Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2014-10-02

Ahozko lekukotzak San Telmo eta Urgulleko erakusketa iraunkorretan

San Telmo Museoak, gizartearen museoa den aldetik, memoria kolektiboa, hots, denboran zehar bizi izandako eta transmititutako memoria multzoa arretaz aztertzen du. Esparru horretan, bizitzako esperientzietan oinarritutako lekukotza berriak gehitu ditu hiru ikus-entzunezko berrietan. Euskal jendarteari buruz diharduen museoko erakusketa iraunkorrean ikus daitezke ikus-entzunezko horiek, baita hiriaren historiari buruz diharduen Urgulleko Historiaren Etxeko erakusketan ere.

froga

Osorik euskaraz eman diren lekukotza horiek Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta Badihardugu Elkartearen arteko lankidetza-lanaren ondorio dira. Badihardugu elkarteak urteak daramatza Euskal Herriko ondarea (ahozkoa eta euskalkiena) biltzeko eta hedatzeko programa bat gauzatzen. Azken urte hauetan Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua eta Badihardugu Elkartea elkarrekin aritu dira Ahotsak Donostian programa garatzen. Lan horri esker 140 donostiarren testigantzak jaso dira eta gehienak Ahotsak.com webgunean ikus daitezke.

Proiektu horrek museoaren helburua betetzen du, hau da, euskara gure kulturaren berezko ondare berezi gisa sustatzea; izan ere, ikus-entzunezko guztiak jatorrizko bertsioan daude eta azpitituluak, berriz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez eta euskara batuan. Horrela, atzerriko bisitariak euskararen sonoritatea ezagutu ahal izango du. Euskarazko azpitituluek agerian jartzen dituzte tokiko berezitasunak.

Bizitzako erritualak: Tradizioak bizirik dirau (San Telmo Museoa)

Lekukotza horien bitartez, gizarte tradizionaleko bizitza-zikloa markatu duten alderdi etnografikoak ezagutu ahal izango ditugu, besteak beste, jaiotzaren iragarpena, ezkontza-apaingarriak eta -gurdia eta heriotzaren bideak. Bestalde, gizarte tradizionalaren antolamendu-egitura, emakumearen rola eta komunitatearekiko loturen garrantzia erakusten dute.

Aurrerapen teknologikoak: Industria, aldaketaren eragile (San Telmo Museoa)

Honako alderdi hauek lantzen dituen ikus-entzunezko bat gehitu da: alde batetik, teknologiaren aurrerapena dela medio etxeko bizitzan izandako aldaketak eta, bestetik, pertsonen ongizateari hobekuntza nabarmena ekarri dioten hiri-azpiegituren garapena. Lekukoek hurbiltasunetik hitz egiten dute txorrotako ura eta argia ez izateari buruz eta irratia nahiz telebista agertzeari buruz.

Donostia eta turismoa: Donostia, hiri turistikoa (Historiaren Etxea, Urgull)

Hirugarren ikus-entzunezkoaren lekukotzak hiriko turismoari eta bereziki hondartzari eta bainuei buruz hitz egiten duten donostiarren bizipenak dira. Deigarria da protagonista askok esatea hondartzara ez zirela oso maiz joaten edo ez zekitela igeri egiten.

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Donostiako Udala
  • Telefonoa: Teléfono: (00 34) 943 48 15 80
    Fax. 943 48 15 81
  • E-maila: santelmo@donostia.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Zuloaga Plaza 1
    20003 Donostia / San Sebastián - Donostia / San Sebastián - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Ordutegi orokorra (2013-03-04 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-20:00 10:00-20:00
Az 10:00-20:00 10:00-20:00
Og 10:00-20:00 10:00-20:00
Or 10:00-20:00 10:00-20:00
La 10:00-20:00 10:00-20:00
Ig 10:00-20:00 10:00-20:00

SARREREN PREZIOA

Sarrera orokorra 6,00 € Programazioaren ezaugarrien arabera, denboraldi baterako erakusketek eurei dagokien prezioa eduki dezakete.

Sarrera murriztua 3,00 €  Ikasleak, Gaztekutxa edo ikasle txartela dutenak. 65 urtetik gorakoak (agiriak aurkeztuaz). Familia ugariak. 10 pertsona edo gehiagoko taldeak. San Telmo Museoko Lagunen Elkarteko kideak.

Doako sarrera Doakoa izango da bisitari guztientzat asteartetan urte osoan zehar. San Telmo Museoa_DKko bazkide txartela dutenak.San Telmo Museoa_DK bazkide babesle txartela dutenak.Gonbidapen_STM txartela dutenak.18 urtetik beherakoak (agiriak aurkeztuaz).Langabezian dauden pertsonak (agiriak aurkeztuaz).Irakaskuntza publikoko irakasle karneta.ICOM (Museoen Kontseilu Internazionala) elkarteko kideak, karneta aurkeztuaz.Turismoko Gida Ofizialak, gida ofizialaren karneta aurkeztuaz eta egiaztagiria. Donostia Kulturako bazkideek %10eko deskontua edukiko dute museoko sarrera orokorrean.

Zerbitzu osagarriak Museoak bisita hobetzeko asmoz, hainbat zerbitzu eskaintzen ditu:

Bai erakusketa iraunkorrera, nola denboraldi baterako erakusketara bisita gidatuak. Eskola-lantegi didaktikoak, animaziokoak, familiartekoak eta belaunaldien artekoak. Audiogiden zerbitzua museoa bisitatzeko. Bisitaldi gidatuak. Programatutako bisitaldien eskaera egiteko deitu 943 481561 zenbakira.

Programatutako bisitaldi gidatua museoan 3,00 € // Eskoletako bisitaldi gidatuak (gehienez 25 pertsona) 52,80 € (sarrera barne18 urtetik beherakoentzat) // Audiogida zerbitzua dohainik

Ekintzen ezaugarri eta iraupenaren arabera, dagokien prezioak zehaztuko dira.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Informazio puntua
  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Entzunezko gidak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Kafetegia
  • Atseden lekuak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.