Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2019-08-06

Nathalia Heim artistak emakumeek lurraldearekin duten harreman poetikoa irudikatzen du Igartubeiti museoan PATRIM+ erresidentziaren barne

Artista bisualak Patrim+ mugaz gaindiko erresidentzian burututako bere lanaren lehen fasea amaitu du eta irailean Igartubeiti Museoan (Ezkio, Gipuzkoa), elkarlaneko instalazio baten bitartez, esku-hartze batean bihurtuko da. Jarduera hau pirinioetako emakumeen kartografi berriaren parte izango da, Ariège eta Haute-Garonne arteko europar lankidetza proiektuaren barne, Frantzian, Euskadin, Aragoin eta Kataluinian.

froga

18 emakumeek beraien lurraldearekiko bizipenak partekatu dituzte Nathalia Heim artista bisualarekin, Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoan, abuztuak 3an amaitzen den Patrim+ mugaz gaindiko erresidentziaren barne.

Elkarrizketa pertsonaletatik abiatzen den prozesu bat da non Heimek emakumeek beraien historiarekiko eta inguruarekiko ezartzen dituzten emozio zein loturen argazki erretratu itxurako itzulpen poetikoa egiten duen.

Jarduera hau PATRIM +, INTERREG POCTEFA mugaz gaindiko lankidetza programaren barne txertatzen den proiektuaren parte da eta aldi berean EGEF-ek, Eskualde Garapeneko Europako Funtsak finantzatzen du. Bere bazkideak Frantziako, Ariège eta Haute-Garonneko, Euskadiko, Aragoiko eta Kataluniako landa eta mendi inguruneetan kokatuak daude. Beraien helburua da etengabe aldatzen ari den ondare natural eta kulturala balioan jartzea.

Nathalia Heimek Igartubeitin lana burutu ondoren, Madrilen jarraituko du abuztuan bere proiektua garatzen. Irailean Igartubeiti Museora itzuliko da, emakume protagonisten parte hartzearekin sortuko duen instalazioa burutzeko.

Lurraldearekiko eta generoaren ikuspegiarekiko loturaren elementu amankomunetik abiatuz, artistak modu sinbolikoan berrinterpretazio anitzak ahalbideratzen dituzten pertsona bakoitzaren historiaren berezitasuna azpimarratzen du, Patrim+ egitasmoan pirineoetako emakumeen kartografia berriaren parte izatera helduz.

Nathalia Heimek Buenos Aireseko Unibertsitatean Komikazio Soziala ikasi zuen, artista bisuala, argazkilari profesionala eta kultur kudeatzailea da. 2011ean Cordobako “Bienal de Fotografía”n, suspertzen ari den artista gisa nabarmendu zuten. Bere “Haches” lana Madrilgo Theredoo, Galerian ipini dute ikusgai eta Lens Culture-k, Vendômen Prix Mark Grosset de Promenades Photographiques-ek eta Bienal de Foto Documental –ek (MUNT, Argentina) ere aukeratu zuten.

Mugaz gaindiko ikuspegia

Nathalia Heimek garatzen ari duen prozesu artistikoa PATRIM+ proiektuko erresidentzidentziaren barne kokatzen da, uda honetan, Pirineoaren bi aldeetako hiru interpretazio zentroetan eta museoetan burutu dena: Le Château de Seix–Centre d’Interprétation du Patrimoine du Couserans (Ariège, Frantzia), Espacio Pirineos–Centro de Creación y Cultura del Pirineo Graus-en (Huesca) eta Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoan.

Helburuetako bat da arte- eta ondare-arloen arteko bidegurutze-espazioak sustatzea,kultura garaikidean kokatutako diskurtso berriak sortuz eta paisaia eraldatzearen, hiri-landa binomioaren edo ingurumen- eta ekonomia-krisiaren inguruko egungo eztabaidetan oinarrituz. Publikoak konektatzea eta publiko berrien bila joatea ere bilatzen du. Proiektu honen hartzailea gazteria eta kultura- zein arte-eskaintzatik urrun dagoen jendea da.Egonaldiaren asmoa da inplikatutako hiru zentroen lurraldeko biztanleen, artisten, artelan baten eta sorkuntza-prozesuaren arteko topaketa erraztea da, presentzia artistiko sendo batean oinarrituta.

PATRIM+

Patrim, museo, ekomuseo eta ondarearen interpretazio zentroen mugaz gaindiko sare bat da. Sarearen helburua Pirinioetako natura- eta kultura-ondarea nabarmentzea da, mugaz bi aldeetara, garapen jasangarriko ikuspegi bateratuak baliatuz

PATRIM+ egitasmoa INTERREG POCTEFA mugaz gaindiko lankidetza programan kokatzen da eta EGEF-ek, Eskualde Garapeneko Europako Funtsak finantzatzen du.

INTERREG V-A, Espainia-Frantzia-Andorra Lankidetzako Programa 2014-2020, Espainia-Frantzia-Andorra arteko mugaldeko lekuen arteko sare sozial eta ekonomikoa sendotzea du helburu. Laguntza hau mugaldeko lekuen garapen ekonomiko, sozial eta ingurugiro garapenera bideratuta dago, estrategia bateratu baten bitartez lekuko eskualdeko garapen iraunkorra lortzeko.

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: Tel.: +34 943 725 107 Fax.: +34 943 880 138
  • E-maila: igartubeiti@gipuzkoa.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Ezkio Bidea. 1.km
    20709 EZKIO-ITSASO - Ezkio-Itsaso - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Sarrera Doan: Ostegunero, ICOM-eko kideak, 10 urtetik beherakoak eta Betizu bazkideak.Orokorra: 3,00 €Murriztua: 1,50 € (ikasle, talde, jubilatu, langabe, Nekatur-eko bezero, Eusko Ikaskuntza eta Hirukide bazkideak):Bisita gidatuak: 1,00 €Bisita bateraturako eskaintza: Zumalakarregi Museoarekin bisita bateraturako bonoa: 5 €

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Gela didaktikoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Salmenta makinak
  • Atseden lekuak
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.