Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2015-03-01

Martxoaren 7an haurrentzako "Hegazti migratzaileen ginkana" Zumaian

Hilero Algorri Interpretazio Zentroan doako ekintzak antolatzen ditugu zumaiarrentzat. Datorrenmartxoaren 7an, larunbatean, 8-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako "Hegazti migratzaileen ginkana" antolatuko dugu.

froga

Jolasaren helburua hegazti migratzaile ezberdinak aurkeztea izango da. Algorritik hasita Santiago hondartza aldera oinezko irteera egingo da. Haurrak bost taldetan banatuko dira, eta talde bakoitzak lau froga gainditu beharko ditu. Frogak hegaztien ezaugarri batean oinarrituko dira: bizitokia, elikadura, ugalketa eta migrazio mota.

INFORMAZIOA:

  • Eguna: Matxoaren 7a, larunbata.
  • Elkartze-puntua: Algorri Interpretazio Zentroan.
  • Adina: 8 urtetik aurrera.
  • Iraupena: 2,5 ordu. Goizeko 11tatik eguerdiko 13.30tara.

IZENA-EMATEA:
Jolasean parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea, parte hartze kopurua mugatua baita. Izena eman  Algorri Interpretazio Zentrora bertan (Juan Belmonte kalea, 21), 943 14 31 00 telefonora deituz edota info@algorri.eu helbidera idatziz.

Bestalde, hurrengo larunbatean, martxoaren 14ean Zumaiako Zuhaitz Eguna ospatuko da. Irteera eguerdiko 12tan abiatuko da Ignacio Zuloaga plazatik.

Anima zaitezte eta parte hartu!

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Zumaiako Udala
  • Telefonoa: 943 143 100
  • E-maila: info@algorri.eu
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Juan Belmonte, 21. P.K 20750. - Zumaia - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Sarrera arrunta: 3 €

Sarrera murriztua: 1.5 €(jubilatuak, 18 urtetik beherakoak, 15 kide edo gehiagoko taldeak eta Zumaiarrak)

Doako sarrera: 0 € (6 urtetik beherakoak)

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Informazio puntua
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Turismo informazio bulegoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Atseden lekuak
  • Aterpetxea
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.