Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2014-02-08

"Gazta eta sagardoaren mendia" proiektua: Zeraingo Sagardotegietara autobus zerbitzua

Urtero bezala, Goierriko hainbat puntutatik Zeraingo Oiharte eta Otatza sagardotegietara joateko autobus zerbitzua eskeiniko da. Zerbitzu hau "Gazta eta Sagardoaren Mendia" izeneko proiektuaren barnean ulertu behar da. Aurten berrikuntza bezala, Debagoienatik ere abiatuko dira autobusak.

froga

Autobus zerbitzu hau, otsailaren 7tik apirilaren 26ra bitarteko ostiral eta larunbat guztietan irtengo da Zeraingo Sagardotegietara. 

IRTEERA: 1. Ibilbidea
HERRIA ORDUA LEKUA
Legazpi 20:00 Eliza ondoko autobus geltokia
Zumarraga-Urretxu 20:15 Zumarragako tren geltokia
Ormaiztegi 20:25 Frontoi parea
  IRTEERA: 2. Ibilbidea
HERRIA ORDUA LEKUA
Ordizia 20:00 Tren geltokia
Lazkao 20:15 Lazkao Txikiren Plaza
Beasain 20:25 Tren geltokia

Goierriko puntuetara itzulerako autobusa 12:00etan izango da.

AURTEN DEBAGOIENATIK ERE IRTENGO DIRA AUTOBUSAK

Debagoienako hainbat herritatik Zeraingo sagardotegira joan etorria egiteko autobusak izango dira aurten berrikuntza bezala. Zerbitzu hau otsailaren 21ean jarriko da abian, martxoaren 28rarte.

IRTEERA: 3. Ibilbidea
HERRIA ORDUA LEKUA
Eskoriatza 19:30 Herri erdiguneko geltokia
Aretxabaleta 19:45 Azbe
Arrasate 20:00 Garbai
Bergara 20:15 Ertzaintzaren autobus geltokian
Antzuola 20:20 Dya

Oñatin ere izango da geldialdi bat baina ordutegia oraindik zehaztu gabe dago

Debagoienara itzultzeko autobusa 12:15etan izango da.

Helburu nagusia Zeraingo bi produktu izarrak lotzea da, hau da, GAZTA eta SAGARDOA. Hala, sagardotegietara joateko autobus zerbitzua jartzeaz gain, beste hainbat egitasmo ere abian dira. Ildo honetatik, gazta katak nola egin jakiteko ere ikastaroak antolatu nahi dira.

Horretaz guztiaz gain, sagardogintzaren inguruko ikus-entzunezkoa prestatzen ari dira "Gazta eta sagardoaren mendia" proiektuaren sustatzaileak. Erakusketa bat ere antolatuko da eta Zeraingo turismo bulegotik gaztandegi eta sagardotegiak bisitatzeko aukera ez ezik, erakusketa bisitatu eta sagardo nahiz gazta katak egiteko aukera ere eskainiko da.

ERRESERBAK SAGARDOTEGIAN BERTAN:

Oiharte sagardotegia: 943 50 10 13 / 686 299 158

Otatza sagardotegia: 943 80 17 57

Informazio gehiagorako deitu Zeraingo Turismo bulegora 943 80 15 05.

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Zeraingo Udala
  • Telefonoa: 943 801 505
  • E-maila: turismobulegoa@zerain.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Herriko plaza, s/n. 20214 - Zerain - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Herri Museoa (2009-01-01 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
As 10:30-13:30 15:30-18:30
Ar 10:30-13:30 15:30-18:30
Az 10:30-13:30 15:30-18:30
Og 10:30-13:30 15:30-18:30
Or 10:30-13:30 15:30-18:30
La 11:00-14:00 16:00-19:00
Ig 11:00-14:00 16:00-19:00
Jaiegunak 11:00-14:00 16:00-19:00
Larraondoko Zerrategia (2012-01-01 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
La 12:00-13:00 Itxita
Ig 12:00-13:00 Itxita
Jaiegunak 12:00-13:00 Itxita
Burdinaren Mendia (2012-07-01 / 2020-08-31)
  Goizez Arratsaldez
La 12:00-14:00 Itxita
Ig 12:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 12:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

Sarrera doan: 0 eta 5 urte bitarteko umeak eta BETIZU Murriztua: NEKATUR, HIRUKIDE eta ELHUYAR BAZKIDEAK

Herri Museoa Helduak: 3 € Haurrak (5-14): 1,50 €

Ikastetxeak: 1.50 € Taldeak (15 lagunetik gora): 2 €

Larraondo zerrategi hidraulikoa Helduak: 2 € Haurrak (5-14): 1.50 € Taldeak (15 lagunetik gora): 1.50 €

Burdinaren mendia (adieraztegia + labeetako bira + galeria) Helduak: 6.50 € Haurrak (5-14): 4 € Taldeak (15 lagunetik gora): 4 € 1711ko kartzela Orokorra: 1 €

Asteburu eta jai egunetako bisita berezia: zerrategia + burdinaren mendia: Helduak: 7 euro. Haurrak: 4 euro. Taldeak (15 lagunetik gora): 5 euro. Ikastetxeak: 4 euro

ERRESERBAK ONLINE

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: katalana
  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Turismo informazio bulegoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Jatetxea
  • Kafetegia
  • Atseden lekuak
  • Ikusmen urria dutenentzako egokitutako edukiak
  • Aterpetxea
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.