2013-12-12
Larunbatean, abenduaren 14ean itzaliko da Arditurriko txondorra
Abenduaren 14an, txondorra itzaliko da, festa giroan. Handik ateratzen den ikatza Olentzeroren Laguntzaileek Oiartzungo plazara igoko dute abenduaren 24an, Olentzeroren ongietorrian. Ateratako ikatzaren beste zati bat, Albaolari emango zaio itsasotzia egiteko

EGITARAUA
Abenduak 14 larunbata: OLENTZEROREN LAGUNTZAILEEK IKATZA ATERAKO DUTE
17:00 Irrien Lagunak iritsiko dira Tren Berdean. Ondoren haur jolasak.
18:00-19:00 Olentzeroren laguntzaileak jaitsiko dira eta ikatza aterako dute. Ateratako ikatza Albaolari emango zaio itsasontzia egiteko.
Irrien Lagunak eta Olentzeroren laguntzaileak Tren Berdean itzuliko dira.
Azaroaren 23tik abenduaren 14ra
- Txondorra piztuta. Ikus entzunezkoak. “Txondorra egunez egun” argazki erakusketa.
- Bisita gidatuak taldeekin (ordua aldez aurretik erreserbatuta).
- 2012ko txondorraren bideo emanaldia.
Abenduak 24 asteartea, 17:00etatik aurrera
Olentzeroren etorrera Oiartzungo herriko plazara.Arditurriko ikatza herriko plazara helduko da.
Informazio gehiago:
Arditurriko Parketxea
943 494521/943 495069
arditurri@gipuzkoamendizmendi.net
