Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • 2019-07-16

    San Adrian igarobideko sekretuak ezagutzera

    Gizateriaren ondare da Aizkorri-Aratz natura parkeko leku paregabe hau

    San Adriango igarobidea (Leizarrate) garrantzia historiko handiko lekua da. Gaurdaino han egin diren indusketa arkeologikoek, Erdi Aroan ez ezik, Historiaurrean ere gune garrantzitsua izan zela erakutsi dute. Hain zuzen ere duela 12.000 urteko aztarnak (zeramika zatiak, hezurrak …) aurkitu dituzte. Ibilaldian zehar Aizkorri-Aratz natura parkeko gune ezagun eta magiko honen historia eta sekretuak azaleratuko dira.

    gehiago irakurri...

  • 2019-04-18

    Aste Santuan Aizkorri inguruan

    Anduetza parketxeak hainbat jarduera antolatu ditu opor hauetarako naturan ondo pasatzeko helburuarekin.

    Hain zuzen ere, bi ibilaldi izango dira, bata “San Adrian, denboraren tunela” zeharkatzeko eta historia ezagutzeko eta bestea, ”Txorien kantuak ezagutzeko ibilaldia” non txorien txorrotxioa entzuten ikasiko dugun.

    Tailer bat izango da ere, “Orientazioa pausuz pausu” izenburuarekin, non Zegamako orientazio ibilbide iraunkorraren zehar orientazioaren hastapenak jasotzeaz gain, natura-gune zoragarri batean ibiliko gara. Honetaz gain, Anduetza parketxea ezagutzeko bisita gidatuak izango dira, hauetan Aizkorriko basoen kultura eta zuhaitzak barne barnetik ikusiko direlarik.

    gehiago irakurri...

  • 2019-03-19

    Basoen Nazioarteko Eguna

    Martxoaren 21ean, Basoen Nazioarteko eguna ospatzen da mundu osoan. Hori dela eta, martxoaren 24ean, igandez, “Murgisarri, zuhaitz lepatuen basotxoa” ezagutzeko ibilaldia antolatu du Zegamako Anduetza parketxeak. Murgisarrin, 2018ko apirilean zehar pago gazte batzuk lepatu ziren. Zailtasun gabeko ibilaldi hau, goizeko 10:00etan irtengo da Anduetza parketxetik eta publiko orokorrari zuzendua izango da. Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikari batek azalpenak emango ditu.

    “Murgisarri, zuhaitz lepatuen basotxoa” bisitatu eta gero, 12:00ak aldera, Anduetza parketxera bueltatu eta bertan dagoen xiloteka ezagutzera emango da. Zuhaitzen barrunbeak ezagutzeaz gain, bost zentzumenak egurraren gainean jarriko dira “Jaten den egurrik ba al dago?” tailerraren bitartez.

    gehiago irakurri...

  • 2019-01-11

    Bisita: Gaztagintzaren sekretuak

    Arkume jaio berriak besoetan eduki nahi al dituzu?

    Bagatoz urte berri honetan lehenengo proposamenarekin; familian igande goiza pasatzeko plan polit batekin!

    Goiza ukuiluan hasiko dugu, bisitariek Latxa ardia gertu-gertutik ikusi eta arkume jaio berriak besoetan goxo-goxo izango dituzte. Ondoren Ondarre baserrian, artzainek erabiltzen dituzten tresnen bilakaera ikusiko dute eta hainbat gazta dastatuko dituzte, sagardo eta uraz lagunduta beraien ezaugarriak komentatuko direlarik.

    Bisita aterpean izango da eta oso egokia da adin guztietako herritarrentzat, baita familientzat ere. Etorri Ondarre baserriara, gure zain daude eta!

    gehiago irakurri...

  • 2018-12-05

    Tailerra. Olentzerorekin taloak egitera etorri!

    Urtero legez Olentzero etorriko da Zegamara, Anduetza Parketxera, haur eta helduekin taloak egitera. Taloak egiten hasi baino lehenago, Olentzerorekin egoteko tartetxo bat izango dugu. Aurten, Olentzerok, bere lanbidearen inguruko istorioa kontatuko du; ikazkintza antigoaleko lanbidea hain zuzen ere. Ondoren, berarekin taloak egin eta jango ditugu goxo-goxo Anduetza parketxean bertan.

    gehiago irakurri...

  • 2018-11-05

    Jaialdia: Zegamako txondorraren itzalera

    Datorren azaroaren 11ean, igandean, Txondorra itzaltzeko jaialdia izango da Zegaman. Etorri txondorraren ingurura eta parte hartu jai giroan burutuko dugun itzalera honetan eta egur ikatza ateratzeko lanetan!!

    Udazken honetan zehar, txondorraren prozesu guztia ikusi da Zegaman; eraikuntzaren prozesua, piztea, itzalera eta egur ikatzaren ateratzea hain zuzen ere. Antzinako garaietan hasi eta duela hamarkada gutxi arte gure basoetan garrantzi handia izan du ikazkintzak. Izan ere, txondorrak erabiltzen ziren egur-ikatza ateratzeko, honako hau bero-ahalmen handiko erregaia baitzen. Egun, ogibide hau desagertu egin den arren, oraindik ere baditugu txondorren aztarnak Aizkorriko basoetan. Honela bada, urtetan zehar Aizkorri-Aratz Natura Parkeko basoetan horren garrantzitsua izan den ogibidea gaur egunera ekartzeko asmoz, txondorra eraiki, piztu eta itzali da Zegaman.

    gehiago irakurri...

