Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2015-04-23

"Urola Garaiko emakumeak landa ingurunean" egitasmoaren aurkezpena Ezkio-Itsasoko emakumeei

Urola Garaiko emakumeak landa ingurunean egitasmoa aurkeztu diegu Ezkio-Itsasoko emakumeei apirilak 21ean, asteartean.  

froga

Urola Garaiko emakumeak ahozko oroimena berreskuratzeko egitasmoaren aurkezpena egin diegu Ezkio-Itsasoko emakumeei pasa den apirilak 21ean. 

Egitasmo hau aurkezteko, Kizkitza Ugarteburu Igartubeitiko koordinatzailearekin batera,  Nerea Aizpurua ere izan da, ondare inmaterialean aditua denez,  proiektu honetan lanean diharduena Igartubeiti baserri museoko lantaldearekin batera.  

Lehendabiziko fase batean Ezkio-Itsasoko emakumeak elkarrizketatzea da gure helburua, ondoren, Urola Garaiko beste herrietako emakumeekin jarraitzeko. 

Dokumentazio eta ikusentzunezko egitasmoa da, ondorengo hiru helburu nagusi dituena: XX. mendeko lehen erdialdean Ezkio-Itsason jaiotako edo/eta bizitako emakumeen ahozko oroimen kolektiboa landa inguruaren eremutik berreskuratzea, artxibatzea eta hedatzea. 

Egitasmo honen beste helburu batzuk:

  • Emakumeen bitartez landa ingurunearen bilakaera eta aldaketak ezagutzera ematea. Gaur egun landa ingurunean desagertu edo bilakatu diren bizimoduen eta esperientzien oroimena berreskuratuz. 
  • Arlo gizatiar eta hurbil batetik zuen paperari balioa ematea, emakumeek euskal landa inguruneari egin dioten ekarpena agerian ipiniz. 
  • Emakumeentzako elkargune eta elkarrizketa puntuak sortzea eta dinamizatzea.  
  • Belaunaldi ezberdinen arteko kultur igorpena sustatzea, batez ere,  iragan hurbileko kultur igorpena indartuz. 
  • Emakumeen ikuspegi eta bizipenen bitartez, garai hartako giza aldaketa garrantzitsuak bilduko ditu proiektu honek. 

Ikuspegi batera, bizimodu batera, izateko modu batera,  harremanak izateko modu batera, elkarrekin bizitzeko modu batera hurbiltzen gaituzten bizi pasarteak, bizipenak.

Aurkezpen honen ondoren, elkarrizketatuak izateko interesa duten emakumeen datuak bilduko ditugu eta hitzorduak egingo ditugu. Elkarrizketetarako gidoia Nerea Aizpuruak prestatu du. Solasaldiak egin eta gero, katalogazio, artxibo lanak zein hedapen eta balioan ipintzeko lanak burutuko ditugu. 

Albistea Goierriko Hitzan eta El Diario Vasco-n. 

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: Tel.: +34 943 725 107 Fax.: +34 943 880 138
  • E-maila: igartubeiti@gipuzkoa.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Ezkio Bidea. 1.km
    20709 EZKIO-ITSASO - Ezkio-Itsaso - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Sarrera Doan: Ostegunero, ICOM-eko kideak, 10 urtetik beherakoak eta Betizu bazkideak.Orokorra: 3,00 €Murriztua: 1,50 € (ikasle, talde, jubilatu, langabe, Nekatur-eko bezero, Eusko Ikaskuntza eta Hirukide bazkideak):Bisita gidatuak: 1,00 €Bisita bateraturako eskaintza: Zumalakarregi Museoarekin bisita bateraturako bonoa: 5 €

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Gela didaktikoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Salmenta makinak
  • Atseden lekuak
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.