Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2012-03-30

Aste Santuko oporraldian irekita egongo dira Urgulleko hiru guneak eskaintza zabalarekin

Urgull Mendiko instalazioak berriro irekiko dira martxoak 31tik apirilak 15era, azken hilabeteetan tximista batek sortutako kalteak kopondu ahal izateko itxita egon ondoren.

froga

Bi aste hauetan zehar, donostiarrei eta bisitariei zuzendutako jarduera eskaintza zabal bat egingo da ohiko hiru guneetan: Natur Txokoan (Gobernadorearen Bateria), Liburutegian (Damen bateria) eta Historiaren Etxean (Motako Gaztelua).

Eskaintza honek ingurugiroarekin eta hiriko historiarekin lotuta tailerrak, jokuak, ipuin kontaketak eta irakurzaletasuna bultzatzeko ekintzak, txotxongiloak etabar biltzen ditu. Programazioak, aisialdia eta kultura uztartzen ditu, astegunetan zehar bereziki haurrei zuzendutako eskaintzarekin eta igandeetan berriz, familia osoari.

Jarduera guztiak doakoak dira eta parte hartzeko ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea. Astelehenetik ostiralera arratsaldeko bostetan hasiko dira eta igandetan berriz, eguerdiko hamabietan. Gunez gune banaketa honela izango da: astelehen eta ostegunetan, Liburutegian; astearte eta asteazkenetan, Natur Txokoan; ostiral eta igandeetan, Historiaren Etxean.


Historiaren Etxean, Donostiari begira erakusketa astelehenetik igandera bitartean, 10:00etatik 17:30etara ikusgai izango da (sarrera dohainik). Donostiaren historia ezagutzeko giltzarriak eskaini eta donostiarren bizitza definitu duten ezaugarriak erakusten ditu, ikus-entzunezko, maketa, jatorrizko objektu eta argazkien bitartez.

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Donostiako Udala
  • Telefonoa: 943-428417
  • E-maila: santelmo@donostia.org
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Motako Gaztelua-Castillo de la Mota, Urgull - Donostia-San Sebastián - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Dohainik

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Entzunezko gidak
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Kanpoko ibilbideak
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.