2011-10-05
Ordizia Elikaduraren Nazioarteko Eguna D'elikatuz Zentroan
Nekazaritza eta Elikadurarentzako Nazio Batuen Erakundeak urriak 16an ospatzen du urtero Elikaduraren Nazioarteko Eguna. Aurtengo gaia "Jakien salneurriak: krisialdiatik egonkortasunera" da. D'elikatuz Zentroak egun hau ospatzeko ate irekiak egiteaz gain familia osoari eskainitako jarduera antolatu du: "D'elikatuz mokau batean". Bertaratzen diren familiek modu dibertigarrian elikadura osasuntsua eta orekatua nola lortzen den ezagutuko dute.
Data: Urriak 16 (Igandea)
Ordua: 11:00tan
6 urtetik gorako haurrentzat gomendatuta dago. Sarrera doan