  • 2018-10-17

    Ibilaldia. Pago motzak, ikazkintzaren oinarri

    Ibilaldi gidatuan zehar, Aizkorri-Aratz natura parkean dauden pago motz edo lepatu helduak bertatik ikusiko dira. Pago motzak edo lepatuak, egurra lortzeko biziki moztutako zuhaitzak dira; aldi berean azalera horretako abeltzaintzaren aprobetxamenduari laguntzen dutenak. Inausketa horiek egurrean zuloak eta usteltzeak eragiten dituzte, eta zuhaitzari bizi-luzetasun handiagoa ematen diote gainera.

    Etorri eta 200 bat urte izango dituzten pago motzen historia ezagutuko dugu!

    gehiago irakurri...

  • 2018-10-10

    Txondorrak kea dario

    Datorren urriaren 13an, larunbatean, txondorra piztuko da Zegaman, Anduetza parketxearen aurrean.

    Goizean zehar ikazkinen lana ezagutzeko bisita gidatuak izango dira, 11:00etan eta 12:00etan hain zuzen ere. Honez gain, “Txondorra egunez egun” argazki erakusketa bisitatu ahalko da, txondorraren eraikuntza prozesuaren ingurukoa. Arratsaldeko 6:00etan, Zegamako Tobera musika eskolarekin kalejiran joango gara Zegamako plazatik txondorreraino. Behin txondorraren inguruan, Zegamako Tobera musika eskolak eta Orkatz abesbatzak emanaldia eskainiko digute. 6:30etan, ikazkintza lanbide zaharra ezagutzera emango da; basoarekiko harremana, txondorraren eraikuntza prozesua eta ikazkinen bizimodua besteak beste. Ondoren txondorra piztuko da.

    Udazken honetan zehar txondorraren prozesu guztia ikusiko da Zegaman; eraikuntzaren prozesua, piztea, itzalera eta egur ikatzaren ateratzea hain zuzen ere. Antzinako garaietan hasi eta duela hamarkada gutxi arte gure basoetan garrantzi handia izan du ikazkintzak. Izan ere, txondorrak egiten ziren egur-ikatza ateratzeko, honako hau bero-ahalmen handiko erregaia baitzen. Honela bada, urtetan zehar Aizkorri-Aratz Natura Parkeko basoetan horren garrantzitsua izan den ogibidea gaur egunera ekartzeko asmoz, txondorra eraiki eta piztuko da Zegaman.

    gehiago irakurri...

  • 2018-07-31

    Jarduera: txondorra Zegaman

    “Ikazkintza eta basoa” ekimena udazkenean zehar ospatuko da Zegamako Anduetza parketxean. Hasiera emateko, urriaren 13an Anduetza parketxearen Arboretumean izango den txondorra piztuko da, jaialdi berezia izango delarik. Txondorra piztuta dagoen bitartean bisita gidatuak eta tailerrak izango dira, bisitarientzat eta ikastaldeentzat. Urriaren 21ean “Pago motzak, ikazkinen altxorra” ibilaldia izango da Alvaro Aragon Ruano adituaren eskutik. Bukatzeko, azaroaren 11ean txondorra itzali eta egur ikatza ateratzeko jaialdi berezia izango da ere.

    Ikazkintza, Aizkorriko eta Euskal Herriko mendietako basoetan antzinatik izan den lanbidea da. Basoan garatzen zen lanbide gogorra izanik, gure paisaia eraldatu du urteetan zehar, paisaia kulturala deritzoguna osatuz. Gaur ikazkintzaren aztarnak gure mendietan ikus ditzakegu, pago motzak eta txondor-plazak besteak beste.

    Ikazkintza lanbidea ezagutarazteko eta balioztatzeko, Anduetza parketxeak eta Zegamako Udalak elkarlanean, “Ikazkintza eta basoa” ekimena martxan jarri dute. Ekimen honi esker, ikazkinen lana ezagutzeaz gain, basotik egurra nola ateratzen zuten eta txondorra nola eraikitzen zuten ikusi ahalko da, beste hainbat jardueren artean.

    gehiago irakurri...

  • 2018-04-09

    Ibilaldia. Txorien txioa ezagutzen

    Udaberriarekin bat, Gipuzkoako Parketxe Sareak txorien kantuak ezagutzeko hainbat jarduera antolatzen ditu. Datorren larunbatean, apirilaren 14ean, Anduetza parketxeari dagokio eta hitzordua 10:00etan izango da bertan. Ibilaldian gidari izango dugu Mikel Olano aditua.

    Hasiera emateko, Anduetza parketxean 30minutuko aurkezpena egingo da, txorien argazkiak pantaila handian ikusiz eta haien kantuak entzunez. Ondoren zailtasunik gabeko ibilaldian eta prismatikoak  lagun, ikusitako txoriak antzemango ditugu.

    Izena emateko eta informazio gehiagorako:

    943 80 21 87 / 688 62 36 09 edo anduetza@gipuzkoamendizmendi.net

    Prezioa 5 eurokoa izango da pertsonako.

    Ez ezazue aukera hau galdu!

    gehiago irakurri...

8 orritik 1 orria (79 berri)

 

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Zegamako Udala eta Gipuzkoako Parketxe Sarea
  • Telefonoa: 943 80 21 87
  • E-maila: anduetza@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Andueza etxea, s/n. 20215 - - Zegama - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Sarrera arrunta

Helduak: 1,00€

Haurrak (7-12 urte): 0,50€

Sarrera bisita gidatuarekin:

Helduak: 2,00€

Haurrak (7-12 urte): 1,00€

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Informazio puntua
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Turismo informazio bulegoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Atseden lekuak
  • Ikusmen urria dutenentzako egokitutako edukiak
  • Aterpetxea
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.