Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2010-12-10

Zeraingo udala Aizkorri-Aratz parke naturalean burutzen ari den bertako ekosistema berrekuratzeko egitasmoa Udalsarea 21 sarietako 2010 deialdian finalista

Sari banaketa abenduaren 1an izan zen, "IRAUNKORTASUNERAKO HIRIGINTZA EREDUAK", EAEko Udalerrietako tokiko Agenda21en 8. jardunaldiaren barruan. Garailea Biodibertsitatea atalari dagokionean Amurrioko Udala izan zen.

froga

Zeraingo Udala aspaldiko urtetan ari da, Zerain Paisaia Kulturalaren baitan, bere etorkizun sozio-ekonomikoa bertako berezko baliabideen iraunkortasunean oinarrituz sortzen, kultur ondarea, paisaia eta natur baliabideetan, batik bat. Hauxe da Zeraingo Biodibertsitatea babestu eta iraunarazteko lantzen ari garen ekimenaren bihotza: dibertsitate kultural eta naturala uztartzen asmatuz, bertako paisaia kulturalaren biziraupena bermatzea.

Lurraldearen neurrirako ustiaketa iraunkor hau, kalitatezko nekazaritza produktuak ekoiztera eta hirugarren sektoreko zerbitzu turistiko egokien eskaintzara zabaltzen da. Honela, paisaia kultural honen bueltan bideratzen ari den etorkizun soziala, ingurumenekoa eta ekonomikoa doitzeko ,hainbat zerbitzugune ireki dira Zerainen: Turismo bulegoa, etnografia museoa, XVIII mendeko kartzela, Larraondo Zerrategia, Burdinaren Mendia (Aizpita Adieraztegia, Polborina galeria, kiskalketa labeak, ibilbide tematikoak,...), baserrietara bisitak, PR eta SL ibilbide sorta eta abar. Honekin, duela 20 urte jatetxe bakar bat izatetik, bi jatetxe, bi sagardotegi, bi nekazal turismo, Ariztierdi aterpetxea eta Artisautza eta Kalitatezko produktuen denda izatea lortu dugu, lanpostu ugari sortuz.

Zerbitzugune hauen indartzea, baserriko kalitatezko produktuen sustapena eta paisaia eta ingurumena zaintzea oinarri dituen herriaren garapen integral eta iraunkor hau ,herritarren parte-hartzetik abiatu eta zuzentzen da.

Zeraingo Biodibertsitatea babesteko ekintzak bi bide nagusi jorratzen ditu: bata natur dibertsitatea ezagutu, babestu eta zaintzea eta bestea gure lurretan biltzen de kultur dibertsitatea bildu, jaso eta gordetzea. Kultura eta natura uztartzen asmatzean baitago Zeraingo eta gure inguruko biodibertsitatearen biziraupena bermatzeko norabidea.

Bi jarduerak hauek guztiz uztartzen direnaren seinale, 2006. Urtean Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailak Aizkorri Aratz Parke Naturaleko mugetan jaso zituen Zeraingo herri-lurrak. Ondoren, 2008ko Uztailaren 1eko 126/2008 dekretuan Ondasuneko Monumentu Multzo izendatu ziren.

Azken urteotan bertan burutu diren jarduera nagusiak honela laburtzen dira:
 Hainbat kultur ondare berreskuratu da: Aizpittako Adieraztegia zabaldu, garai bateko Alemanen trenbidearen plataforma, kiskaltze labeetako zamatokiaren horma, mea ustiatzeko galeria bermatu eta bisitarientzat zabaldu, Makinetxe eraikina berreskuratu eta abar.
 Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren mugan hainbat lur-sail erosi dira eta pinudiak kendu ondoren, bertan berezkoa den habitat eta ekosistemak indartzeko lanak egin dira.
 Aranzadi Zientzia Elkarteak, Zeraingo Udalaren enkarguz, Zerain Udalerriko Ondare Naturalaren Kontserbazio Egoeraren Azterketa eta Kudeaketa Plana izenburupean ikerketa eta kudeaketa plangintza bat osatu du. Datozen ekitaldietarako norabidea zehaztuz
 Aizpea Meategi inguruetan hezegune konplexu baten berri jaso da. Hala, 2010. Urteko irailean hezegune eremu hau EAEko HEZEGUNEEN LURRALDEAREN ARTEKO PLANEAN barneratzeko eskaria egin berri du Zeraingo Udalak.
Azken urte hauetan egindako lan hauengatik, Zerain, IHOBEren ekimenez antolaturiko 2.010eko Udalsarea21 sariketan Biodibertsitate ataleko finalera iritsi da Soraluze eta Amurriorekin batera.

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Zeraingo Udala
  • Telefonoa: 943 801 505
  • E-maila: turismobulegoa@zerain.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Herriko plaza, s/n. 20214 - Zerain - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Herri Museoa (2009-01-01 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
As 10:30-13:30 15:30-18:30
Ar 10:30-13:30 15:30-18:30
Az 10:30-13:30 15:30-18:30
Og 10:30-13:30 15:30-18:30
Or 10:30-13:30 15:30-18:30
La 11:00-14:00 16:00-19:00
Ig 11:00-14:00 16:00-19:00
Jaiegunak 11:00-14:00 16:00-19:00
Larraondoko Zerrategia (2012-01-01 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
La 12:00-13:00 Itxita
Ig 12:00-13:00 Itxita
Jaiegunak 12:00-13:00 Itxita
Burdinaren Mendia (2012-07-01 / 2020-08-31)
  Goizez Arratsaldez
La 12:00-14:00 Itxita
Ig 12:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 12:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

Sarrera doan: 0 eta 4 urte bitarteko umeak eta BETIZU Murriztua: NEKATUR, HIRUKIDE eta ELHUYAR BAZKIDEAK

Herri Museoa Helduak: 3 € / Haurrak (5-14): 1,50 €  / Ikastetxeak: 1.50 € / Taldeak (15 lagunetik gora): 2 €

Larraondoko zerrategi hidraulikoa Helduak: 2 € / Haurrak (5-14): 1.50 € / Taldeak (15 lagunetik gora): 1.50 €

Burdinaren mendia (interpretazio zentroa + labeetako bira + galeria) Helduak: 6.50 € / Haurrak (5-14): 4 € / Taldeak (15 lagunetik gora): 4 €

1711ko kartzela Orokorra: 1 €

Asteburu eta jai egunetako bisita berezia: zerrategia + burdinaren mendia: Helduak: 7 € /  Haurrak: 4 € / Taldeak (15 lagunetik gora): 5 € / Ikastetxeak: 4 €

ERRESERBAK ONLINE

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: katalana
  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Turismo informazio bulegoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Jatetxea
  • Kafetegia
  • Atseden lekuak
  • Ikusmen urria dutenentzako egokitutako edukiak
  • Aterpetxea
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.