Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • 2017-04-14

    Arantzazuko Aste Santua jarduerez betea

    Aste Santua hasi da baina oraindik gauza asko daude Arantzazun disfrutazeko, zatozte Arantzazuko Parketxera!

    gehiago irakurri...

  • 2017-03-05

    Arantzazuko Parketxeak aire berrituekin irekitzen ditu berriz ere bere ateak

    Arantzazuko Parketxea berriz martxan

    gehiago irakurri...

  • 2017-03-05

    Arantzazuko Parketxeak aire berrituekin irekitzen ditu berriz ere bere ateak

    Arantzazuko Parketxea berriz martxan

    gehiago irakurri...

  • Arantzazu parketxea

    2016-03-22

    Aste Santurako planik ez? Zatoz Arantzazura!

    Aste Santuan ez zoaz kanpora? Ez zaitez etxean geratu, hemen ere gozatu dezakezu! Zatoz Arantzazura eta ezagutu inguru hauek Arantzazu Parketxeko gidarekin. Ez daukazu zertan mendizalea izan; izan ere, ibilbide irisgarria edonork egin dezake, baita gurpildun aulkian ere!

    gehiago irakurri...

  • 2015-11-10

    Misterioari dario, Arantzazun

    Misterioari dario” kultur diziplina anitzeko emanaldia hartuko du Gandiaga Topaguneak, azaroaren 14an

    Arratsaldeko 18.00etan hasiko den ekitaldia, diziplina artistiko desberdinen, marrazki, musika eta poesiaren bategitea izango da. Emanaldian, Josu Maroto marrazkilariak,Pello Ramirez biolontxelistak, Jon Goenaga piano-jotzaileak eta Andoni Salameropoetak hartuko dute esku.

    Arantzazu beti izan da kulturaren gordailu, kulturzaleen atsedentoki eta kabi. Eta bada gaur egun ere. Izan ere, horren erakusgarri dugu datorren azaroaren 14an, larunbata,Arantzazuko Gandiaga Topagunea kultur zentroan izango den “Misterioari dario” emanaldia.

    “Misterioari dario” ekitaldi berezia eta hunkigarria da, zeinetan hiru diziplina artistiko –marrazkia, musika eta hitza– bakarrean uztartzen diren. Artisten hitzetan, “Misterioari dario” emanaldia “Biziari egindako goraipamena edo gorespena da, barruak, bizidun bakoitzari egindako kantu zintzoa. Biziaren aurrean, bizidun bakoitzak izaten dituen galdera existentzial asko aurkezten dizkio ikusleari, sarri presaren zurrunbiloan, egunerokotasunean murgilduta erantzun nahi ez ditugun galderak. Honako esperientziaren bidez, lau sortzailek, hurbiltzen den ikusleriarekin batera, hurbileko barne-esperientzia hori izaten lagunduko dute, giro bildu, atsegin eta lasaian”.

    Emanaldirako sarrera, euskara hutsean egingo dena, doakoa izango da, eta 120 lagunentzako lekua prestatuko da. Bertaratuko diren lagunek etorriko direla baieztatzea gomendatzen da 943-716575 telefono-zenbakira deituz edo info@arantzazugandiaga.com posta elektronikora mezua idatziz.

    Topaguneko ateak zabalik dituzue, gozatu!

     

    gehiago irakurri...

  • 2015-10-10

    Araba eta Gipuzkoako mugetan zehar

    Arantzazuko Parketxeak eta Arantzazuko Adiskideak Elkarteak mendi irteeren programari amaiera emateko azken irteera antolatu dute urriaren 18an, igandea. Txangoa Urkilla-Elgea mendilerrora izango da eta bertatik Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko ikuspegi ederrenetako batez gozatzeko aukera egongo da, Gipuzkoako erliebe malkartsua izanik ikusgai eta baita Arabako Lautada ere. Mendi irteera Arantzazuko Parketxetik abiatuko da goizeko 9:00etan.

    Ez galdu azken aukera hau! Animatu!

    gehiago irakurri...

  • Bizi Pottoka!

    2015-08-24

    Bizi Pottoka!: Trostan etxekoekin

    Europako arrazarik zaharrenetarikoa da pottoka, Euskal Herrian soilik aurkituko duzu eta ehunka gutxi batzuk baino ez dira geratzen. Laztandu, orraztu, bazka eman, gidatu gainean ibilaldi batez gozatzeko. Etxekoekin ondo pasatzeko esperientzia da.

    Eguna: Irailak 6

    Lekua eta hasierako ordua: Arantzazu Parketxean goizeko 10:30etan

    Prezioa: 10€ pertsona bakoitzeko ( %20 beherapena 4 kidetik gorako familientzat)

    Erreserbak: Arantzazu Parketxea, 943782894 / arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

    Plazak mugatuak: 15-25 pertsona bitarteko taldea

    gehiago irakurri...

  • Aloña ilunabarrean

    2015-07-04

    Aloñara azken izpiekin batera

    Datorren uztailaren 4an, larunbatean, mendizaleek galdu ezinezko hitzordua daukate Aloñara egingo den gaueko ibilaldi honekin. Bosgarren urtez jarraian, mendizaleek, beste behin ere, gailur honetatik, mendian bistaratu daitekeen ilunabar ikusgarrienetakoa ikusteko aukera izango dute. Tontorrera 21:00etan iristea aurreikusten da, horregatik janari eta edariak eramatea aholkatzen da antolakuntzatik. Jaitsiera, mendebalderantz doan mendi gainetik egingo da, Belar gunerantz. Bertan, mendizale taldeari harrera egingo zaio txabola batean Arantzazurako itzulera bidearekin jarraitu aurretik. Jaitsiera bidea seguruago egiteko, linternak beharko dira.   

    Informazio gehiago:

    Arantzazuko Parketxea: Tel: 943782894 / email: arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

    gehiago irakurri...

  • Oltzako Saroia

    2015-06-07

    "Ate Irekiak" Oltzako Saroian

    Datorren ekainaren 14n, igandea, Aizkorri-Aratz Parke Naturalean antolatu den 2015eko mendi irteeraren programa bere erdibidera helduko da. Hirugarren ibilbide honek Parkean oso ezaguna eta aipagarria den artzain barruti batera eramango gaitu, Oltza saroira hain zuzen ere. Artzain esparru honetan ohiko artzaintzak utzitako aztarna garbienak bistaratzen dira. Saroian etxola bat bisitatuko da, lekuaren izena berbera duena. Bertan Mari Paz eta Josek, artzain bikoteak dihardute,familia barne. Bizi guztia daramate artzaintzari lotuta eta horren erdia Oltzan igaro dute, Aizkorriren magalean eta 1000 metrotik gorako altueran itsasoa oinarritzat hartuta. Mari Paz artzain anfitrioa izango da eta artzain  bizi moduaz mintzatuko da. Etxeko artzain gazta dastapena eskainiko da.

    gehiago irakurri...

  • 2015-05-17

    Bigarren mendi irteera Arantzazutik

    gehiago irakurri...

6 orritik 1 orria (51 berri)

 

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioa
  • Telefonoa: +34-943782894
  • E-maila: arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Gandiaga Topagunea II,
    20567 Arantzazu-Oñati
    Gipuzkoa - Oñati - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Bisita autogidatua:

  • Helduak: 1 €
  • Haurrak(6-12 urte): 0,5 €

Bisita gidatua:

  • Helduak:1 €
  • Haurrak(6-12 urte): 1,5 €
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.