelaniaz). Bisitaldi gidatua museoan bertan hasiko da, eta bi ordu inguruko iraupena izango du. Eguneko bisitaldi gidatu programatuen ordez, baterako bisitaldia egingo da.

    Prezioa: Doan.

    Leku mugatuak. Beharrezkoa da izena ematea.

    Informazio gehiago jasotzeko eta erreserbak egiteko:

    T. 943 00 88 40

    @. info@cristobalbalenciagamuseoa.com

    GYMKHANA. Balenciagaren harira

    Jarduera honetan, Cristóbal Balenciaga Museoan ez ezik, Getariako txokoetan barna ibiltzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. Gymkhana moduko jokoaren bidez, hainbat proba gainditu beharko dituzte parte-hartzaileek; horrela, gaztetxoek eta helduek beren ezagutzak areagotuko dituzte, eta trebezia landuko.

    Data: Maiatzaren 22a.

    Ordua: 11:00. Jarduerak ordubete inguruko iraupena izango du. 30 min.

    Nori zuzendua: 6 eta 12 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiei.

    Prezioa: Doan.

    Leku mugatuak. Beharrezkoa da izena ematea.

    Informazioa eta erreserbak.

    Tel.: 943 00 88 40

    @. didaktika@cristobalbalenciagamuseoa.com

    gehiago irakurri...

  • 2012-10-23

    Cristobal Balentziaga Museoko ikastetxeetarako hezkuntza programa

    IKASTETXETARAKO HEZKUNTZA PROGRAMA 2012-2013 IKASTURTEA

    Cristóbal Balenciaga Museoko bilduma informazio-iturri aparta da; alde batetik, moda-sortzailearen sorkariek garrantzi handia dutelako modaren munduan, eta, bestetik, Balenciagaren garaiko gizartearen, politikaren, ekonomiaren, artearen eta kulturaren lekukotza eskaintzen dutelako. Elementu esanguratsua da jantzia, gizakiaren historian jasota dagoena. Baina, horretaz gainera, sormenarekin eta teknikarekin lotuta dagoenez, artearen alorrera ere hedatu da.

    gehiago irakurri...

  • 2011-07-21

    Cristobal Balenciaga Museoan festa berezia datorren abuztuaren 12an

    Aurrekoaren arrakasta ikusita, abuztuaren 12rako festa berezia antolatu dugu. Bokadok prestatutako lunch batekin gozatu Makalaren musikarekin dantzatzen dugun bitartean.

    gehiago irakurri...

  • cbalenciagamuseoa

    2011-06-14

    Bere lehendabiziko asteburuan, 1675 lagunek ezagutuko dute Cristobal Balenciaga Museoa

    Getariako Cristobal Balenciaga Museoak 1675 bisitari izan ditu ireki berriko lehen asteburuan.

    gehiago irakurri...

  • 2011-01-11

    Laster irekiko ditu ateak Balentziaga Museoak

    Autoritate publikoek lanen egoera gertutik ezagutzeko aukera izan dute.

    gehiago irakurri...

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Balenciaga Fundazioa
  • Telefonoa: +34 943 008840
  • E-maila: info@cristobalbalenciagamuseoa.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Parque Aldamar 6. 20208 - Getaria - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Arrunta: 10 €

Murriztua: 7 €

Jubilatuak

Ikasleak

Gazte-Txartela

Ikasleak (18años)

Doan:

ICOMeko partaideak

Euskal Eskola Publikoko irakasleak

Haurrek (9urtetik behera)

Taldeentzako tarifa berezia: -10%

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Gida didaktikoak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Gela didaktikoa
  • Lorategia
  • Denda
  • Kafetegia
  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Entzunezko gidak
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.