Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2010-06-17

Donostiako Aquariumak Artea eta Itsasoa espaziorako pieza berriak eskuratu ditu.

Donostiako Aquariumean 2008an egindako zaharberritze-lanen ondoren sortutako espazio berrietako bat da Artea eta Itsasoa izenekoa.

froga

Donostiako Aquariumak beste hiru pieza eskuratu ditu nazioarteko hainbat enkante-etxetan Artea eta Itsasoa espaziorako. Eskuratutako piezak Pablo Picassok 1952an egindako zeramikazko plater obal bat, "Arrain chiné edo txinatarra" izenekoa, Egipton Aro Berantiarrean (K.a. 664-30) brontzean egindako arrain-katu baten irudia eta Italia hegoaldeko kolonia grekoetan K.a 350-300 inguruan arrain-irudiekin gorriz egindako plater bat dira.

Donostiako Aquariumean 2008an egindako zaharberritze-lanen ondoren sortutako espazio berrietako bat da Artea eta Itsasoa izenekoa. Eremu horretan itsasoak gizakiaren arte-sorkuntzan izan duen eragina erakusten da hainbat diziplinaren bidez: literatura, pintura, grabatua, eskultura, zinea, eta abar; bai eta hainbat kulturaren bitartez ere: eskimala, japoniarra, islamikoa, Australiako jatorrizkoa, eta abar. Orain beste bi kultura gehituko dira, faraoien garaiko Egipto eta Grezia klasikoa, eta nazioartean entzute handia duen autore bat.

"Arrain chiné" edo "Arrain txinatarra" izeneko Pablo Picassoren lana loza-ore zuriz egindako plater obalatu ahurra da, eta barruan arrain bat dago erliebean eginda eta engobe partzialki beiraztatuz margotua. Lan horren 200 kopiako sorta bat egin zuen Vallauriseko Madoura etxeak 1952an.

Arrain baten irudiak brontzez egindako Schilbe edo katu-arrain bat irudikatzen du, xehetasunak piezan bertan ebaki bidez grabatuta daude. Pieza faraoien garaiko Egiptoko Aro Berantiarrean (K.a 664-30) egindakoa da. Egiptoko kulturan arrainak ugalkortasunarekin du zerikusia, kume ugari izaten dituelako. Katu-arraina, edo Schilbea, arrain ahaltsua zela pentsatzen zen eta Hatmehit pertsonifikatzen zuen, Nilorekin eta bere uraldiarekin identifikatzen zena.

Hirugarren pieza terrakotazko plater bat da, eta irudi gorrien bidez bi arrain -- perka bat eta urraburu bat -- eta olagarro bat irudikatzen dira. Pieza Italia hegoaldeko kolonia grekoetan egin zen garai helenistikoan, eta, zehatzago esanda, K.a. 350-300 inguruan.

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Ozeanografia Fundazioa
  • Telefonoa: Tel. 943440099
  • E-maila: aquariumss@aquariumss.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Karlos Blasco de Imaz Plaza - Donostia-San Sebastián - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Urriaren 1a eta Aste Santua bitartean (Leihatila ordubete lehenago isten da) (2010-01-01 / 2020-01-01)
  Goizez Arratsaldez
As 10:00-14:00 14:00-19:00
Ar 10:00-14:00 14:00-19:00
Az 10:00-14:00 14:00-19:00
Og 10:00-14:00 14:00-19:00
Or 10:00-14:00 14:00-19:00
La 10:00-14:00 14:00-20:00
Ig 10:00-14:00 14:00-20:00
Jaiegunak 10:00-14:00 14:00-20:00
Aste Santua eta ekainaren 30a bitartean eta Irailean (Leihatila ordubete lehenago isten da) (2010-01-01 / 2020-01-01)
  Goizez Arratsaldez
As 10:00-14:00 14:00-20:00
Ar 10:00-14:00 14:00-20:00
Az 10:00-14:00 14:00-20:00
Og 10:00-14:00 14:00-20:00
Or 10:00-14:00 14:00-20:00
La 10:00-14:00 14:00-21:00
Ig 10:00-14:00 14:00-21:00
Jaiegunak 10:00-14:00 14:00-21:00
Uztailean eta Abuztuan (Leihatila ordubete lehenago isten da) (2010-01-01 / 2020-01-01)
  Goizez Arratsaldez
As 10:00-14:00 14:00-21:00
Ar 10:00-14:00 14:00-21:00
Az 10:00-14:00 14:00-21:00
Og 10:00-14:00 14:00-21:00
Or 10:00-14:00 14:00-21:00
La 10:00-14:00 14:00-21:00
Ig 10:00-14:00 14:00-21:00
Jaiegunak 10:00-14:00 14:00-21:00

SARREREN PREZIOA

Helduak: 13€

Haurrak (0 urtetatik 3 urtetara): Dohainik

Haurrak (4 urtetatik 12 urtetara): 6,5€

Ikasleak (akreditazioarekin): 9€

Pentsionistak (akreditazioarekin): 9€

Langabetuak (akreditazioarekin): 9€

Gaigabetuak (akreditazioarekin): 9€

Familia ugaritsua (akreditazioarekin): 38€

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Liburutegia
  • Denda
  • Jatetxea
  • Kafetegia
  • Atseden lekuak
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.