2015-05-17
Bigarren mendi irteera Arantzazutik

Maiatzaren 17an, igandea, Aizkorri-Aratz Parke Naturalean aurtengo bigarren mendi irteera egingo dute, Arantzazu Parketxeak eta Arantzazuko Adiskideen eskutik. Urte honetarako programatu diren mendi irteeren artean berritasuna den honetan, Belar-Biozkornia mendi-lepora egingo da ibilaldia. Bertan Ama Birjinaren silla eta beronen legenda ezagutzeko aukera egongo da Parketxeko langileek bidean zehar egiten dituzten iruzkinekin lagunduta. Mendizaleak goizeko 9:00etan abiatuko dira Arantzazuko Parketxetik eta 4-5 orduko ibilaldia izango da gutxi gorabehera.
Animatu zaitez!
Informazio gehiago:
ARANTZAZU PARKETXEA
943782894
arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net
