Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2015-06-07

"Ate Irekiak" Oltzako Saroian

Datorren ekainaren 14n, igandea, Aizkorri-Aratz Parke Naturalean antolatu den 2015eko mendi irteeraren programa bere erdibidera helduko da. Hirugarren ibilbide honek Parkean oso ezaguna eta aipagarria den artzain barruti batera eramango gaitu, Oltza saroira hain zuzen ere. Artzain esparru honetan ohiko artzaintzak utzitako aztarna garbienak bistaratzen dira. Saroian etxola bat bisitatuko da, lekuaren izena berbera duena. Bertan Mari Paz eta Josek, artzain bikoteak dihardute,familia barne. Bizi guztia daramate artzaintzari lotuta eta horren erdia Oltzan igaro dute, Aizkorriren magalean eta 1000 metrotik gorako altueran itsasoa oinarritzat hartuta. Mari Paz artzain anfitrioa izango da eta artzain  bizi moduaz mintzatuko da. Etxeko artzain gazta dastapena eskainiko da.

froga

Irteera:  09:00etan

Elkargunea: Arantzazu Parketxe ( Oñati)

Joan-etorria / Desnibela: 15 Km  / 450 m

Salneurria: 3€

Gazta dastapena: 4€( aukeran)

Erreserba: Arantzazu Parketxea

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioa
  • Telefonoa: +34-943782894
  • E-maila: arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Gandiaga Topagunea II,
    20567 Arantzazu-Oñati
    Gipuzkoa - Oñati - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Bisita autogidatua:

  • Helduak: 1 €
  • Haurrak(6-12 urte): 0,5 €

Bisita gidatua:

  • Helduak:1 €
  • Haurrak(6-12 urte): 1,5 €
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.