Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2014-03-21

“Donostiari begira” erakusketa, berriro irekita Urgull mendian

Urgull Mendiko Mota gazteluan dagoen Historiaren Etxeak ateak zabaldu ditu berriz ere, Donostiari begira erakusketarekin. Bertan Donostiaren historian zehar ibilbidea egiten da, bilakaera ekonomiko, sozial, urbanistiko eta kulturala jasoaz, euskal identitateari erreferentzia eginaz.

froga

Abenduko itxieraren ostean, aberastu egin da hainbat gune, beti ere, bertan jasotako ondarea erakargarri egiteko erronka abiapuntu hartuta. Funtsean erakusketaren egitura eta xedea mantendu den arren, zenbait ataletan edukiak eguneratu dira, bereziki, bigarren mendeurrenaren harira hiriaren erreketa, suntsiketa eta berreraikuntzaren inguruan sortutako materiala ardatz hartuta. Horrela, mendeurrenarekin batera sortuta zenbait ikusentzunezko erakusketan txertatu dira modu egonkorrean ikusgai izateko.

Batetik, 200 bideo instalazioa, hiriko 200 gazteren ahotsean hiriaren iragana, oraina eta etorkizuna ikuspegi ezberdinetatik ezagutzeko aukera ematen duen bideo instalazioa jarri da, eta, bestetik, Nabarraldek 1813ko gertaeren inguruan sortutako dokumentalaren laburpena, orduko gizartera gerturatzen gaituena. Era berean, 'Apaizac obeto' dokumentalaren trailerra ere jaso da.

Historiaren Etxeko ordutegia honakoa da:

Neguko ordutegia

Ekainak 30 arte eta berriro irailetik aurrera: asteazkenetik igandera, 10:00 – 17:30

Aste Santuko oporraldian (apirilak 14 - 27), astelehenetik igandera, 10:00 – 17:30

Udako ordutegia

Uztailak 1etik abuztuak 31ra, astelehenetik igandera, 11:00 – 20:00

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Donostiako Udala
  • Telefonoa: 943-428417
  • E-maila: santelmo@donostia.org
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Motako Gaztelua-Castillo de la Mota, Urgull - Donostia-San Sebastián - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Dohainik

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Entzunezko gidak
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Kanpoko ibilbideak
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.