Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2011-09-28

Elena Barbé sopranoaren eta Gerardo Rifón pianistaren kontzertua Igartubeiti baserriko dolarean

Zumarragako Antioko XXVIII. Musikaldiaren barne, urriaren 1ean, arratsaldeko 18:00etan.

froga


Kontzertuaren egitaraua:

A. Vivaldi (1678-1741)

Sposa son disprezzata. Bajazet

V. Bellini (1801-1835)

Ma rendi pur contento

Vaga luna

W. A. Mozart (1756-1791)

Abendempindung an Laur

Zeffiretti lusinghieri. Idomeneo

Laudate Dominum. Vesperae solemnes de confessore

Tu Virginum corona, Alleluja. Exsultate, Jubilate

G. F. Haendel (1675-1759)

Lascia ch'io pianga. Rinaldo

Rejoice graetly. Messiah

Piangero la sorte mia. Giulio Cesare

J. Guridi (1886-1961)

Hala baita

G. Olaizola (1891-1973)

Haurtxoa sehaskan

T. Garbizu (1901-1989)

Ave Maria


Curriculum-ak:
Elena Barbé

Donostiako Orfeoiaren Antxon Ayestaran musika tailerrean hasi zuen musikaren alorreko prestakuntza eta gaur egun erakunde horri lotuta jarraitzen du oraindik ere. Azken horrekin bakarlari gisa abestu du, besteak beste, Vienako Musikvereinen, Donostiako Kursaalen, Madrilgo Errege Antzokian eta Toulouseko Halle aux Grains aretoan, Sainz Alfaro, Ros Marbá, Ocón, López Cobos eta Sokhiev-en zuzendaritzapean.

Kantuko ikasketak Musikene ikastegian amaitu zituen eta gaur egun teknika hobetzen ari da A. L. Chova-rekin eta I. Barredo-rekin; horrez gainera, hainbat maisu-eskoletan parte hartu du. Gironako eta Callosa d'en Sarrià-ko (Alacant) jaialdietan saritu dute eta orain dela gutxi, Enrique Lartuondo Fundazioaren beka lortu du.


Gerardo Rifón

Donostian jaio zen 1962an. Baionako epaimahaiak, aho batez, karrera amaierako Medaille d'Or eman zion 1995ean.

1980az geroztik Donostiako San Ignacio parrokiko organista da.

Abesbatzak nahiz talde istrumentalak sarritan laguntzen ditu eta kolaborazio horien artean aipatzekoak dira Donostiako Orfeoiarekin eta Bilboko Koral elkartearekin egin dituenak.

Oharra:

Autobus zerbitzua doan izango da. Irteera Zumarragako parrokia ondoan izango da 17:30etan eta itzulera kontzertua amaitzean.
Leku mugatua.

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: Tel.: +34 943 725 107 Fax.: +34 943 880 138
  • E-maila: igartubeiti@gipuzkoa.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Ezkio Bidea. 1.km
    20709 EZKIO-ITSASO - Ezkio-Itsaso - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Sarrera Doan: Ostegunero, ICOM-eko kideak, 10 urtetik beherakoak eta Betizu bazkideak.Orokorra: 3,00 €Murriztua: 1,50 € (ikasle, talde, jubilatu, langabe, Nekatur-eko bezero, Eusko Ikaskuntza eta Hirukide bazkideak):Bisita gidatuak: 1,00 €Bisita bateraturako eskaintza: Zumalakarregi Museoarekin bisita bateraturako bonoa: 5 €

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Gela didaktikoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Salmenta makinak
  • Atseden lekuak
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.