Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2015-06-23

Baserri Eguna, erlezaintzari eskainia

Igartubeiti Baserri Museoak Baserri Eguna antolatu du ekainak 28rako, iganderako, oraingoan, erlezaintza gaiari helduz.

froga

Aurten ospatuko dugun zazpigarren edizioa erlezaintzari eskainiko zaio, erleen eta hauen produktuen, argizariaren, eztiaren, propoliaren, polenaren garrantzia azpimarratuz. Ekosistemarako behar beharrezkoak dira erleak eta sendatzeko gaitasuna ere badute. Erlea, animalia sakratua da euskaldunen hileta-tradizioan, etxekoren bat hildakoan erleei berehala komunikatzen zitzaien argizaria egiten lanean gogotik hasi zitezen, argizaioletarako, hilobiak argitzeko. Honelako formula bat erabiltzen zen: "Erletxoak, erletxoak, egizue argizaria. Nagusia hil da, ta behar da elizan argia". Ez dira diruz saldu edo erosten, baizik eta trukea erabiltzen da transakzioetan. Ostiraletan eta ilargi betean ez zaie kendu behar eztirik erleei. Esaera zaharrak: "Erleak eztia aurretik eta eztena atzetik". "Erlea gozoa aurretik, minkorra atzetik". 

PROGRAMAZIOA: 

11:30 // Erlezaintza erakusketaren inaugurazioa. Aurkezpena: Josune Epelde, Aikur Museoa. Euskal Herrian aintzinan erabili izan diren erlezaintzako lanabes eta erlauntzen bitartez, erleek naturan duten garrantziaz ohartu, eta euren produktuak ikusi eta ezagutzeko aukera. Gordailuko eta Aikur Museoko piezak.

12:15-12:30 // 3 ezti ezberdinen dastaketa, Aikur Museoaren eskutik.

12:30-13:30 // Umeentzako kandela tailerra, Aikur Museoaren eskutik. Umeek argizariarekin kandelak egin ahal izango dituzte etxera eramateko. Aurrez izena eman igartubeiti@gipuzkoa.eus-en edo/eta 943 72 29 78 telefonoan.

 12:30-13:30 // Liztor asiatikoaren kezka solasaldia, Gipuzkoako Erlezain Elkartearen eskutik.

13:30 //  Mokadutxoa

Igartubeiti Baserri Museoak Gordailuaren, Aikur Museoaren eta Gipuzkoako Erlezain Elkartearen lankidetzarekin antolatzen du jarduera hau. 

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: Tel.: +34 943 725 107 Fax.: +34 943 880 138
  • E-maila: igartubeiti@gipuzkoa.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Ezkio Bidea. 1.km
    20709 EZKIO-ITSASO - Ezkio-Itsaso - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Sarrera Doan: Ostegunero, ICOM-eko kideak, 10 urtetik beherakoak eta Betizu bazkideak.Orokorra: 3,00 €Murriztua: 1,50 € (ikasle, talde, jubilatu, langabe, Nekatur-eko bezero, Eusko Ikaskuntza eta Hirukide bazkideak):Bisita gidatuak: 1,00 €Bisita bateraturako eskaintza: Zumalakarregi Museoarekin bisita bateraturako bonoa: 5 €

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Gela didaktikoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Salmenta makinak
  • Atseden lekuak
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.