2013-05-20
Udalekuak Irrien Lagunen klubeko aterpetxean
Zeraingo Irrien Lagunen Aterpetxeak, berriro ere, Irrien Lagunen Klubeko zein beste edozein haurrei zuzendutako UDALEKUAK antolatu ditu. Bertan, naturaz, kulturaz, osasunaz eta zientziaz gehiago jakiteko, gozatzeko eta maitatzeko, lagun berriak egiteko zein ekintza dibertigarri eta didaktikoak burutzeko aukera izango da.

TXANDA: Ekainaren 30etik uztailaren 7ra
MATRIKULA EPEA: Maiatzak 31 arte
EGITARAUA:
Irrien Lagunen Klubeko Aterpetxea 2.011az geroztik ari da Zerainen Irrizaleak jasoz; bertan, aterpetxeko egonaldiez gain egunpasa eta txangoak ere antolatzen dira.
