2013-05-16
D'elikatuz Zentroak ere Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko du
Maiatzak 18an “Museoen Nazioarteko Eguna” ospatzen da eta Ordiziako D’elikatuz Zentroak eta Idiazabalgo Gaztaren Museoak baterako bono bat prestatu dute asteburu honetarako (Maiatzak 18 eta 19). D´elikatuz Zentroa bisitatzen duen orok Idiazabalgo Gaztaren Interpretazio Zentroa tarifa murriztuan bisitatzeko aukera izango du eta alderantziz.

Bi zentrotan asteburuan zehar 12 urtetik beherako haurrek ez dute ordainduko eta beraientzat doako ekintzak egongo dira. (Fieltrozko gazta brotxeak egiteko tailerra, margoketa etab.).
Anima zaitez gu bisitatzera!
D’elikatuz Zentroaren ordutegia:
10:00-14:00
Idiazabal Gaztaren Museoaren ordutegia:
11:00-14:00/16:00-19:00
