Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • JANTZIAREN ZENTROAREN ERAKUSKETA IRAUNKOR BERRIA

    2019-06-22

    JANTZIAREN ZENTROKO ERAKUSKETA IRAUNKOR BERRIA

      Ekainak 22tik aurrera, ikusgai izango da Jantziaren Zentroko erakusketa finko berria. Urtero goitik-behera aldatzen da bi aretoetako erakusketa iraunkorra. Honakoa hirugarren bilduma da, ia 40 jantzi batzen dituena. 

    Lehen solairuan, “Herri Jantziak” izeneko aretoan, herri xeheak XIX-XX mende artean erabilitako janzkera ikus daiteke. 

    Azpimarratzakoa gizonezko zein emakumezko doluzko jantziak. Familiako kideren bat galtzen zutenean, lurperatzean zein mezetarako erabiltzen zen arropa da. Gizonezko doluzko jantzi bat eta emakumezkoen hiru ikusteko aukera eskaintzen du Kapitain-etxeak.

    Erakusketa honetarako Gipuzkoako bi familiek urtetan gordetako arbasoen baserritar jantziak behin behinean mailean utzi dituzte, bata, Legazpiko Elorregi baserriko Odria familia, emakumezko hainbat txanbra eta arropa zuria, bestea, Azkoitiko Euskitze baserriko Mendizabal familiak lagatako gizonezko jantzia.

    Orotara 20 jantzi batzen ditu lehen solairuko aretoko erakusketak.

    “Jantzien bilakaera” izeneko aretoan, bigarren solairuan, 18 jantzi daude ikusgai, goi-mailako emakumezko zein gizonezkoen jantziak dira. Kolore argiak, zeta, organdia, bolumenak emateko armazoiak…

    Pieza bitxi bezela bi azpimarratu ditzakegu: 1900. urteko zetazko “Déshabillé”-a, goi-mailako familiatan emakumeek etxean egoteko erabiltzen zuten jantzia. eta 1920. urteko emakumezko bainu jantzia: galtza, soineko eta kapelaz osatua. 

    Areto honetako jantziak Jantziaren Zentroa kudeatzen duen Iraultza dantza taldearen bildumako piezak dira. Gehietxuenak nazioartean erositakoak, besteak beste: Frantzia, Amerikako Estatu Batuak, Erresuma Batua…

    Erakusketa iraunkor berria ikusi nahi duen edonork, Errenteriako Kapitain-etxean kokatutako Jantziaren Zentrora bisita egin dezake, ordutegia honakoa da:,larunbatetan, goiz eta arratsaldez, 11.00-14:00 etara eta 17:00-20:00 tara, eta igande eta jai egunetan 12:00-14:00 etara. 

    Bisita gidatua egin nahi izanez gero, Errenteriako turismo bulegoan izena eman behar da. 943 49 45 21 telefonoan edo turismoa@oarsoaldea.eus helbidera idatzita.

    gehiago irakurri...

  • Erakusketa finko berria

    2018-03-24

    Jantziaren Zentroa erakusketa finko berria

    Jantziaren Zentroak erakusketa iraunkorra aldatu du irekieraren lehenengo urtemugan.

    Jantziaren Zentroko bi solairuetan erakusketa berria izango da ikusgai bihartik, martxoaren 24 tik aurrera. Jatorrizko 30 jantzi dira bi aretoetan banatuta. Iraultza dantza taldearen helburua zen 8 hilabeteko tartean egitea erakusketa aldaketa. Espero baino luzego jo du lan horrek, aldaketa egin bitartean Jantziaren Zentroa zabalik izan delako, ez dituelako ateak itxi.

    “Herri Jantziak” izeneko aretoan,15 jantzi ikus ditzakegu. Gehientxuenak dohaintzan emandakoak dira, eta horien inguruko dokumentazio handia batu du Iraultza dantza taldeak.

    Azpimarratzekoak honakoak: Raimundo Arbide Sorondo (Errenteria 1858-1932) herriko zinegotziaren jantzia, gizonezko doluzko jantzia (Sara, Lapurdi) edota Neguriko (Getxo, Bizkaia) 1920 garren urteko iñude jantzia.

    “Jantzien bilakaera” izeneko aretoan,15 jantzi daude ikusgai, azpimarratzekoak, 1920 garren urteko Madrilgo haurtzain jantzia, edo 1903ko Lapurdiko emakumezko jantzia. Azken honek gona eta hiru gorputz ditu, egunaren une jakin bakoitzean janzteko arropa: goizerako, arratsalderako edo gauerako gorputza.

    Bigarren erakusketa honetarako Jantziaren Zentroak paperezko ile-orde edo pelukak egin ditu. Manikiak soinean daraman jantziaren garaiko orrazkera duten ile-ordeak dira. Helburua da, jantzia osorik, jabeak erabili zuenean nolako itxura zuen nolabait ikustaraztea.

    gehiago irakurri...

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Eraikina Errenteriako Udalarena da, eta barruko bilduma Iraultza Dantza taldearena,
  • Telefonoa: Jantziaren Zentroa 943 44 96 92
    Errenteriako turismo bulegoa 943 49 45 21
  • E-maila: turismoa@oarsoaldea.eus/jantziarenzentroa@errenteria.eus
  • Helbidea: Kapitainenea Kalea 6.zenbakia 20.100 Errenteria (Gipuzkoa) - Errenteria - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Jantziaren Zentroko ordutegia (2017-05-04 / 2020-12-04)
  Goizez Arratsaldez
La 11:00-14:00 17:00-20:00
Ig 12:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 12:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

Sarrera arrunta 3 euro ( Bost urtetik beherakoek dohain).

Bisita Gidatua 5 euro 

Jantziaren Zentroaren lagunek sarrera dohain

Oharrak:Bisita gidatuak aurretik hitzartu behar dira

turismoa@oarsoaldea.eus/943-494521

jantziarenzentroa@errenteria.eus/ 943-449692

Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.