Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2015-11-10

Misterioari dario, Arantzazun

Misterioari dario” kultur diziplina anitzeko emanaldia hartuko du Gandiaga Topaguneak, azaroaren 14an

Arratsaldeko 18.00etan hasiko den ekitaldia, diziplina artistiko desberdinen, marrazki, musika eta poesiaren bategitea izango da. Emanaldian, Josu Maroto marrazkilariak,Pello Ramirez biolontxelistak, Jon Goenaga piano-jotzaileak eta Andoni Salameropoetak hartuko dute esku.

Arantzazu beti izan da kulturaren gordailu, kulturzaleen atsedentoki eta kabi. Eta bada gaur egun ere. Izan ere, horren erakusgarri dugu datorren azaroaren 14an, larunbata,Arantzazuko Gandiaga Topagunea kultur zentroan izango den “Misterioari dario” emanaldia.

“Misterioari dario” ekitaldi berezia eta hunkigarria da, zeinetan hiru diziplina artistiko –marrazkia, musika eta hitza– bakarrean uztartzen diren. Artisten hitzetan, “Misterioari dario” emanaldia “Biziari egindako goraipamena edo gorespena da, barruak, bizidun bakoitzari egindako kantu zintzoa. Biziaren aurrean, bizidun bakoitzak izaten dituen galdera existentzial asko aurkezten dizkio ikusleari, sarri presaren zurrunbiloan, egunerokotasunean murgilduta erantzun nahi ez ditugun galderak. Honako esperientziaren bidez, lau sortzailek, hurbiltzen den ikusleriarekin batera, hurbileko barne-esperientzia hori izaten lagunduko dute, giro bildu, atsegin eta lasaian”.

Emanaldirako sarrera, euskara hutsean egingo dena, doakoa izango da, eta 120 lagunentzako lekua prestatuko da. Bertaratuko diren lagunek etorriko direla baieztatzea gomendatzen da 943-716575 telefono-zenbakira deituz edo info@arantzazugandiaga.com posta elektronikora mezua idatziz.

Topaguneko ateak zabalik dituzue, gozatu!

 

froga
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioa
  • Telefonoa: +34-943782894
  • E-maila: arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Gandiaga Topagunea II,
    20567 Arantzazu-Oñati
    Gipuzkoa - Oñati - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Bisita autogidatua:

  • Helduak: 1 €
  • Haurrak(6-12 urte): 0,5 €

Bisita gidatua:

  • Helduak:1 €
  • Haurrak(6-12 urte): 1,5 €
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.