2010-12-14
GOIERRIKO MEATZE GUNEA, Alde askotako etorkizun ekonomikoa: ondarea, turismoa, kultura eta natura. JARDUNALDIAK
Zerain, Mutiloa eta Ormaiztegik historikoki harreman zuzena izan dute meatzaritzarekin: meatzaritza jarduerak garrantzi handia izan duen Goierrin eta paisaia modu berezian eratu zen gure herrietan. Gaur egun oraindik iraganeko elementu, egitura eta aztarna desberdinak ikusgai daude gure herrietako txoko desberdinetan.
Azken urteetan, hiru udalek lan ugari egin dute bertako ondarea, natura, kultura,... zaindu eta zaharberritzen, bakoitzak bere proiektu propioak garatuz. Baina aldi berean, hiru herriak elkarrekin lan egin behar dute hiru herrietako baliabideak optimizatzeko eta etekin handiagoa ateratzeko.
Proiektua ezagutzera eman nahirik, Abenduaren 22an jardunaldi batzuk antolatu dituzte. Goizeko 9etan hasi, eta partaideek garai batean burdinak egiten zuen bidai bera egiteko aukera eskainiko da. Zerainen hasi eta Mutiloan barrena Ormaiztegira iritsi artekoa. Bidaia honetan, ikuspuntu historikoa, paisajistikoa, arkitektoniko, turistiko,... azalduko dira.

