2015-08-24
Bizi Pottoka!: Trostan etxekoekin
Europako arrazarik zaharrenetarikoa da pottoka, Euskal Herrian soilik aurkituko duzu eta ehunka gutxi batzuk baino ez dira geratzen. Laztandu, orraztu, bazka eman, gidatu gainean ibilaldi batez gozatzeko. Etxekoekin ondo pasatzeko esperientzia da.
Eguna: Irailak 6
Lekua eta hasierako ordua: Arantzazu Parketxean goizeko 10:30etan
Prezioa: 10€ pertsona bakoitzeko ( %20 beherapena 4 kidetik gorako familientzat)
Erreserbak: Arantzazu Parketxea, 943782894 / arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net
Plazak mugatuak: 15-25 pertsona bitarteko taldea

Bizi Pottoka benetan bizia izan da aurtengo uda kanpainan. Horrexegatik antolatzaileek, 2015eko udari agurra emateko, azkeneko jardunaldia antolatu dute. Datorren irailaren 6an, igandean, izango da. Jardunaldi berezi honekin Bizi Pottoka-k agur esango digu datorren udara arte. Ez galdu aukera!!
