Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2011-05-25

Baserri Eguna

Maiatzaren 29an ospatuko dugun festa honetan, baserritarrei omenaldia, bertsolariak, trikitilariak, haurrentzako pintura tailerra, idi dema erakustaldia, herri bazkaria eta kontzertua izango ditugu. Egun horretan Igartubeiti Baserri Museora hurbiltzen zareten guztiok 4 izarretako Iriarte Jauregi Hotelean gau bateko zozketan parte hartzeko aukera izango duzue.

froga

Jardueren egitaraua:

11:30

Ferietan beraien produktuak saltzen dituzten Ezkio-Itsasoko emakume baserritarrei omenaldia. Aurreskua eta oroigarrien banaketa.

 

12:00


Bertsosaioa. Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolariak.

Ordu berean, haurrentzako pintura lehiaketa. Erakusketa bat nola antolatu. 5etik 12 urte bitartekoentzat.

Partehartzaileek erakusketa eta inaugurazioa prestatuko dute. Diplomak banatuko zaizkie.

 

13:00

Idi dema erakustaldia, Telleria eta Ariztiren eskutik.

 

14:00

Herri bazkaria
Oilasko erreak. Lumagorri
Gazta pintxoak. Berroeta
Txoixo egosi pintxoak. Basatxerri
Tolosako teila eta zigarrotxoak. Gorrotxategi
Sagardoa, sagar zukua, kafea

Prezioa: 3 €

 

15:00

Igartubeitiko doinuak Gaizka Sarasolaren kontzertua

Gaizka Sarasola, musikan, dantzan eta antzerkian aritua den txistulari lesakarra. Euskal Herriko musika tresna tradizionalak erabiliz euskal doinuen eta inprobisazio askearen artean koka daiteke bere lana.

 

Ekitaldi osoan zehar

Animalien erakusketa
Elorza anaiak Trikitilariak

 

Eta gainera.... Luxuzko gau bateko zozketan parte hartu!

Baserri egunean Igartubeiti Baserri Museora hurbiltzen zareten guztiok 4 izarretako Iriarte Jauregi Hotelean gau bateko zozketan parte hartzeko aukera izango duzue. Horretarako, kupoi hau pdf-n deskargatu, inprimatu, osatu eta maiatzak 29an Igartubeitin entregatu ondoren, zozketan parte hartu ahal izango duzu.

Kupoia pdfan jeitsi

 

Oharra

Autobus zerbitzu jarraitua doan. Igartubeitiko parkina idi dema erakustaldirako beharko denez, ezingo da erabili. Doako autobus zerbitzu jarraitua eskainiko dugu Santa Lutziko industriagunetik Igartubeitira, Irizar enpresaren laguntzarekin.

 

Ekitaldi hau ondorengo babesle eta laguntzaileei esker antolatu dugu:

Irizar

Kultura eta Euskera Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia

Landa ingurunearen Garapenerako Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia

Ezkio-Itsasoko Udala

Yartu Kultur Elkartea

Irrintzi Dantza Taldea

Iriarte Jauregia Hotela

Euskal baserriko oilaskoa. Eusko Label

Basatxerri

Berroeta

Lanku

Altzibar lorategia

Gorrotxategi

 

 

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: Tel.: +34 943 725 107 Fax.: +34 943 880 138
  • E-maila: igartubeiti@gipuzkoa.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Ezkio Bidea. 1.km
    20709 EZKIO-ITSASO - Ezkio-Itsaso - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Sarrera Doan: Ostegunero, ICOM-eko kideak, 10 urtetik beherakoak eta Betizu bazkideak.Orokorra: 3,00 €Murriztua: 1,50 € (ikasle, talde, jubilatu, langabe, Nekatur-eko bezero, Eusko Ikaskuntza eta Hirukide bazkideak):Bisita gidatuak: 1,00 €Bisita bateraturako eskaintza: Zumalakarregi Museoarekin bisita bateraturako bonoa: 5 €

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Gela didaktikoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Salmenta makinak
  • Atseden lekuak
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.