2018-09-04
Irailaren 16an etorri zure txapela egitera Tytti Thusber-en laguntzarekin!
gehiago irakurri...
2018-07-18
Atzo 2018ko uztailaren 17an, EuskarAbentura aisialdi taldea izan genuen Zumalakarregi Museoan
EuskarAbentura 140 lagunez osatutako espedizio bat da, non Maule-Lexarretatik irten eta 738km-ko bidea osatuko duten Done Jakue bide ezberdinetatik Getxora iritsi arte.
Bide honetan, Ormaiztegitik igaro eta bertan Zumalakarregi Museoko atarian bazkaltzeko atsedena egin zuten. Bide batez, museora sartu, eta bertan bisita gidatuaz gozatzeaz gain, TXAPELA... Noiztik? aldi baterako erakusketako Boinas Eloseguiren txapelak probatuz dibertitzeko aukera ere izan zuten.
Facebook orrialdean EuskaraAbentura taldeak igotako argazkiak ikusteko: (Klik hemen +)
Zumalakarregi generalaz mozorrotua etorri zen EuskarAbenturako partaidearen argazkia ikusteko: (Klik hemen +)
gehiago irakurri...
2018-06-15
Txapela. Noiztik? erakusketa
Ekainak 22 - Abenduak 2
Aldi baterako erakusketa
Publiko orokorra
"Txapela… Noiztik?" aldi baterako erakusketa datorren ekainak 22an zabalduko da Zumalakarregi Museoan. Inaugurazioa arratsaldeko 18:30tan ospatuko dugu. Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroarekin lankidetzan eta Boinas Elósegui enpresaren partaidetza bereziarekin, erakusketa honek, euskaldunen artean txapelaren erabileraren historia kontatuko du irudien, testuen eta XIX. mendeko pieza originalen bitartez.
Zatozte eta ezagutu ezazue euskaldunen sinbolo bihurtua den buruko honen zabalkundea.
informazio gehiago
gehiago irakurri...
2018-05-14
Museoen Nazioarteko Eguna 2018
Zumalakarregi Museoak, maiatzak 18, 19 eta 20an ospatuko du Museoen Nazioarteko Eguna, aurtengo leloari jarraituz, “Museo hiperkonektatuta: ikuspuntu berriak. Ikuslego berriak”.
gehiago irakurri...
2018-05-09
IX. Bide Berde Eguna: Mutiloa - Ormaiztegi
Giro paregabea izan genuen IX. Bide Berde Eguna: Mutiloa - Ormaiztegi ospatzeko antolatutako "Bide Berdetik mahaira" izeneko ibilaldi gidatuan eta ondoren egindako tailer gastronomikoan.
gehiago irakurri...
2018-05-09
"Nik ere txapela maite dut. Boinas Elosegi 1858-2018"
Tolosako Aranburu Jauregian "Nik ere txapela maite dut. Boinas Elosegi 1858-2018" erakusketa zabalik dago. Boinas Elosegui enpresaren 160. urteurrena betetzen den honetan, lantegiaren historia eta txapelgintzaren prozesua erakusteko antolatu da. Zumalakarregi Museoak bere ekarpena izan du txapelaren erabilera euskaldunen artean zabaldu zen garaiari buruz, XIX. mendea alegia.
gehiago irakurri...
2018-05-05
IX. BIDE BERDE EGUNA: MUTILOA - ORMAIZTEGI
Maiatzak 5, larunbata, Bide Berde Eguna: Mutiloa-Ormaiztegi ospatuko da.
gehiago irakurri...
2018-03-26
Ikerketa lan berri bat gurean
"La leyenda negra del primer carlista: el general Jorge Bessières el 20 de mayo de 1823" izenburupean Roman Garrido museoaren lagunak Espainiako historiaren pertsonai berezi eta eskas ezagutu honi buruzko ikerlana dakarkigu. Bestalde, Zumalakarregi Museoaren hainbat argitalpen ere jarri ditugu sarean, interesatu ororen eskura.
gehiago irakurri...
2018-03-26
Etorri Museora Familian!
Zumalakarregi Museoak foileto didaktiko bat sortu du museoa bisitatzen duten familientzat, Zumalakarregi Familian! programaren barnean. XIX. mendeko ohitura desberdinak ezagutzeko modu dibertigarri eta atsegina.
gehiago irakurri...
2018-02-28
Zumalakarregi Museoa Kontzertu Ekonomikoei buruzko dokumentalean
Gaur, otsailak 28, Arriaga antzokian eta bihar ETB 2n aurkeztuko den Kontzertu Ekonomikoei buruzko dokumentalean parte hartu du Zumalakarregi Museoak.
gehiago irakurri...