2015-05-02
Badator 2015eko Geoloeguna
Datorren hilak 10ean, igandea, Geoloeguna 2015 ospatuko dugu Arrikrutzeko kobetan espeologia saio berezi bat eginez.

Arantzazu Parketxeak eta Oñati-Arrikrutz Kobak antolatuta, Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko lur-azpia ezagutzeko espeleoabenturara gonbidatzen zaituztegu. Goizeko 9:00tan Oñati-Arrikrutzeko Kobetan emango zaio hasiera eta 4 orduko ibilaldia egingo da. 18 urtetik gorakoentzat zuzenduta dago jardunaldi hau segurtasun arrazoiak direla medio. Kaskoa eta argiztapena izan ezik, bisitariak kobazuloan sartzeko beharrezko materiala ekarri beharko du, hala nola, katiuskak edo mendiko botak, aldatzeko arropak eta jan eta edatekoak. Pertsona bakoitzeko salneurria 20€-koa da.
Parke Natural honetako altxor geologiko eta paleontologikoak ezagutzeko aukera paregabea izango da, ez ezazu galdu!
Informazio gehiago:
ARRIKRUTZ-OÑATIKO KOBAK: Tel: 943082000 / e-mail: arrikrutz@oinati.eus
