Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2010-09-24

10. Urteurrena. Ate Zabalik Eguna

Chillida-leku museoaren 10. Urteurrena
ATE ZABALIK EGUNA
IRAILAREN 26an, IGANDEA. 10:30etatik 15:00retara

 

2.000. irailaren 27an, Chillida-Leku museoak bere ateak ireki zituen. 10 urte beranduago hementxe jarraitzen dugu eta zuekin ospatzeko nahiarekin. Zuek guztiak gonbidatu nahi zaituztegu ate zabalik egunera. Ekitaldiak goizeko 10:30etan hasiko dira, eta gozatzeko eguna delakoan gaude. Horretarako hezkuntza zein egitarau kulturala prestatu dugu adin guztientzat zuzendua.

 

froga

Ekitaldia:

1. Miriam Mendoza Ipuin kontalaria

Edukia: Euskal Mitologiako hiru ipuin kontatuko ditu, harria, egurra, burdina eta baserriaren inguruan.

"EKILOREA": "Eguzki lorea" baserriko ateetan kokatzearen zergatiak azaltzen dizkigu.
Non: Zabalaga baserriaren ingurunean.

"LAMIA ETA ARGINA": Ipuin honek, burdinazko makila erabiltzen zuen hargin baten gorabeherak kontatzen dizkigu. Egun batean lamia azaldu zitzaion argiaren nahiak betetzearren.
Non: "Harri" edo eta "Escuchando a la piedra" eskulturen ondoan.

"ANTSO JENTILA": Antso jentila oso indartsua eta kementsua zen. Beti ere besteei desafioa egiten zien bere indarra erakutsiaz. Egun batean, norbait indartsua bila zezala agindu zioten. Bidean haur, eta agure bat aurkitu zituen. Baina sorpresa izugarria jaso zuen burdinola batetara ailegatzean. Burdinaren lan prozesua azalduko da.

Iraupena: 40-45 minutu.
Emanaldiak: 3. Emanaldi bakoitzean ipuin guztiak kontatuko dira.
Ordutegiak: 11:15 - 12:00, 12:30 - 13:15, eta 13:30 - 14:15.
Publikoa: 4-10 urte bitartekoak, beti ere nagusi batekin.
Pertsona Kopurua: Gehienez 15 haur-gazte + 15 nagusi. Aldez aurretik inskripzioa beharrezkoa horretarako jarriko den mahaian.

2. Artistaren kaxa Joan Rionérekin

Edukia: Joan Rioné aktoreak tamaina txikiko ikuskizunera gerturatuko gaitu.
Iraupena: 30 minutu.
Emaldiak: 3.
Ordutegiak: 11:15 - 11:45, 12:45 - 13:15, eta 13:30 - 14:00.
Publikoa: 6-11 urte bitartekoak , beti ere nagusi batekin.
Pertsona kopurua: 15 haur + 15 nagusi. Aldez aurretik inskripzioa beharrezkoa horretarako jarriko den mahaian.

3. Lupo Tailerra

Edukia: Senitartekoek euren "Haize Orrazia" egiteko aukera izango dute.
Iraupena: 30 minutu.
Emanaldiak: 5. Euskaraz eta gaztelaniaz.
Ordutegiak: 11:00 - 11:30, 11:30 - 12:00, eta 12:30 - 13:00.
Publikoa: Senitarteak.
Pertsona kopurua: 20 pertsona. Aldez aurretik inskripzioa beharrezkoa horretarako jarriko den mahaian.

4. Nahien zuhaitza

Edukia: Bisitariek datozen 10 urteetarako museoren nahiak idatziko dituzte.
Iraupena: Goizean.
Publikoa: Guztientzat.
Non: Baserri ondoko zuhaitzetan.
Pertsona kopurua: Mugagabea.

Bisita gidatuak eta ikuskizunak

5. AUKERAN DANTZA KONPAINIA - Eskulturekin dantzan
Eurek sortutako dantzak dantzatuko dituzte. Batzuk aspaldikoak, besteak aldiz gaur egungoak dira.

6. MAIDER ETA ARANTZA - dantza bertikala Zabalagan

Zirkoa eta dantza garaikideak bat egiten dute "Dantza Bertikala" izeneko lana sortuaz. Zabalaga baserriko paretetan izango dugu ikusgai.
Maider Yabar, Azulkillas izeneko taldearen sortzailea, Solstizio egunaren ospakizunean argi utzi zigun sokarekin zuen abilezia, eta Arantza Balentziaga Solstizioko parte-hartzailea ere.

7. JON MAIA - bertsotan artearekin
Orain arte bertsolariak gure artean egon dira, eta oraingo honetan ere bai!.

8. ANA REMIRO
Donostiako Musika eta Dantza eskolarekin dugun harremanari esker, Ana Remiro izeneko koreografo eta dantzaria ekitaldi berezi bat eskainiko digu eskulturen artean.

9. RAMON AGIRRE E INAXIO TOLOSA
Umorea ez da faltako aktore eta musikari diren Ramon Agirre eta Inaxio Tolosarekin.

 

10. PERKU - ORIOL FLORES ARISA: "Escuchando la música callada"
MUSIKENEKO ikasle katalan honi esker, musika eta eskultura arteko elkarrizketaz gozatuko dugu.

Egun horretan museoko ohiko bisita gidatuak ez dira egongo, baina lankide guztiak bertan egongo gara zuen galderei erantzuten, bakoitzaren eskarmentuaren ikuspegitik.

 

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Pribatua
  • Telefonoa: Tel: 943 335963
  • E-maila: prensa@museochillidaleku.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Bº Jauregui, 66
    E-20120 Hernani. Gipuzkoa - Hernani - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Arrunta: 8,50 €/pertsonaMurriztua (erretiratuak, ikasleak, elbarriak): 6,50 €/ pertsona

Doan: 12 urtetik beherakoak, pertsona nagusi batekin

Taldeak (25 lagunetik gora) : 8 €/ pertsona

Bisitarien eguna. Astelehenero (jai egunetan izan ezik): 4,50€

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Entzunezko gidak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Salmenta makinak
  • Atseden lekuak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Kanpoko ibilbideak
  • Lorategia
  • Denda
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.